Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-09 -- 1757.zenb


Euskal herritarrok oro ez gara baskoak (I)

Tronpatu egiten dira Gaizka Arangurenek bezala eskual herritartasuna (zer dela eta ez zaio eskuaraz bidea emaiten hiritar hitzaren enplegatzeari kasu honetan?) eta baskotasuna sinonimotzat edo jotzen dituztenak. Ez dira, ez ber gauza. Desberdintasun handitzarra da kontzeptu bion artean. Ezer baino lehen, aitor dezadan hemen jaurtiko dizkizuedanak honetan aditu edo espezialista ez den baten iritziak direla eta, hortaz, zuen iradokizun, iruzkin zein kritikak gustura leitu eta eskertasunez hartuko ditudala.
Nire iduriko, basko hitza nazionalitateari behar zaio aplikatu, eta euskal herritar kontzeptua herritartasunari. Europako herrialde zenbaitetan, Sobiet Batasun ohian kasu, ez zituzten kontzeptu bi hauek nahastekatzen. Batzuk estoniarrak genituen nazionalitatez, eta sobietarrak herritartasunez. Suitzan ere guztiak suitzarrak dira herritartasunez, baina batzuk alemanez dira mintzo eta beste batzuk frantsesez, italieraz edo erromantxez (bestelako gutxiengoak bazter utziko ditut hemen). Lau giza talde hauek lau nazionalitate diferente dirateke. Etsenpluak oro berdin-berdinak ez direla jakin badakit, eta sinplekerietan erortzeko perila ere hurran daukagu beti, baina Espainian, ene gardiz, horrelako zer edo zer dateke agitzen: batzuk baskoak dira nazionalitatez, bertze batzuk katalanak, galiziarrrak, aragonesak, gaztelarrak..., baina oro gara, nahi eta nahi ez, herritartasunez espainiarrak (nazionalitate espainiarraren existentzia kolokan dago ikuspegi honen araberat). Eta Eskual Herrian ere, Eskual Autonomia Erkidegoan ezpere, ber diferentzia ezar daiteke: batzuk baskoak dira nazionalitatez eta eskual herritarrak herritartasunez, baina bertze batzuk populu, kultura edo, hola nahi bada, etnia desberdinetako kide garen arren -hots, nazionalitatez baskoak ez garen arren-, bagara eskual herritarrak. Eta nazionalitatez basko den batek ez du norat ezean eskual herritarra izan behar, ezen, konparazione, Katalunian bizi bada, hango herritarra da, ez Eskual Herrikoa.
Herritartasuna, azken batean, betebehar eta eskubide batzuen ukaitean datza, legez zehaztua da. Kasurik aipagarriena hauteskundeetakoa da. Nik EAEn bozkatzeko eskubidea daukat, hemengo herritarra naiz eta. Baina, kasu!, EAEn bizi diren galiziarrek ere boza hemen emaiteko eskubidea dute.

JUAN LUIS FERNÁNDEZ GUTIÉRREZ
GETXO (BIZKAIA)

hemeroteka

1756. zenbakia | 2000-04-02
1755. zenbakia | 2000-03-26
1754. zenbakia | 2000-03-19
1753. zenbakia | 2000-03-12
1752. zenbakia | 2000-03-05
1750. zenbakia | 2000-02-20
1749. zenbakia | 2000-02-13
1748. zenbakia | 2000-02-06
1747. zenbakia | 2000-01-30
1746. zenbakia | 2000-01-23

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan