Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-23 -- 1759.zenb


Patxi Noblia

Aste honetan ARGIAk Patxi Nobliari eginiko elkarrizketa irakurri dut (ARGIA on line, 1757. alea) eta euskararen erabilerari buruz emandako iritziarekiko ezadostasuna azaldu nahi nizuke.
Noblia jaunak dioenez Hegoaldekook Iparraldea gauza exotikotzat hartzen omen dugu, ez omen dugu ezagutzen eta ez omen gara ezagutzen saiatzen ere. Ondoren Hegoaldekoon euskararen erabilerari buruz dio ez garela euskaraz egiten ahalegintzen, mentalki Iparraldea guretzat Frantzia omen delako. Agian ez genuke frantsesez egingo bertakoek ere euskaraz balekite...
Duela zenbait urte, Parisen ikasten ari nintzela-eta, Hendaiatik Parisa joan-etorri ibiltzen nintzen. Hendaiako geltokian, txartelak erosteko lehen hitza euskaraz egiten nuen beti eta honela ikasi nuen lehiatiletako ohiko hiruzpalau enplegatuetatik bakarrak zekiela euskaraz. Azken bolada honetan Miarritzeko hegalekuan ibili naiz eta han, bakarrak ezean, inork ere ez! Tabernan euskaraz galdetu eta espainieraz erantzuten dute...
Orain zortzi urte, Errenoko Artzainaren monumentuan (Nevadan) gurasoekin nintzela, Iparraldeko hiru euskaldunekin egin genuen topo, iloba eta osaba-izebak. Ni ilobarekin aritu nintzen hizketan, eta alajainkoa!, ez ninduen nardatu, bada, euskaldun gazte hark Frantziari eta frantziar hizkuntzari buruzko goraipamenekin!
Muga mentala egon badago euskaldunentzat, alde bietakoentzat, ez Hegoaldekoentzat bakarrik. Eta ahalegina norberak bere etxean egin behar du, norberaren auzoan, norberaren herrian, eta ondoren eska diezaiola aldameneko euskaldunari ere euskaraz egin dezan. Adierazgarria baita nire arrebari Hendaiako taxi-gidari batek euskaraz galdetzeagatik erantzun ziona: Frantzian nago eta ez nago beharturik euskaraz egitera (frantsesez, noski)

AITZOL AZURTZA. LONDRES (ERRESUMA BATUA)

ARGIAko irakurleei

Aste Santuko oporrak direla-eta, guk ere atseden hartuko dugu eta datorren astean ez da ARGIAko alerik kaleratuko. Astekariaren hurrengo alea, beraz, bi aste barru (maiatzak 7) izango da kiosko eta etxeetan.

ARGIA

hemeroteka

1758. zenbakia | 2000-04-16
1757. zenbakia | 2000-04-09
1756. zenbakia | 2000-04-02
1755. zenbakia | 2000-03-26
1754. zenbakia | 2000-03-19
1753. zenbakia | 2000-03-12
1752. zenbakia | 2000-03-05
1750. zenbakia | 2000-02-20
1749. zenbakia | 2000-02-13
1748. zenbakia | 2000-02-06

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan