Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-16 -- 1758.zenb

EUSKADIKO KUTXAK HEDAPEN PLANAREKIN AURRERA JARRAITZEN DU

Euskadiko Kutxaren etekinek %10,6 egin zuten gora 1999an aurreko urteko emaitzekin alderatuz gero. Gordailuetan 1,06 bilioi pezeta biltzea lortu zuen, %11,7ko igoera nozituz. Alor honetan bi urte baino gehiagoko gordailuak nabarmendu ziren, fiskalitateak nozitutako hobekuntzari esker. MCC taldeko finantza entitateak duela lau urte diseinaturiko hedapen egitasmoarekin jarraitu zuen 1999an, Euskal Herriarekin muga egiten duten lurraldeetan bere presentzia areagotuz. Duela bost urte Logroņon eman zitzaion hasiera hedapen politika honi, eta egun zortzi bulego ditu hiri honetan. Ondoren Burgosen txanda iritsi zen eta bertan bost bulego ditu Euskadiko Kutxak zabalik. Valladoliden beste bost bulego daude eta Palentzian hiru. Orotara 270 bulego ditu zabalik Euskadiko Kutxak. Arduradunen esanetan, ez dute albo batera utzi beste entitate baten sare bat eskuratzea aukera izanez gero, horretarako nahikoa likidezia baitu Arrasateko entitateak. Aukera hau azken aldiko hedapen politikaren osagarri izango litzateke. Nabarmendu den beste datu bat kaudimen gabeziari emandako kopurua izan da: 638 milioi pezetara iritsi da, %46ko igoerarekin. Azkenik, esan beharra dago entitate honen emaitzak hobeak izango zirela honek ez balu MCCren I+G (Ikerkuntza eta Garapena) politikan ekarpen ekonomiko berezirik egin. 1999 urte amaieran Euskadiko Kutxak 4.300 milioi pezeta eman zizkion MCCri bere ikerkuntza eta garapen programetarako

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan