MIKEL SORAUREN
"Mikel Sorauren Nafarroako hiriburuan, Iruñean jaio zen 1946. urtean, karlista zen familia baten magalean hain zuzen. Urte horietan eta Euskal Herrian ohiko zenez, apeztegian sartu zen, baina 1965ean berau utzi zuen. Historia ikasketei ekin zien, jarraian, Arturo Kanpionen eskutik Nafarroako historia mamituz eta, berak dioenez, "lehendabiziko espainol sentimendua separatista" bilakaraziz. Iruñean bertan bizi da oraino, aspaldidanik Irubide izeneko institutuan eskolak emaiten baititu, Txantreako iruinseme nahiz iruinalabei bertako historia erakutsiz.1999ko udaberrian Iruñeko Pamiela argitaletxeak "Historia de Navarra. El Estado Vasco" karrikaratu zuen, "Historia de Navarra" izeneko erdal bilduma arrakastatsuaren bigarren alea plazaratuz. Bada, ARGIA irakurtzen dugunok horren berri, laburpentxoa, izan genuen (1729 zbk.). Garaia da, hortaz, liburuaren egileari hurbil gatzaizkion.
Euskal Herriko hiriburuan, Iruñean, jaio zinen. 1946an izan zen, uztailak 18 erranguratsua gauzatu zutenetik hamar urterat. Nolako giroa ezagutu zenuen haurtzaroan?
Dena den, zu hazi zinen bitartean gizartea poliki-poliki aldatu zela idatzi da. Honela gertatu zen? Nola bizi zenuen balizko aldaketa hura?
Helduek diktadurak inposaturiko egoera orokorra, status quo delakoa praktikan onartzen zuten, baina ez zeuden ados, ez zuten maite. Sistema kritikatzen zen, desastre hutsa zela erraiten zen, jendea gaizki bizi zen, baina ez zegoen inongo antolaketarik gauzak aldarazteko. Etxean "Radio Pirenaica" entzuten genuen, baina deus gehiago egin gabe. Gerrarat joan zirenek ez zuten irabazpen handia eskuratu, hori agerian zen, eta jendea kexu zen, baina lagunartean bakarrik, solasaldietan.Eta 1951-1952 nahiz 1956an bi greba horiek gertatu ziren, datekin oker ez banago. Egin kontu, ni sei eta hamar urtekoa nintzen, baina oroitzen ditut. Hagitz bortitzak izan zirelakotz. Matxinada zapaldu ondoren, bazter guzietan fusila zuen goardia zibil bat zegoen, karrika guzi-guzietan. Ikaragarria zen. Gobernadore zibila Valero Bermejo zen. Jendeak manifestaldietan gose zela oihukatzen zion. Asteburu batez langile ugari zezen plazarat eraman zuten, greba egin zuen oro. Errepresio sentsazioa, izua zabaldu zen. Jendeak ez zuen Goardia Zibila maite, berde horietaz beldur zen, teorian gehienak Gerra Zibila irabazi zuten karlistak ziren arren.
Zu zeu, zure familia karlista zela aipatu duzu...
Apeztegian tarte bat eman zenuen eta hor, erran didazunez, barrena inarrosi zitzaizun.
Franco hil ondoren, berriz...
Zer iruditzen zaizu aspaldidanik nahiko bazterturik zen baina gure artean berriro ere hedatzen ari den "Nafarroaren zentralitatea" Euskal Herri mailan?
Gure betebeharra euskal historiaren berrirakurketa da. Euskal estatuaren sorrera baskoien erresistentziarengatik sortu zen eta estatu hori Iruñea eta Nafarroa deitu zen. Garai batean egun deitzen dugun Euskal Herri osoa Iruñeko edota Nafarroako erregeen agintepean izan zen. Musulman iturriek Antso Handiari "baskoien erregea" deitzen zioten. Eta oraindik euskal lurralde gehiago zegoen: Burgos, Errioxa, Aragoi... Denok nafarrak gara, bizkaitarrak edo gu. Plangintza egiterakoan gauza anitz baztertu eta sentimendu hau ulertu behar dugu. Bertze euskal estaturen bat Gipuzkoan edo Bizkaian eman zela ez da egia eta topiko horiek gainditu behar ditugu. Era berean, benetako nafar nortasun historikoa ukatzen duenari nafarra ez dela erran behar zaio, egungo herrialdekoa izan arren.
Zer pentsarazten dizu adierazpen honek: "Euskal Herria nazioaren kontzeptu kulturala da, eta Nafarroa kontzeptu politikoa".
Otsailan Iruñean emaniko hitzaldi batean, Burgosko Belorado herriko Rufino Gomez ikerlariak bere eskualdeko euskalduntasuna agerian utzi zigun: toki izenak, abizenak, hizkera, ohiturak, harremanak... Zer deritzozu?
Euskal Herria eta Nafarroaren etorkizuna, ikuspegi historikotik abiatua.
Nafarroaren historia ikertzeari lotu zintzaizkiola aipatu duzu, zure ideologian iraultzailea izan zen murgilketa, alegia. Nola azalduko zenioke edozein laguni Nafarroaren historiaren funtsa, ardatza zein den?
Hor dugu, erraite baterako, Erdi Aroko Obanosko "Infanzones" talde antolatuaren leloa: "Pro libertate patria, gens libera state". Nork ukatuko dit hor "patria" hitzak "nazio" erranahia duela? Eta zer erran nahi zuten? Estatua librea zela bertako jendea librea bazen. Bisigodo eta frankoen denboraldi ilunetatik gu menperatzeko borroka dago. Musulmanek bertze era baterat jokatu zuten, liskarrak izan arren. Arriskua nafar eremuaren inguruan eraikitzen ari ziren estatuetatik zetorren eta oraindik ere dator. Nafarroa txikitu dute, lurraldetasuna zatikatuz. Nafarroa baskoi esparru txikitua da, eta hala ere estatua gauzatzea erdietsi zuen! Egun horren hondarra, bertzerik ez da.
Ene ikuspegi hau ulertu ahal izaiteko estatu handien eurozentrismoaren aurkako jarrera ere aldarrikatzen dut, zeren eta horrek gure euskal ikuspegia ere menperatzen baitu eta hau hagitzez garrantzitsuagoa da gertakariak berak baino
ARTURO KANPION
"Errealitate historikoa, foruen galera ulertu zuen nafarra"
JAIME IGNACIO DEL BURGO
"1936an aberasturiko frankisten ordezkaria. 1965-75eko plangintza burua"
JOSE MARIA LAKARRA
"1936ak baldintzaturiko historialari aparta"
GAIZKA ARANGUREN
"Heldutasun handikoa. Sakona"
GABRIEL URRALBURU
"Narzisista gaixoa. Maquiavelo modukoa zela uste zuen"
SABINO ARANA
"Euskal nortasuna berreskuratzeko borroka egin zuen progresista"
TOMAS URZAINKI
"Lagun min, dinamizatzailea, legegizona. Gure foruen interpretatzaile handia"
FEDERIKO KRUTWIG
"Hagitz intuitiboa. Galdera garrantzitsuak plazaratu zituena"
VICTOR MANUEL ARBELOA
"Dotorea eta azpikaria Versallesko gortesaua bailitzan"
PATXI LARRAINTZAR
"Bizia. Zorrotza jendea psikologikoki aztertzerakoan"
Mikelez gozatzen dudan adiskidetasuna 1975ean hasi zen. Orduan, enpresa ikasketak burutzen ari nintzenean eta berak historia lizentziatura eskuratu berria zuelarik, Iruñeko San Frantzisko eskola publikoetako sotanoetan hitzaldi batzuk eman zituen, hain zuzen ere garaiko udal dantza taldeak erabiltzen ohi zuen tokian.
Mintzaldiz osaturiko ikastaro hura sei egunez luzatu zen, bertan hizlariak gure historiaren gorabeherak Paleolitotik 1936ko gerra arte maisuki jorratuz. Jardunaldi horiek, aitortu beharra dut, eragin handia izan zuten nigan, ordura arte nik ezagutzen nituen inguruetan erabiltzen ziren eztabaidagai topikoak arront deuseztuz.
Izan ere, lehendabiziz gure herriaren biziraupen politikoan erromatar aldiak zuen garrantzi erabakiorraz ohartu nintzen. Era berean, euskaldun gisa nafar erresumarekiko genituen aitzinasmo oro, hots, gure irudiz euskal hiztunondako erakunde politiko arrotza zen ideiak zentzurik ez zuela ulertu nuen, zeren eta gure errege-erreginak euskaraz ez baliatzea arrunta baitzen, Europa osoan bezala. Latina erabiltzen zuten, ez herriaren mintzaira. Ildo beretik, euskaldunok bertze estatuen erasoen aitzinean biziraun ahal izaiteko sortu genuen nafar estatuaren bilakaera azaldu zuen, estatu horren zutabeak berezko sistema juridikoa nahiz hori bermatuko zituen erakundeak zirela baieztatuz.
Horrezaz landa, Forua, bertako erakundeen erresistentzia Espainia zein Frantziako erresuma absolutisten aitzinean, XIX. mendeko erasoa nahiz 1936ko testuinguru historikoa biziki argitzen zuen eta agirietan oinarriturik zegoen azalpen sendoa eskaini zigun.
Ondorengo urteotan, ia hiru hamarkada hauetan, berarekin eztabaida zirraragarri eta amaiezinak ukan ditut. Horri esker zekiena arlo guzietan ikaragarri handitu dela ziurtatu dut, historia ekonomikoan, zuzenbidean, gizartean, kulturan, pentsamendu politikoan, dena miatu duen artxibategietako hamaika agiri zaharrei esker. Ene ustez, gure nazio historiografiarako ezinbertzeko erreferentzia izanen den "Historia de Navarra. El Estado Vasco" lanarekin bere onena eman du
![]() |
|
||||
1756 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa