LIBURUAK
ARTAZIAK
Joan Mari Torrealdai
Susa
260 orrialde
2.500 pta.Euskarak jasandako erasoak bildu zituen Joan Mari Torrealdaik "El libro Negro del Euskara" lan ezagunean. "Artaziak. Euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983" berri honetan ere ildo berberari jarraitu dio egileak. Oraingoan, hala ere, literatura esparrura mugatu da. Zentsoreen izen-abizenak agerian utzi ditu Torrealdaik eta irakurleari ezagunak egingo zaizkio gainera: Felipe Ugarte, Jose Antonio Zarzalejos, Jaime del Burgo, Jose Ramon Aparicio... Zentsuraren testu esanguratsuak biltzen ditu liburuak. Adibide gisa, Saizarbitoriaren "100 metro"ren inguruan esandakoak: "CrØtica ofensiva e inaceptable hacia el Gobierno y su actuación en el PaØs Vasco; ofensas hacia la PolicØa y Fuerzas del Orden Público, y velado espØritu separatista..."
BEGIAK ITXI ETA KITTO
Xabier Etxaniz Rojo
Elkarlanean
124 orrialde
1.440 pta.Xdabier Etxaniz trintxerpearraren lehen liburua da ipuin bilduma hau. Dena den, lehenago ere han eta hemen argitaratuak ditu ipuin batzuk AEK-ko irakasle honek eta saritua ere izan da (iragan astean bertan Urnietako On Manuel Antonio Antia VI. Literatur Lehiaketako lehenengo saria jaso du). Harreman sentimentalen inguruan dabil Etxaniz bildumaren zazpi testuetan, baina ironiaz jantzita eta zigarroaren kearen usainetan beti ere. Bere pertsonaiak barregarri uzten ditu sarritan eta gertaeraren haria korapilatzen du bestetan. Heriotzari ere barre egiten dio, "Eta kitto" tituludun lehen ipuinean kasu. Amaierako "Eta begiak itxi zituen" ipuin erotikoan aldiz ustekabea eman nahi izan dio irakurleari idazle gazteak
ONDOJOAN
Juan Kruz Igerabide eta Lorena Martinez
Elkarlanean
45 orrialde
900 pta.Kuku saila estreinatu berri du Elkarlanean etxeak bi titulurekin. Bigarrena dugu Juan Kruz Igerabide oparoaren "Ondojoan" hau. Haurrei zuzendutako istorio hone tako protagonista bidaiaria da. Edo, hobeto esanda, jostailu eta panpin saltzailea, eta horrek toki batetik bestera bidaiatzea eta dendaz denda, azokaz azoka ibiltzea ahalbidetzen dio. Bere familia, txakurra eta etxetxo zuria utzi eta Ondojoan izeneko herrira iritsiko da halako batean. Herri bitxia da Ondojoan, trabak izango ditu bere joistailuak saldu ahal izateko eta hainbat pasadizo biziko du saltzaileak bertan. Izen zelebrea ipini dio idazle adunarrak bere protagonistari: Joxe Panpin. Eta haren eta ingurukoen irudiak, berriz, Lorena Martinez marrazkilariak eginak dira
BRUJERIA E INQUISICION EN BIZKAIA
Mikel Zabala
Ekain
110 orrialdeMikel Zabala historialariak sorginkeriaren gaia landu du liburu honetan, Bizkaiko lurraldera mugatuz eta horretarako jarduera honek isla garrantzitsuena izan zuen garaia hautatuz: XVI eta XVII. mendeak. Sarrera gisa mende horietako Bizkaiaren ikuspegi orokorra eskaintzen dio irakurleari egileak. Ondoren Inkisizioaren inguruko azterketa egiten du eta hirugarren zati batean sorginen ustezko jarduerak deskribatzen ditu. Hemendik aurrera gertakari konkretuen inguruan dihardu. Durangoko aurrekaritik hasita, 1527-29ko prozesuari, Valdeolivas-en 1538ko bisitaldiari, mende erdialdeko hedapenari, Zeberioko prozesuari, Zeanuriko gertakariei eta Balmasedako adibideari errepaso eginez, 1616ko sorgin ehizarekin amaitzeko
DISKOA
ELEKTRIZITATEA
Zea Mays
Gor
2.580 pta.Aiora Renteria (ahotsa eta kordazko konponketak), Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua eta kitarra akustikoa) eta Iñaki Imaz "Piti"k (kitarrak) osatzen dute Zea Mays taldea. Bilboko laukoteak "Elektrizitatea" bere bigarren lana kalean ipini berri du. Eragin eta giro anitzeko hamalau kantuk osatzen du lan berria, "Bidea" kantutik hasi eta "B aldea" bitxira bitarte. Luzaroan prestatutako lana izan da eta emaitza borobila erdietsi dute horregatik. Urdulizko Tio Pete estudiotan Jose Lastraren laguntzaz grabatu zuten diskoa. PI.L.Tko Xanpe, Aitor Abio edo Rosa Maria Benito ere lagun izan dituzte