Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2010-03-17 16:27:56
Nontzefilmak 2010-era lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2000-04-02 -- 1756.zenb

ETXABEREAK

Lierni Arrieta / Ainhoa Oiartzabal

Tonto itxura badu ere, makina bat lan egindakoa da astoa. Defentsa Ministerioaren ardurapean dago. Zerbaitegatik izango da. Desagertzeko arriskuan ote dagoen eta baliorik gabea ote den esaten da. Gipuzkoan 700etik gora dago eta baserritarrek estimu handia diote.
guztia irakurri

ETNOGRAFIA

Nagore Irazustabarrena

Gaur egun inork gutxik irentsiko luke zorri bat hepatitisa sendatzeko. Garai batean, ordea, horrelakoak egiten ziren, Juan Garmendia Larraņaga etnografo tolosarrak "Rituales y plantas en la medicina popular vasca" lanean azaltzen duen moduan.
guztia irakurri

EUSKARA ELKARTEAK

Katixa Garate

Geu euskara elkarteak eta aldizkariak euskara gizarteratzeko lan handia egin dutesorreratik. Orain ez daude momenturik hoberenean, Arabako Foru Aldundiak aurrekontuak onartu ez dituenez, beregandik jaso ohi zuten dirulaguntzarik gabe geratu direlako.
guztia irakurri

IRAKASKUNTZA

Ainhoa Azpiroz

Orain dela lau urte sortu zen Heko kolektiboa Euskal Herrian. Hezitzaileek eta komunikatzaileek osatzen duten taldea da, eta komunikabideek gizartean duten eragina aztertzeko xedez sortu zen. Horretarako, heziketan dago giltzarria.
guztia irakurri

ANTZERKIA

Beņat Doxandabaratz

Itsasontzitik inoiz jaitsi ez den pianojolearen istorioa taularatzen du "Novecento, Ozeanoko pianojolea"k Tanttakaren obra berrian. Iņaki Salvador pianojole handiak aktore gisa dihardu Kike Diaz de Rada gazteleraz eta Jose Ramon Soroiz euskaraz bidaide dituela.
guztia irakurri

LAB-EK 25 URTE

Daniel Udalaitz / Xabier Letona / Izaskun Jauregi

LAB sindikatuak beteak ditu bere lehen 25 urteak. Asko edo gutxi izan litezke, nola begiratzen zaion. Edozein kasutan, 25 urte horiek esaldi honetan labur genitzake: LAB sindikatua bere lehen urteetan -batik bat egoera politikoak eraginda- izandako bakardade eta isolamendu sindikaletik Euskal Herriko erreferentzia sindikala izatera pasa da, bere lan sindikalaren fruitu, eta ELArekin 1995ean abiatutako elkarlanak ere lagunduta. Egun LAB erreferentzia puntua da, ez bakarrik Industrian, Administrazioan ere bai, bereziki Osasun, Hezkuntza eta Zerbitzu alorretan. Honela iritsiko da V. Biltzar Nagusira. Bertan, datozen urteetarako ildoak zehaztuko dira eta Rafa Diez hautatuko dute berriz ere idazkari nagusi.
guztia irakurri

LAB-EK 25 URTE

Daniel Udalaitz / Xabier Letona / Izaskun Jauregi

LABek bere V. Biltzar Nagusia egingo duapirilaren 7 eta 8an, Donostian. Biltzarrean datozenurteetarako jarraibide eta estrategiak ezarriko dituzte,beti ere soberania testuinguruan euskal gizarteberria sortzear bideratuak.
guztia irakurri

LAB-EK 25 URTE

Daniel Udalaitz / Xabier Letona / Izaskun Jauregi

Jadanik dena prest dago LABek bere V. Biltzarra egin ahal izan dezan. Berriz ere Rafa Diez hautatuko dute idazkari nagusi gisa eta orain arteko ildoari jarraituko zaio nagusiki. LABek azken 25 urte hauetan izandako gorabeherez eta aurrera begirako erronkez aritu gara elkarrizketan zehar.
guztia irakurri

LEHIAKETEN ITZULERA

Beņat Doxandabaratz

Telebista ziklikoa da erabat; orain lehiaketen loraldia ikusten ari gara-eta. Amarrurik ba ote duten susmoa lausotu ez bada ere, Estatu Batuetan "prime time"n ematen dituzte. Espainian eguerdi edo arratsaldean. ETB 2-n berriz, antenan zegoena kendu dute berriki.
guztia irakurri

RADIO VITORIA

Beņat Doxandabaratz

Sormen lanaren adibidea dugu "Lo mejor del dia" gaueko saioa, non Ivan Alonsok, musika ona jartzeaz gain, Gasteizko jende ezagunak esandakoak umore zitalez zipriztintzen dituen.
guztia irakurri

hemeroteka

1755. zenbakia | 2000-03-26
1754. zenbakia | 2000-03-19

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan