2000-04-16 -- 1758.zenb
Parisko eskualdean 30.000 euskaldun edo euskaldunen ondorengoak bizi dira. Mende honetako bigarren hamarkadan abiatu ziren -multzo handitan- lehen euskaldunak Parisera. Eskualduna elkartea izan zen bertan eraturiko lehen giza-multzoa; 1928. urte aldean. Haren arioan hasi zen eratzen Eskual Etxea 1953. urtean. Anartean, Hegoaldeko euskal erbesteratuak eta lan bila joandakoak euskal diaspora osatzera pasa ziren. 1980az geroztik Paris aldatzen hasi zen, baita euskaldunen bizimodua ere. Hiru euskal belaunaldi ezagutzen dira Parisen. Bigarren belaunaldiaren seme-alabek beste gisa batez begiratzen diote geroari. Eskual Etxea izan da historikoki euskaldunen bilgune eta erreferente nagusia. Oraindik ere 3.000 lagun mugitzen dira bere inguruan. Alta, bada, Eskual Etxea bidegurutze batean dago, berritze proiektu batean murgilduta. Hasi berri dugun hamarkada hau oso erabakiorra izanen da Eskual Etxeak mende honetan zutik iraunen badu.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa