Asier Agirresarobe
Itsasadarraren ibarrezkerrean, Barakaldo, Trapaga, Urtuella eta Abanto-Zierbena gaindi, garaiera apaleko mendi multzo berezi bat goratzen da: Triano eta Galdameseko mendiak. Berezitasuna, Bizkaiko industria eta ekonomiaren abiapuntu eta garapenaren ezinbesteko oinarria izan den bertako meatzaritza ustiapenetan datza. Hala, kare-harrizko berezko orografia korapilatsuari, giza esku lanak, zeru zabaleko ustiapenak medio, itxura fantasmagorikoa eman dio. Inguruan, zalantzarik gabe, bakarra da. Gaurkoan, bada, "Peñas Negras" Ingurugiro Interpretazio Zentrotik abiatuz, paraje hauetan barna mugitzera gonbidatzen zaitugu, tontorrik garaienetakora igo eta burdinazko mendiotako erraiak, Urallaga haitzuloan, ezagutzera joatea gomendatuz.
guztia irakurri