Astekaria

 Erreportajea 

HERRI IRRATIA

GIPUTZ UHINETAN ERREGE

SER eta guzti gaindituz, Gipuzkoan irrati entzunena dela berretsi du enpresa pribatu batek egin neurketak. Goizetan liderrak direla, arratsaldeko programazioa indartzea dute helburu.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1759. alea
2000-04-23
alde 0    kontra 0

Hilaren hasieran EGMk egin neurketak 80.000 entzule eman dizkio Herri Irratiari. Alegia, SER irratiaren gainetik eta Euskadi Irratiak baino 7.000 entzule inguru gehiago (euskararen presentzia Herri Irratian, %30-35en bueltan dabil). Joan den abenduan ere EGM eta CIESek entzule kopuru handiena izatetik oso gertu jarri zuten Herri Irratia. Orain, EGMren arabera, %20ko igoera izan du abenduko azken datuekiko. Bestalde, enpresa honen azterketan ikusten denez, Espainian SER besteek baino askoz entzule gehiago ditu. "Deigarria da COPE, Onda Cero edo Radio Nacionalek izan duten beherakada" azaltzen digu Karmele Eraso Herri Irratiko gerenteak. EGMk bere neurketak hiru hilabetero etxez etxe egiten ditu inkesta baten bidez. CIESekoa aldiz, etxe ezberdinetan jartzen diren neurgailuen bidez egiten da. Erasok dioskunez, "halako datuak gutxiago edo gehiago sinesten dituzu, nahiz eta manipulatuta ote dauden susmoa ere aipatzen den. Beraz, xehe-mehe non gauden jakin nahi genuen". Halaxe, bi etxe hauen entzule azterketaz aparte, enpresa pribatu batekin galdeketa bat egin eta emaitza horiek berretsi ez ezik, audientzia hobea ere eman die.

Aurrekontua osatzeko diru iturri bakarra publizitatea izanik, halako gorakada batekin aise igartzen da iragarleek datu hauei kasu egiten dietela. "Garbi dago bi gauza zeharo ezberdinak garela. SERek Madriletik egiten du ia gehiena eta gure bereizgarria berriz, gertuko irratia eta freskoa izatea da". 7:00etatik 16:00ak arte lehenengoak dira Gipuzkoan. Hain zuzen, Mariano Ferreren "El kiosko de la Rosi", "Musutruk" goizeko magazina, informatiboak eta kirolak dira Herri Irratiko indarguneak. Arratsaldean zehar, jakina denez, nabarmen jaisten da irratiko entzuleria. "Gure erronka beraz, arratsaldeko programazioa hobetzea izango da, beti ere goizekoari eutsiz"

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1758
 
azala1757

1759 zenbakia.
2000ko apirilaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia