Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-30 -- 1760.zenb

MOLOTOFF IRRATIA

MOLOTOFF ESTILOA HOBETUZ

Beņat Doxandabaratz

Hernaniko irrati libreak eta Ahotsa kultur elkarteak jardunaldiak eratu dituzte beren komunikazio proiektua hobetzeko. Lizentziarik gabe ere, 79 emisio ordura heldu dira.

Ibilbidean esperientzia aberatsak eta mingotsagoak bizi izan dituzte Molotoffen. Jada, 13 urte igaro direlarik abian jarri zenetik, irratiaren ezaugarri nagusia herri komunikazioa eta parte hartzea bultzatzea izan da, nahiz eta ahalegin horretan ongi egindakoak eta hankasartzeak tartekatu diren. Azken bi urteotako ekinbideari dagokionez, balantze baikorra egin dute. Gogora dezagun, iraganeko Udal gobernu taldeak udal egoitzatik kaleratu zituztela, obrak egin behar zirela argudiatuta. Benetako arrazoia makurragoa zen, udal irrati bat sortzea baitzuten helburu. Halaxe, iaz, urtebeteko isilaldiaren ondoren, 73 metro karratuko lokala aurkitu, egokitu eta gogo biziz ekin zioten berriro emititzeari, emankizunak pixkanaka gehitu eta aberastuz. Egun, 79 orduetako emisioa dute astean, horietatik 42 zuzenean."Hamaiketoff" goizeko magazinaz gain,betiko euskal musikatik baino harantzago doazen doinu alternatiboak. ere irratiaren bereizgarri bilakatu dira. Bestalde, diru iturriak bideratzeko asmoz, Hernaniko Ahotsa kultur elkartea jarri dute abian, 115 bazkideen babesa dutela. Halaber, esker onez agertu dira Kapoteko etxebizitza kooperatiba osatzen duten auzokideekin, irratiaren egoitza berria erabiltzeko eskaini zizkieten erraztasunengatik. Geroari begira hala ere, erabaki eta korapilo franko dituzte, jardunaldiotan aztertuak izan direnak, hala nola, herri izaera, sare komunitarioa, egoera mediatikoa, irratiaren finantziazioa, programazioa, profesionalak trebatzea, digitalizazioa, lizentziaren beharra, erakundeekiko harremanak eta herri telebista bat sortzeko nahikaria.
Hizkuntzari dagokionez, Molotoffen euskararen presentzia ia erabatekoa izanik, ondo legoke FMko 99.2 Donostia hirian seinalea ongi heltzea, kontrainformazioa lantzen duen irrati indartsurik ez dago-eta

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan