Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-02 -- 1756.zenb

Zein da lana egin ostean Zumaiako hitanoaz egiten duzun diagnostikoa?
Zumaian gazteen artean berreskuratzen ari da. Gero eta gehiago egiten dute hika euren artean, mutilek batez ere, eta gero eta gazteago hasita. Arrazoietako bat telebista izan daiteke, "Goenkale" edo "Dragoi Bola" saioetan hiketa erabiltzen denez, eredu bezala hartzen dituztelako. Hitanoa gehienbat lagunartean erabiltzen da, eta familia giroan, helduen kasuan gehiago, anai-arreben artean bereziki.

Hiketaren ahuleziak Zumaian.
Emakumezkoei zuzendutako hitanoa, noketa, askoz gutxiago erabiltzen da toketa (gizonezkoena) baino. Arrazoi zehatza ez dakit zein den, baina hitanoak zenbaitentzat beti izan du ospe txarra, errespetu falta dela edota goxotasun gutxikoa dela uste dutelako. Beti egon dira, gainera, "debeku" egoera batzuk hitanoaren baitan: senar-emazteen artean ezin dela erabili, edo gazteek zaharragoei ezin dietela hika egin... Baina hika hitz egiteko baldintza bakarra hitz egiten duten biak ados egotea da. Gazteen artean, zoritxarrez, ez da ondo erabiltzen hitanoa: hika eta zuka nahasten dira, neskei zuzentzerakoan toketa erabiltzen da sarri, perpaus txertatuetan forma alokutiboak sartzen dira... Arrazoi nagusia transmisioaren galeran egon daiteke. Gurasoek ez diete hika egiten seme-alabei, eta hauek kalean ikasten dute. Ondorioz, inork ez die okerrik zuzentzen.

Hitanoa sendatzeko tratamendurik ba al da?
Etxeko transmisioa bultzatu beharko litzateke. Hori baita eskolarik hoberena. Gainera, ikastetxeetan hitanoaren gutxieneko arauak azaldu beharko litzaizkieke ikasleei. Eta azkenik, kalean ere indartu beharko genuke hitanoa, lagunartean beldurrik gabe erabiliz

XABIER OLANO

Mikel Asurmendi

Usurbilgo Udaletxean bildu gara Xabier Olanorekin, bertako udal langilea baita. Gipuzkoako Batzar Nagusietako EHren bozeramale honek Lizarra-Garaziren akordioak irekitako ildoa zabaltzera eta sakontzera deitzen ditu gaineratiko indar abertzaleak.
guztia irakurri

MARI JOSE OLAZIREGI

Nagore Irazustabarrena

"Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura" liburua kaleratu du literatur kritikari lasartearrak. Gurean emakumezko idazleek jasaten duten gutxiespena salatu eta Mariasun Landa eta Arantxa Urretabizkaiaren lanak aztertzen ditu liburuak.
guztia irakurri

MIKEL SORAUREN

Erlantz Urtasun

"Mikel Sorauren Nafarroako hiriburuan, Iruņean jaio zen 1946. urtean, karlista zen familia baten magalean hain zuzen. Urte horietan eta Euskal Herrian ohiko zenez, apeztegian sartu zen, baina 1965ean berau utzi zuen. Historia ikasketei ekin zien, jarraian, Arturo Kanpionen eskutik Nafarroako historia mamituz eta, berak dioenez, "lehendabiziko espainol sentimendua separatista" bilakaraziz. Iruņean bertan bizi da oraino, aspaldidanik Irubide izeneko institutuan eskolak emaiten baititu, Txantreako iruinseme nahiz iruinalabei bertako historia erakutsiz.1999ko udaberrian Iruņeko Pamiela argitaletxeak "Historia de Navarra. El Estado Vasco" karrikaratu zuen, "Historia de Navarra" izeneko erdal bilduma arrakastatsuaren bigarren alea plazaratuz. Bada, ARGIA irakurtzen dugunok horren berri, laburpentxoa, izan genuen (1729 zbk.). Garaia da, hortaz, liburuaren egileari hurbil gatzaizkion.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan