Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-02 -- 1756.zenb

DISKOA

SELEKTAH KOLEKTIBOA

Esan Ozenki
Hip-hoparen zaletasunak bultzatuta elkartu ziren Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritako Selektah Kolektiboaren kideak. Musika estilo hau Euskal Herrian minoritarioa dela-eta, hau ezagutarazi eta Euskal Herriko pertsonen belarri eta gorputzetara iristeko helburuarekin sortu zen kolektibo hau. Lan honetan bildutako kantuak Molte MC, Wanka, Daddy Jeff eta D.Zk sortuak dira. Bertan, kolektiboak dituen ideiak azpimarratzen dira: Euskal Herriak dituen muga politikoak eta gizartearen muga kapitalistak salatzen dituzte. Kazetarien, torturatzaileen... lana kritikatzen dute hip-hop euskaldunaren bitartez

LIBURUAK

ZUPANKAPALOAK

Pello Añorga
Jokin Mitxelena
Añorga / Mitxelena
113 orrialde
950 pta.
Hitzekin jolastea atsegin du Pello Añorgak. Atzekoz aurrera jartzea, errimak sortzea, satira bereziak egitea. Horiek guztiak Jokin Mitxelenaren marrazkiez lagundu ditu "Zupankapaloak" liburuan. Arrainak, txerriak, tximinoak... jartzen ditu pertsonen ordez. Hankak ateratzen zaizkie autobusei, bonbilak ipurdian pertsonei, pilotak pertsonaien sudurrei... Irribarrea sortzen dute absurdoa eta ironia nahasten duten marrazki eta hitz jokoek. "Zupankapaloak" narrazio liburuaz haraindi doa. Ez da ez helduentzat eta ezta haurrentzat sortutako liburua. Egileek diotenez, haur sentitzen diren heldu eta heldu sentitzen diren haurrentzako egina da. Horrez gain, lurtar guztientzat burutu dute kontakizun berezi hau: bi hanka edo gehiago dituztenentzat

AFRIKAKO ANIMALIEN BATZARRA

Inongo Vi Makomé
Gero
67 orrialde
950 pta.
Zaire, Sudan, Niger eta Afrikako beste herrietako parkeetako animaliak ihesi doaz. Guztiak ere mendebalderantz, Afrikako erdialdera. Tobalo lehoi erregeak deituta, Kamerungo oihanerantz doaz korrika. Bertan animalia guztien batzarra egingo da, oihanak duen egoera larriari irtenbide bat aurkitzeko. Gizakiak oihana desagertzeko arriskuan jarri du eta honen aurrean, oihaneko abere gazte eta zaharrek iritzi ezberdinak dituzte. Iñaki Aristondok itzuli eta Angel Dominguezek egin ditu marrazkiak eta azala. Baina jatorriz, liburua Inon Vi Makome kamerundarrak idatzi du. Egun Bartzelonan bizi den afrikarrak hainbat Afrikako ipuin idatzi du. "Afrikako animalien batzarra" 10-12 urtetik gorako haurrentzat egina da

TOY STORY 2

Disney -Pixar
Aizkorri
112 orrialde
1.615 pta.
Berak ezer jakin gabe jolasten dute Andyren jostailuek. Etxetik kanpora dagoenean, beren kasa ibiltzen dira bideojoko eta bestelako jokoetan. "Jostailuak berriz ere erasoan" agertzen dira Toy Storyko bigarren atal honetan. Woody jostailuzko bakeroa Alen Jostailu Etxeko Alek bahitzean hasten dira abenturak. Bere lagun jostailu guztiak joango dira orduan hura askatzera. Bi lagun egingo ditu Woodyk abentura hauetan: Jessi bakero-panpina eta Perdigoi zaldia.Ordenadorez eginiko marrazki perfektuez beterik dator Toy Story berria. Kotxean gidatzen ikasiko dute jostailuek, aireportuko maleta biltegietan ibiliko dira, Jolas Etxe baten jostailuekin borrokan... Ipuin handi honetan bildutako abenturak dira filman ere jaso direnak

HITANOA ZUMAIAN

Xabier Azkue
Zumaiako Udala
95 orrialde
Zumaiako Udaleko Hezkuntza eta Euskara batzordeak sortutako bekaren ondorioz argitaratutako lana da hau. Deialdi honen xedea egungo hitanoaren egoera aztertzea eta zaharrek erabiltzen zituzten formak jasotzea zen.Beka horren emaitza den liburu honek hainbat gai jorratu du. Batetik, hitanoa zer den eta bere inguruko kontzeptu teorikoak jorratu ditu. Ondoren, Zumaiako hainbat talde aztertzen du, hala nola, baserritarrak, gazteak...Transmisioari buruzko datuak ere ematen ditu ezagutzera, gurasoei eginiko 305 inkesten emaitzekin. Aditz-taulen bidez, Zumaia herrian erabiltzen den hitanoa biltzen da baita ere. Eta azkenik, Xabier Azkuek mahainguru batetik ateratako zenbait pasarte irakur daitezke

hemeroteka

1755. zenbakia | 2000-03-26
1754. zenbakia | 2000-03-19
1753. zenbakia | 2000-03-12
1751. zenbakia | 2000-02-27
1750. zenbakia | 2000-02-20
1748. zenbakia | 2000-02-06
1747. zenbakia | 2000-01-30

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan