ADINEKOAK IKUSLE
Beņat Doxandabaratz
Ez dira umeak telebista gehien ikusten dutenak, gure nagusiak baizik. Denetarik ikusten duten arren, iragarleentzat ez dira jomuga ona izaten, gutxi kontsumitzen baitute. Baina, aisialdia betetzeko baino, hain gogorra den bakardadeari aurre egiteko pizten dute telebista.
guztia irakurri
ESKUALDEAK
Mikel Asurmendi
Amikuze edo Donapaleuko Kantonamendua eskualde mugakidea da Lapurdi, Zuberoa eta Biarnoarekin. Areago, jatorriz, nafar eskualde izanik ere, kantonamendu honetan, Zuberoako zazpi herri eta Lapurdiko bat biltzen dira. Donapaleuko Kantonamenduko herriak, Herri Erkidego deitu egitura berrian ari dira lantzen beren etorkizuna. Ipar Euskal Herriko barnealde laborariak gizarte birmoldaketa behar du. Amikuze eskualdea, aitzindari gisa agertzen zaigu eta Ipar Euskal Herriaren barnealdea eta kostapartearen arteko ardatza izan liteke.
guztia irakurri
HEZKUNTZA
Izaskun Jauregi
Hezkuntzako sektore guztiak bilduko dira Durangon, Ikazoka hezkuntza eta berrikuntza azokan. Ikusgai izango diren berrikuntzez gain, egungo gaiak aztertuko dira hitzaldietan. Ekimen honen bidez euskarak hezkuntzan eta teknologian protagonismoa izatea lortu nahi da.
guztia irakurri
GRAN HERMANO
Beņat Doxandabaratz
Voyeurren garaia telebistara iritsi da. "Gran hermano" Tele 5eko saioan hamar lagun 190 metro karratuko etxe batean jarri dituzte, 29 kamarez inguratuta. Hasieran behintzat, elkartasuna azaldu dute haien artean. Jokabide jator horrek noski, ez du luzaroan iraungo.
guztia irakurri
ORDENADORE JOLASAK
Estitxu Eizagirre
"Umea beti ume", atzoko eta gaurko umeak jolasteko eta jakiteko azkureak bereak ditu. "Sagu txiki, sagu maite..." da oraindik joko gustukoena. Baina orain sagua ordenagailuarena dela, hor dago gakoa. Eta saguarekin euskaraz jolasteko gero eta aukera gehiago dago.
guztia irakurri
LITERATURA
Izaskun Jauregi
Ia bi mende igaro dira lehendabizikoz Grimm anaiek ipuin bilduma kaleratu zutenetik. Hasieran sortutako gaitzespena lilura bihurtu da mundu osoan. Euskal Herrira berandu iritsi ziren anai hauen istorioak. Aurten euskarazko edizio berria egin du Genaro Gomezek.
guztia irakurri
MAIATZAREN LEHENA
Daniel Udalaitz
Euskal Herrian bezala mundu osoan ospatu berri da Maiatzaren Lehena, mundu osokolangileriaren tradizio historiko bati jarraiki. Mundu globalizatu honen baitan kapitalismoak erakusten duen jarrera bateratua ez bezala, Euskal Herriko eta munduko langileakbanatuta eta nor bere aldetik dabiltza. Sindikalismo abertzalearen baitan ekintzabateratuari berrekiteko asmo sendoa dago.
guztia irakurri
MOLOTOFF IRRATIA
Beņat Doxandabaratz
Hernaniko irrati libreak eta Ahotsa kultur elkarteak jardunaldiak eratu dituzte beren komunikazio proiektua hobetzeko. Lizentziarik gabe ere, 79 emisio ordura heldu dira.
guztia irakurri
MUSIKA
Itziar Madina
Azken hiru urte hauetan Miarritzeko Oldarra gizon-abesbatza eta Warner multinazionala lotu dituenharremana emankorra izan da oso. 1997tik hona, hirudisko ekoiztu dituzte elkarrekin. Azkena, "Euskal Herri" izena duena, otsailaren 15ean karrikaratu zen.
guztia irakurri