"AIZU!" BERRITUA
Iragan azaroan goitik behera eraberriturik eman zen argitara "Aizu!" AEKren aldizkaria. Datorren urtean 20 urte beteko dituen aldizkaria koloretan kaleratzen da ordutik, formatu eta estetika berriarekin. Eduki aldetik ere goitik behera aldatu da "Aizu!" eta azken aleak lau zati nagusitan banatuta etorri dira: Euskal Herriko eta munduko berriak, erreportajea, elkarrizketa nagusia eta euskarari eskainitako atala. AEK bera hizpide duen sail bat ere bada, baina euskaraz ikasi nahi duen orori eskainitako aldizkaria izaki (eta ez soilik AEKn ari denari), berau bi orritara mugatzen da. Lehen egoitza Bilbon bazegoen, orain sakabanatuagoa dago erredakzioa. Koordinazio lanetan Ana Unanuek jarduten du Iruņetik. Kazetari lanak ere egiten ditu Unanuek. Bilbon Iņigo Gago aritzen da eta Baionan Franck Dolosor. Mikel Barrios da hizkuntza arduraduna, Joseba Beramendi diseinadore eta maketatzailea eta Iņigo Palacios administrazioaren ardura duena.
30 milioi pezeta (1,2 milioi libera) inguruko aurrekontua du urteko aldizkari berrituak eta publizitatea du dirusarrera nagusia. Harpidetzek, salmenta zuzenak eta dirulaguntzek ere laguntzen dute aurrekontua betetzen. 15.000 ale inguruko tirada du eta horietatik gehiengoa ikasleen artean banatzen da, AEKn matrikulatzen den orok doan jasotzen baitu etxean. Euskara hutsezko komunikabide hedatuenetarikoa da, hortaz, "Aizu!"
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.