5 MILIOI LORETARA BISITA EGUNERO ETA 30 KILOMETRO ORDUKO ABIADURAN
Beti esan izan da erlearen mundua oso konplexua dela. Bizitzeko, ernaltzeko, lan egiteko, beraien arteko harremanak zehazteko modu bitxiak dituzte. Segidako lerroetan animalitxoaren konplexutasunaz jabetzeko hainbat datu bildu dugu, hala nola, loreetara egiten dituen bidaiak, hegaldietako abiadura, erlauntzetako biztanleria, erreginaren lanak eta gu argizariaz eta eztiaz balia gaitezen erleek zenbat lan egin behar duten.
- Egunean zehar, erle batek 5 milioi lore bisita ditzake.
- Hegaldiko abiadura 30 kilometro ordukoa da.
- Udan erlauntzak 80.000 erletik gora izan ditzake, hala ere, negu aldean kopurua 20.000ra gutxitzen da.
- Erle batek kilo bat ezti ekoizteko, 40.000 kilometro egin behar ditu. Munduari bira osoa ematea, alegia.
- Erregina bere bizitzan behin bakarrik estaliko dute. 5-8 arrek estali ondoren, arrak hil egingo dira.
- Erreginak eguneko 2.000-3.000 arrautza jar ditzake, osasuntsu dagoenean. Bizitzan zehar 1.500.000 arrautza jarri ahal izango ditu, gutxi gorabehera.
- Kilo bat argizari ekoizteko, erleak 10 kilogramo ezti jan behar du.
- Erlezain batek urtean 20 kilo ezti saldu nahi badu, erleek 660 kilo nektar bildu beharko dute.
- Nektarra ezti bilakatzeko prozesuan pisuaren %60 galtzen da.
- Erlauntzan sartu eta propoliaz estalirik gelditzen diren animaliak, sagu eta tximeletak adibidez, baltsamatuta gelditzen dira. Propoliak erlauntzako azken zirrikitua ere ixten du eta bere eragin antimikrobianoa dela-eta deskonposaketa eragozten du.
- Urrutira, bi begi bakarrik ikusten bazaizkio ere, gehiago hurbildu eta mikroskopioz begiratuz gero, begi bakoitza 10.000 ozeloz osatua dagoela ikusiko dugu.
- Erlauntza bereko erle guztiek usain bera dute, beste erlauntzetatik bereiztuz
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.