ARGIŅANOREN ITZULERA
Beren etxe kutunera bueltatu dira Argiņano eta Asegarce, "Otorduan, Karlos Argiņano" egiteko. Errezeta "goxo-goxoak" bere ohiko graziaz euskaraz erakutsiz, beasaindarra euskaldunak ez direnak ere erakartzen ari da. Ez harritu argentinar doinua somatzen bazaio.
Beņat Doxandabaratz2000-04-16 |
Goi sukaldaritzaren ordezkari izanik ere, mundu guztiarengana iritsi da Argiņano; elitismorik gabe, zuzen eta maitakorra, beti txiste bat xisteran duela. Penintsulako bazter guztietan ez ezik, Latinoamerikan ere oso ezaguna egin da, sukaldari interkontinentala bilakatzeraino. Telebista alorreko bi saririk garrantzitsuenak jaso ditu azken urteotan: "Ondas saria" eta urrezko "TP"a. Duela 10 urte hasi zen Karlos ETBn, Hasier Etxeberriak zuzendua, "Hamalau euskal sukaldari" saioan, zeinean Karlosek menu bat atontzen zuen beste zenbait sukaldarirekin batera; bi plater eta bazkal burukoa, alegia. Horren ondotik, bakarka agertzen hasi zen ETB-2ko "Menu del dØa"n, astelehenetik ostiralera hamar minutuz plater erraz eta merkeak erakutsiz. Etxeko andreei laguntzen zien eguneroko erosketan sasoian sasoiko janaria aukera zezaten. Lehen ekinaldiak 1990eko otsailetik uztailera arte iraun zuen. Bigarrenak aldiz, urte bereko azarotik 1991ko utzailera bitarte. Ondoren, TVEra joan zen eta horren ostean, Tele 5era, Eva Argiņano arrebak bazkal burukoen ardura zuela.
Argentinatik bueltatu berri, "jet lag" (hegazkinez bidaiatzean sortzen den ordutegi zorabioa) delakoa oraindik gainean zuela ekin zion aurkezpenari, ohi bezain animoso,
"gogo bizia neukan euskaraz saio bat egiteko eta, benetan diotsuet, dardarka nago oraintxe"
"Ez dut inoiz ahaztuko gainera, nire tokia sukaldean dagoela, zartagia, antxoak, berdelak, legatz artean. Beste guztiarekin bai, baina janari kontuekin ez nabil adar joka, esaten dudan guztia egia da. 3.500 saio egin ditugu guztira, guk, diot, daukadan lantalde bikainarekin edozer egin daitekeelako".
"Josu Erguin, Joan Manuel Serrat eta hirurok goizeko 5ak arte txistetan aritu ginen. Eta orduan, ezetz txiste liburu bat atera bota zidaten; nik ordea, beste gauza bat proposatu nien, sukaldaritza saio bat egingo nuela, alegia. Eta handik gutxira Josu Erguinek hordagoa onartu eta saioa taxutzen hasi ginen".
SUKALDEAN ADISKIDETUZ.
"'Menu del dia' hasi zenean hasieratik oso harrera ona izan zuen, eta gu txiki utzi bagintuen ere, orain etxera itzuli da, eta guretzat luxu bat da halako komunikatzaile bat ETBn aritzea, euskaraz, gainera"
"badira euskaraz ni baino hobeto moldatuko liratekeen sukaldariak, baina badira ere ilehori begi urdinak eta morroskoagoak. Nik behinik behin, betidanik egin dut euskaraz etxean".
"hamar urtetan izugarri hobetu du bere euskara Karlosek. Nabaritzen zaio denbora honetan sei seme-alabekin euskaraz mintzatu dela".
ETB-1en hastearekin batera, Argentinako telebistan ere egunero abiarazi du bere saioa Karlosek.
"ETB Sat-en presentzia gehitu egin behar da bertan, La Pampa eta Mar de Platan dezente ikusten bada ere, TVG Galiziako telebista da jarraituena. Argentinari bosgarren eskualde galiziarra deitzen diote".
"hango erara moldatzen naiz. Hasteko, argentinarrek urtean 65 kilo haragi jaten dute, eta arraina ia batere ez, 2 kilo urtean. Euskaldunok berriz, guztiz kontrakoa. Pasta ere oso sartua dago, italiar jatorrizko jende dezente dago-eta".
"izen bitxiak daude benetan, esate baterako, bainak, 'chachak' dira, babarrunak, 'porotos', ilarrak, 'arbejas', alkatxofa, 'alcaucin', piperra, 'aji', kalabazina, 'zucchini', txerria, 'chancho', eta abar. Euskaldunoi berriz, egoskorrak ('cabeza duras') eta ausartak ('hombres de valor') deitzen digute".
"zakur zaintzaileak. Umezainak balira bezala, gazteek 20 edo 25 zakur eramaten dituzte denak batera lokarriekin helduta; hor behintzat ez dituzte jaten, Tailandian bezala"