MAHAINGURUA
Xabier Letona
Milurteko berrian, berrikuntza ugarik astintzen du helduen euskalduntze-alfabetatzearen mundua. Ez da berria edozein hizkuntzaren berreskurapen prozesuan helduen partehartzeak duen garrantzia, eta Euskal Herrian aspalditik ari da horretan euskaltegi sare zabala. Azken hamar urteetan euskalduntze-alfabetatzearen munduak izan dituen aldaketak jorratu ditugu mahaikideekin eta aurrera begira dauden erronketako batzuk ere mahaigaineratu dira: oraindik ere normalizazioa eta ezagutza dira Iparraldeko eta Nafarroako erronka nagusietakoak; EAEn apurka egiten ari da normalizazio hori. Eskaera berriei nola erantzun aztertu beharko dute guztiek ere, eta sektore berezien euskalduntzea -lan mundua, irakaskuntza...- eta teknologia berrien itsasoan murgiltzea izango dira desafio garrantzitsuenetakoak.
guztia irakurri