JULEN GABIRIA
Nagore Irazustabarrena
Berriki kaleratu du Julen Gabiriak bere lehen nobela Elkarlanean etxearen eskutik. Igartza saria jasotako "Connemara gure bihotzetan" honetan, idazle galdakaoarrak bi pertsonaiek Irlandan zehar eginiko barne eta kanpo bidaia kontatzen du ironiaz.
guztia irakurri
Poesia tradizionala aztertu duzu, Gandiaga, Artze eta Leteren ildotik. Nola otu zaizu hau idaztea?Hainbat idazle eta kulturzaleren iritziak eta artikuluak izan dira liburu honen hauspo eragile eta bide argigarri.
Zergatik aukeratu dituzu hiru poemagile horiek?Lana poesia tradizionalari buruzkoa da berez, eta Bitoriano Gandiaga, Joxean Artze eta Xabier Leteren lanak aztertu ditut honen barruan esanguratsuenak direlako. Baina poesia tradizionalaren bidetik beste poemagile batzuk ere arakatu ditut. Liburuan jasotako Joan Mari Lekuonaren hitz batzuen haritik, ondorio hauek atera ditzakegu: lehenengoa, gizaki primitiboari espazio propio bat eraikitzea zegokiola eta alde horretatik, testu hauek bitxiak dira. Bigarrengoa, poesia ez tradizionalak helburu literarioa duela, tradizionalak aldiz, literaturatik badu zerbait, baina baita erritotik, magiatik, antropologiatik, helburu didaktikotik...
Eguzkiaren ideia aztertu duzu hiru poemagileetan, zergatik?Eguzkia elementu mitiko garrantzitsua da, estetika mota bat islatzen du, esanahi anitza du eta primitibismoari oso lotua dago. Egun eguzkiak hondartzara joateko balio du. Baina gizaki primitiboentzat eguzkiak esanahi berezia zuen.
Artze, Gandiaga eta Leteren arteko ezberdintasunak...Sinbologiaren haritik dago aldea batetik bestera. Artzeren lanak badirudi ez duela ezer pisatzen: airea eta haria erabiltzen baititu. Gandiagak, Oteizaren harriaren mundu gogorretik, hutsa eta ezarenetik mina eta hilzoria islatzen ditu. Gainera Bitorianok bere burua lurrarekin bataiatzen du. Leteri dagokionez, gariarekin lotzen dut berpizkundearen sinbolo gisa, eta suarekin grina adierazten duelako lAmaia IturbideEuskal filologoa eta artikulugintzan, ikerketan eta saiakeran aritua.
RODOLFO ARES
Mikel Asurmendi
Gasteizko Legebiltzarreko talde sozialistaren eledun berria da ETAk hil zuen Fernando Buesaren zeregina hartu ostean. Bake eta normalizazio prozesua eta eraikuntza nazionala-edota independentzia- ezin direla nahastu adierazi digu Rodolfo Aresek.
guztia irakurri
TERESA TODA
Nagore Irazustabarrena
Teresa Toda kazetaria Brasilgo Porto Alegren jaio zen 1950eko San Juan egunean. Aita diplomatikoa izaki munduan zehar, batetik bestera eman zituen bere bizitzako lehen urteak. Opuseko fakultatetik eta "ABC" tik pasa bazen ere, ezkerrekoa da bere mundua. "Egin"eko zuzendariorde izan zen eta Garzonen sumarioko prozesatuetako bat da. LABeko prentsa bulegoan dihardu egun eta Urnietako EHko zinegotzia ere bada.
guztia irakurri