Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-30 -- 1760.zenb

MAIATZAREN LEHENA

BESTE GREBA OROKOR BATEN AURREAN EGON GAITEZKE

Daniel Udalaitz

Euskal Herrian bezala mundu osoan ospatu berri da Maiatzaren Lehena, mundu osokolangileriaren tradizio historiko bati jarraiki. Mundu globalizatu honen baitan kapitalismoak erakusten duen jarrera bateratua ez bezala, Euskal Herriko eta munduko langileakbanatuta eta nor bere aldetik dabiltza. Sindikalismo abertzalearen baitan ekintzabateratuari berrekiteko asmo sendoa dago.

Iragan astelehenean Maiatzaren Lehena ospatu da Euskal Herrian eta munduko beste herrialdeetan. Honenbestez, eutsi egin zaio munduko langileen mugimenduaren tradizio historikoari, Ipar Amerikan, duela ehun urtetik gora, langile talde batzuek -egunean 14 eta 16 orduz lan nekezari emanak bizi zirenek- zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko egin zuten borroka heroikoaren oroitzapenetan. Gaurko egunean ere lanaldia murrizteko eskaera egiten jarraitzen dugu, baina zirkustantzia historikoak eta lan mundua gogotik aldatu dira.
Azken 20 urteotan bezala, aurtengo Maitzaren Lehenean sindikatu bakoitzak bere aldetik ospatu du egun hau, eta zatiketa hori halako asperra eta nahasmendua eragiten ari da langileen artean; hortaz, gero eta urriagoak dira mobilizazio bateratuak eta jendetsuak antolatzeko aukerak. Hala eta guztiz ere, aurtengo Maitzaren Lehenean, batzuen eta besteen esanak eta asmoak gogoan baditugu bederen, 35 orduko lanaldiaren eta gizarte soldataren aldeko beste greba orokor bat antolatzeko asmoa agertu dute sindikatuek. Patronalak eta Administrazioak eskaera horien aurrean egun erakusten duten jarreran funtsezko aldaketak egin beharko dituzte greba egingo ez bada.


35 ORDU ETA GIZARTE SOLDATA.

35 orduko lanaldiaren eta gizarte soldataren aldeko borroka izango da sindikatu guztiek datozen hilabeteetan bideratuko duten kanpainaren ardatz nagusia. Eta era berezi batean ELA, LAB, ESK, EHNE, Hiru eta STEE-EILAS sindikatu abertzaleek. Euskal sindikalgintzan gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuetako arduradun nagusiek aurtengo maiatzaren lehena baino lehen iragarri zuten proposamen hori, eta iragan berri den maiatzaren lehenenean berriro ere adierazi dute.
Elorrietak, bere aldetik, kritika zorrotzak egin dizkie enpresariei, "inoiz ez bezain likits" jokatzen ari direla esan die, ABLEak, azpikontratazioak, soldata-eskala bikoitzak, gazteak eta emakumeak erabiltzen eta ustiatzen baitituzte dirua erruz irabazteko xedean. Sindikalista honen esanetan, enpresariak "eroso dabiltza eta nagusikeriaz jarduten dute", baina euskal sindikalismoaren diagnostikoan oker ari direla ohartarazi du. Hortaz, ELA sindikatuko idazkari nagusiak enpresariei "aurre egiteko" prest dagoela iragarri zuen, ez zuen inolako presio-elementurik baztertu eta, hala behar izanez gero, beste greba orokor bat egiteko deialdia luzatzeko prest zegoela adierazi zuen.
LAB sindikatuko idazkari nagusiren ustez, beste lan-erreforma baten mehatxua, 35 orduko lanaldiaren aurreko ukoa eta lan-istripuen gorakada nabaria "egungo erregimen politikoak eta ekonomikoak inposatzen dituzten lan-moldeek eragindako alarma gorria" pizten ari delako erakusgarriak dira. Gisa berean, eta 1999ko maiatzaren 21ean lanaldia murrizteko burutu zen greba orokorra gogoan, indarrak biltzeko eta sindikatuen batasunari berrekiteko beharra azaldu zuen, datozen hilabeteetan sindikatuen erantzun eta mobilizazio bateratu bat lortzeko xedean.
Txomin Lorcak, LAB sindikatuaren V. Biltzar amaitu berrian berriro ere Ekintza Sindikalaren arduradun hautatuak, ELA sindikatuarekin harremanetan ari direla ziurtatu du esparru konfederalean 35 orduko lanaldiaren eta gizarte soldataren aldeko kanpainari berriro ere ekiteko. Eta gehiago esan zuen, izan ere, patronalak sektore-artean lanaldia murrizteko negoziazioari uko eginez gero, datozen udazkenean eta udaberrian mobilizazio bateratuak eta jendetsuak egiteko unea izango dela adierazi zuen, eta ez zuen greba orokorrerako deialdia baztertu. Deialdi hori, jakina, ELA eta beste sindikatu abertzaleekin batera egingo litzateke.
Gizarte Soldatari dagokionez, gogora ekarri behar da Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Eskubideen Gutunari begira Legebiltzarrak onartu zuen ponentzia, 1997. urteaz geroztik 82.000 lagunen sinaduren sostenguarekin eskatua, iragan apirilaren 10ean jarri zela indarrean. Testuinguru honetan, aipatu beharrekoak dira Hego Euskal Herrian 151.700 lagun erabateko txirotasunean bizi direlako azken datu estatistikoak. Gizarte Soldatak, besteak beste, gizarte soldata bat eskatzen du Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) parekorik ez duten pertsona horientzat. Une honetan, hilabetean 70.680 pezetako kopuruan zehaztuta dago LGS Espainiako Estatuan.
Ez da samurra izango Gizarte Gutun honek EAEko Legebiltzarrean biziko duen eztabaida. Beldur gara azkenean, Legebiltzarrera iristen denean, ez ote den aldaketez beterik aurkeztuko, zeharo ahuldurik. Oraingoz, EH eta IU-EB talde politikoek baino ez dute Gizarte Gutunarekin bat egin. Legebiltzarrera biltzen diren talde politikoen artean oraindik ez dago halako adostasunik, batez ere, pertsona guztiek gizarte soldata bat jasotzeko duten eskubidea ezagutzeko orduan eta soldata horrek lanbidearteko gutxieneko kopurura iritsi behar duen ala ez erabakitzeko orduan. Kasu honetan Espainiako Estatuko Gobernuak zehazten du lanbidearteko gutxieneko soldataren kopurua

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan