LAB-EK 25 URTE
LAB-EK EUSKAL GIZARTE BERRI BATEN ALDE EGINGO DU
Daniel Udalaitz / Xabier Letona / Izaskun Jauregi
LABek bere V. Biltzar Nagusia egingo duapirilaren 7 eta 8an, Donostian. Biltzarrean datozenurteetarako jarraibide eta estrategiak ezarriko dituzte,beti ere soberania testuinguruan euskal gizarteberria sortzear bideratuak.
Apirilaren 7 eta 8an, 25 urte beteak dituen LAB sindikatu abertzaleak bere V. Biltzar Nagusia egingo du Donostian, egoera politiko berri baten aurrean. Eraikuntza nazional eta sozialaren gaia izango du aztergai. Testuinguru horretan, biltzarraren helburuak sindikatua sendo-tzea eta gehiengo sindikal eta sozialarekin lana sakontzea izango ditu. ELArekin eta gainontzeko sindikatu abertzaleekin egindako batasun estrategia apustua indarberrituta irtengo da biltzar honetatik.
Biltzarrak egoera ekonomiko, politiko, sozial eta sindikala aztertuko ditu, eta bereziki Lizarra-Garaziko adierazpena eta berriki bertan behera utzitako ETAren su-etenaren ondorioz sortutako egoera sozio-politiko berria. Soberania testuinguruan euskal gizarte berria sortzeko mekanismoen bila arituko den eta ekintza sindikala eraginkortzeko modua eskuratuko duen biltzarra izango da. Sindikatuaren zuzendaritza berrituko duen bil-tzarra izango da, nahiz eta aldaketa handirik ez den espero. Erabat ziurra da Rafa Diez Usabiaga sindikatuko idazkari nagusi aukeratuko dutela. Nahiz eta bil-tzarrerako aurkezten ari diren txostenen gaineko zuzenketak eta ekarpen berriak barne-eztabaidan diren, azken ondorioak ez dira jarraian aipatuko ditugun txostenetakoetatik oso urrun ibiliko.
ENPLEGU BETEA ETA ELKARTASUN GIZARTEA.
Estrategia sindikalari buruzko txostenak egoera sozioekonomikoa -garapen makroekonomikoa barne- aztertzen du lehenbizi, baita politika sozioekonomikoa eta honen ondorioak ere. Ondoren, euskal langile mugimenduaren egoera azaltzen du, euskal sindikalgintzaren garapenaren eta negoziazio bateratuaren gaineko ondorioak ateraz. Hirugarren atala soberania testuingurua eraikitzeko ekintza sindikalari buruzkoa da, eta Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren eta Euskal Esparru Sozio Ekonomikoaren alde egiten du.
Laugarren atalari jarriko diogu guk arreta handiena, euskal gizarte berria sortzeko ekintza sindikalari buruzkoa, alegia. LABen txostenak enplegu betea, egonkorra eta kalitatezkoa duen gizartearen alde egiten du, eta hori lortu ahal izateko enplegua sortarazteko politikak nahiz lan denboraren banaketa proposa-tzen ditu. Era berean, elkartasunezko euskal gizarte eredua eskatzen du, horretarako aberastasuna banatzearen, gizarte soldataren eta gizarte zerbitzuak hobetzearen alde ageri delarik. Orobat, gizarte bazterketaren aurkako ekintza sindikalaren alde egiten du apustu.
Txostenaren arabera, lan merkatuaren malgutasunean oinarritutako errezeta neoliberalak modu oparoan aplikatu dira, eta kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko helburuari dagokion emaitza berebiziko porrota izan da; ez da beharrezko gizarte kohesioa lortu. Sindikatu abertzalearen aburuz, hori lortu ahal izateko ezinbestekoa da lanegunaren murrizketa, eta horixe da bere enplegu proposamenaren ardatz nagusia. Enplegua sortzeko helburua garrantzia bera duten beste hainbat helbururekin bateragarria dela gaineratzen du: bizitza eta lan kalitatea hobetzea, etxean gizon eta emakumeen partehartze berdintasunaren alde aurrera egitea edo lan osasuna arrisku egoerak gutxiagotuz hobetzea. LABen txostenak administrazioan 35 orduko lan astea ezartzea eskatzen du, horrek sektore pribaturako sustagarri eta erreferentzia gisa balio dezan.
Gainera, txostenak to-kian tokiko enplegu komisioen alde egiten du, enplegu sorketa politika eragin- korra nahiz tokiko garapen politikak -udal gizarte zerbitzuak zabaltzea, naturaren babesa, kultur eta kirol azpiegiturak eta energia iturri alternatiboak- planifika-tzeko tresna egoki bezala.
Txostenaren bostgarren atala sexu bazterketa gainditu behar duen gizarte ez patriarkal batek lortu beharreko ekintza sindikalaren gainekoa da. Halaber, gazteriaren ekintza sindikalaren alde egiten du eta baita hizkuntz normalkuntzaren alde ere. Amaitzeko, txostenaren azken atalak ekintza sindikalaren batasunari heltzen dio, euskal langile mugimenduarentzat ELArekin lortutako eta ESK, STEE, EHNE eta HIRUrentzat irekita dagoen ekintza batasuna oso modu baikorrean baloratzen duelarik, balio estrategikoari ere garrantzia handia emanez. Nolanahi ere, txostenaren arabera, ELArekiko elkarlanak oraindik ere hutsune eta kontraesan handiak ditu lantegietan, non ideia sindikalen inguruko eztabaidak handiak diren
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.