Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-30 -- 1760.zenb

IRAKURLEAK MINTZO


Gure politikariak Bixentaenera

Apirilaren 1ean, ustekabe handiz eta atsegin handiagoz irakurri nuen Xabier Mendiguren Elizegik "Euskaldunon Egunkaria"n idazten ohi duen "Seiko urrea" delakoa. "Botila hustu ondorengo ajeak" zuen izenburutzat. Bertan, duela pare bat urte Ibon Sarasola-Iņaki Segurola eta Antton Luku-Itxaro Borda bikoteen artean gertaturiko eztabaida garratza ekartzen zigun gogora, eta baita eztabaida honen ondorioz bai Lukuk eta bai Sarasolak, elkarren arteko auzia konpondu arte, argitaratzeari egindako txandapasa ere.
Mendigurenek esaten zigunez, badirudi Piarres Xarriton eta Beņat Oihartzabal euskaltzain lapurtarrek aipaturiko lau lagunak hartu eta bazkaltzera Baigorriko Bixentaenera eraman zituztela. Pantzo Hirigaraik bazkari ederra prestatu omen zien, eta ondoren, miraria gertatu zen. Haserre eta mindurik zeudenak adiskidetu eta elkarrekin liburu bat idazteari ekin zioten.
Zorionak lauei, bazkari honekin, denok batera baikara irabazten, zuek lehendabiziz, elkarrekiko adiskidetasuna eta begirunea berreskuratu eta elkarren arteko lana ahalbideratu duzuelako, eta gero euskal irakurle guztiok, Sarasola eta Lukuren lanak berriro dastatzeko aukera izanen dugulako.
Gertakizun eder hau irakurtzean, berehala etorri zitzaidan burura halako beste bazkari baten beharra. Hona hemen bada nire aholkua Iparraldeko ABko Richar Irazustari. Otoi, har itzazu Joseba Egibar, Gorka Kn÷r eta Arnaldo Otegi, eta baita ahal baduzu Mikel Antza bera ere, eta eraman itzazu Baigorriko Bixentaenera bazkaltzera. Eta Pantzo Hirigarai baldin bada sukaldaria, askoz hobeto. Ea behin gertatu dena, berriro errepikatzen zaigun, eta, hortaz, euskaldun guztiok irabazle irteten garen, bai beraiek eta bai zain gaituzten Iparralde eta Hegoaldeko abertzale guztiok. Richar, presta ezazu bazkari hori lehenbailehen!

JOSEBA AURKENERENA. URRUŅA (LAPURDI)

hemeroteka

1759. zenbakia | 2000-04-23
1758. zenbakia | 2000-04-16
1757. zenbakia | 2000-04-09
1756. zenbakia | 2000-04-02
1755. zenbakia | 2000-03-26
1754. zenbakia | 2000-03-19
1753. zenbakia | 2000-03-12
1752. zenbakia | 2000-03-05
1750. zenbakia | 2000-02-20
1749. zenbakia | 2000-02-13

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan