DIEGO GARCIA
Onintza Irureta
Azpeitian bizi den azkoitiar maratoilaria bazkal ondorengo kafetxoa hartzen harrapatu dugu; lasterka aritzen den pasealeku ondoko tabernan, Azpeitia eta Azkoitia arteko Loiola auzoan. Guk ez diogu igarri baina bost kilo hartu ditu martxoan Korean egindako maratoiaz geroztik. Ohikoa baino afari gehiagotara joan da lagunekin, lesionatuta baitago. Geldialdi luzeak urduri jarri du, baina ez gehiegi. Argi eta garbi esan digu aurten erretiratuko dela. Orain bizi egin nahi du. Nekatuta dago eta neke horren arrazoia ez da makala. 1989an Donostiako maratoian parte hartu zuenetik martxoaren 19ko Seulgo lasterketa arte 28 maratoi egin ditu. Japoniako Fukuoka herria ez dauka erregalatzeko. Bertan lortu zuen denborarik onena, 2.09.51 eta japoniarrak ere miresten ditu, kamikazeak omen dira... maratoilariak bezala.
guztia irakurri
ENKARNI GENUA
Beņat Doxandabaratz
Zenbait ume belaunaldiren alaigarri izan dira Enkarni eta Manolo Gomez bere senarraren panpinak. Eta hor diraute Erreka Mari bezain gazte. Txotxongilo taldea 1971n sortu zutenetik, haurren marrazki eta gutunak dira jarraitzeko adorea ematen dietena.
guztia irakurri
JAVIER GOMEZ
Ainhoa Azpiroz
Ikastetxeetan heziketa afektibo-sexuala lantzeko Uhin Bare programa ezagutarazi da duela gutxi. Lan horren egileetako bat, Javier Gomez EHUko Pedagogia fakultateko irakaslea, "Hik Hasi" aldizkariak elkarrizketatu berri du. Guk bertako zati bat eskaintzen dizuegu.
guztia irakurri
Zea Mays taldearen bigarren diskoa da hau. Zer alde nabaritu duzue lehenengo lanetik bigarren honetara?Eboluzio bat egon da. Gainera lan handia egin dugu disko honetarako. Urtebete eman dugu kontzertuak eman eta diskoa prestatzen. Lehenik kaset batean grabatu genuen, gero lau pistadun mahai batean. Ondoren PI.L.Tko bateria den Xanperekin hamasei pistadun batean aritu ginen eta azkenik estudioan sartu ginen. Konponketetan denbora asko eman dugu.
Eta nola ikusten duzue lan horren emaitza?Asko landu dugu eta lan borobila eta elegantea atera dugu.n Eta eklektikoa ere bai.Guk denetarik entzuten dugu. Bai 60ko hamarkadako musika, bai gaur egungoa, musika elektronikoa, kanpokoa, hemengoa... eta hori gero igarri egiten da. Eragin desberdinak geureganatu eta gure lanean islatzen ditugu. Diskoko abesti guztietan ikusten da hori.
Xanperen kolaborazioa aipatu duzu eta beste hainbat lagun ere aritu da zuekin, Jose Lastra, kasu. Nola baloratzen duzue hori?Lastrarekin aritzea oso ona izan da guretzat. Lan piloa egin dugu berarekin. Zuk nahi duzuna berehala ulertzen du. Xanperen lana ere oso positiboa izan da. Rosa Maria Benitok celloa jo du... kolaborazio horiei guztiei esker egin dugu diskoa hain borobila. Aitor Abiok, azkenean, koroak egin zituen. Hasieran teklak sartu behar zituen, baina erabakia momentuko gauza izan zen. Grabaketa giroan sartuta gustura zaude eta aurretik pentsatu gabe horrelako gauzak irteten dira.
Eta orain zer?Promozio lanetan gabiltza eta kontzertu ugari dugu hemendik aurrera
IMANOL ZUBERO
Mikel Asurmendi
Bakearen Aldeko Koordinakundeko (BAK) kidea eta EHUko soziologia irakaslea da. ETAren azken su-etenaz geroztik gizartean eta politikan aldaketak izan diren aldetik, gizarte mugimenduek beren etorkizuna birplanteatu beharra dutela uste du Imanol Zuberok.
guztia irakurri