Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

URREZKO OTADIAK

Otea loratzen denean hasten da udaberria. Landare honek lur beltza babesteaz gain, sustraietan dituen bakterioen bidez, hurrengo mailako bizidunentzat ongarria sortzen du.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1756. alea
2000-04-02
alde 0    kontra 0

Ohiturak dionez otea (Ulex europaeus) erabat loretu arte ez omen gera udaberrian sartzen. Badator, bada udaberria; txoko babesenetako oteak urrezko lorez mukuru dira eta gainontzekoenak zabaltze bidean dira. Aranondo, gereziondo eta madariondo gero eta bakanagoen loretza zuriekin batera urre-kolorearen garaia da hau, fu eginez haziak zabaltzen dizkiogun txikori-belarra (Taraxacum officinalis) belazeetan eta otagarak txara eta penditzetan dira nagusi.

Nekazariek eta abeltzainek utzitako lurrak bereganatzen iaioa da otea. Zuhandorra, zumalikarra eta laharrarekin batera zeinek eremu handiagoa hartu, hor borrokatuko da. Urkia, pinua, karraskila eta abar gero etorriko dira, eta atzetik astigarra, hagina, ametza, haritza edo artea. Lur beltza babestu eta sustraietan dituen nitrogenoa airetik lurrera biltzen duten bakterioen laguntzaz hurrengo mailakoentzako ongarritzen duenez, ustiatutako izadia eta natura naturalaren arteko urrezko koska da otea. Honexegatik joko dugu arerioetan etsaiena. Jo, lehen ere jotzen zen. Orain museotan aurkitzen diren tramankulu aproposetan jotako otea bazka ederra zen larre urri edo berde-urruti sasoietan kolore guztietako aziendentzat. Orain jo, begiz jo ezazu otadiaren urrea, basoaren larru-azaleko zauriak orbaintzen dituen iodo horia

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1755
 
azala1754

1756 zenbakia.
2000ko apirilaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza