Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

NEGUA ORAIN HASTEN DA

Otsalizarra gehienez ere hamar metro hazten den zuhaitza da. Txikia izanda ere frutu gorri oparoa du; txorientzat, konfitura zaleentzat eta baita vodka zaleentzat ere.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1760. alea
2000-04-30
alde 0    kontra 0

Otsalizarra lore da. Apirilekoak izaten omen dira onenak eta horregatik aukeratua izango du sasoi hau otsalizarrak loretzeko. Maspila eta hostazuriarekin batera Sorbus generoaren kide euskalduna da, Sorbus aucuparia. Gehienez ere hamar bat metro hazten den zuhaitz tiki hau mendi garaienetan bizi da, lur azidoa dagoen tokietan, batez ere, bakan samar sakabanatuta hostozabalak edo koniferoak nagusi diren basoetan. Kolore grixaxkako azal leuna eta itxura traketsa izan ohi du otsalizarrak, arba luze eta ahulen muturretan frutu tortoka mardulak hazten baititu eta hauen kargaz zabal-zabal makurtzen dira gehiago ez tentetzeko.Frutu gorri hauek irailean edo urrian heltzen direnean gogorrak eta garratzak dira oraindik. Udazkenean hostajea galdu eta gero hor izaten dira zintzilikario, lehen izozteek beratzen dituzten arte. Orduan izaten da pagotxa. Txoriek antsiatsu mokoka erasotzen dituzte. Hauei aurrea hartuta edo uzten dituzten kondarrak bilduz gero konfitura ederra egin daiteke. Gurean baino ugariagoa den lur hotzagoetan patata ustelaz eta aleez egindakoaren aldean vodka ona egiten omen dute otsalizarraren koxkorrez. Oraintxe lore zuri-laruz lepo, neguko hotzari aurre egiten askori lagunduko die, gero, otsalizarrak

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1759
 
azala1758

1760 zenbakia.
2000ko apirilaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza