Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-04-02 -- 1756.zenb

BAHEA

Juan Mari Atutxa, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria: "Eusko Jaurlaritzari egonkortasuna emateko posible ikusten dut EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa".
Gabi Mouesca, IK-ko preso politikoa: "Aldarrikapen begibistakoenek ere mespretxua baizik ez dute izaten erantzun gisa. IK-k gure aldarrikapenak entzunarazten ditu, lehergailu bakoitza gure oihu bat da".
Javier Retegi, Mondragon Unibertsitateko errektorea: "Ez dago langabeziarik Mondragon Unibertsitatetik lizentziatu ateratzen direnen artean".
Adolfo Perez Esquivel, PSOEren Gobernuaren eta ETAren arteko bitartekari ohia: "Batzuetan badirudi euskal gatazka ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko arazo bat dela, baina mintzakide nagusia Euskal Herria bera da, eta honek erabakiak hartu behar ditu biolentziari amaiera emateko eta zein elkarbizitza mota behar den zehazteko".
Miguel Sanz lehendakaria: "ETAk terrorismoa uzten badu, nik neuk egingo ditut beharrezkoak diren ahaleginak Aznarri gobernu ordezkariaren beharrik ez dugula esateko".

IZPIAK

Esther Agirre, HBko Mahai Nazionaleko nazioarteko arduradun ohiarengan jarri ditu begiak Baltasar Garzon epaileak, hau ere ETAren nazioarteko aparatuarekin lotuz. Horrez gain, HBko nazioarteko taldekoa den Elena Belokiren atxiloketa agindu dio Interpoli, hau ere ETArekin lotuz. Belokik bizitza publikoa egiten du Bruselan eta ez dirudi samurra litzatekeenik Espainiara-tzea.
Francisco Javier Ansoategi Nafarroako gobernu ordezkaria bere kargutik kentzea saihestu dute UPN eta PSOEk IUk Nafarroako Legebiltzarrean aurkeztutako mo-zioari ezetza emanez. CDN abstenitu egin zen.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Otea loratzen denean hasten da udaberria. Landare honek lur beltza babesteaz gain, sustraietan dituen bakterioen bidez, hurrengo mailako bizidunentzat ongarria sortzen du.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

1997ko datuekin alderatuta, CICCren arabera, janari-produktuen eta produktu industrialen kalitatea ia bi puntu eta erditan hobetu da. Aztertutakoen %44,3k ordea, akatsak ditu.
guztia irakurri

TERMOMETROA


'POPO'RIK GABEKO EPAIKETA

AURREIKUSITA zegoen bezala, Leongo Auzia Parisen epaitzen duen auzitegiak ez du onartu Jean-Louis Larre 'Popo'ren auzia epaiketan ukitzea. Gabi Mouesca, Filipe Bidarte eta Ttotte Etxebeste militanteek adierazi dutenez, aldiz, 'Popo'ren desagerketa da beraiek epaiketan egotearen arrazoi bakarra. Epaitegiko lehendakariak oraindik ez du erabaki 'Popo'ren desagerketa argitzeko ikerketa lerro bat irekiko duen ala ez, baina Frantziako polizia eta justiziak orain arte erakutsitako jarrerak ez du baikortasunerako argi gehiegirik ematen, nonbaitetik beste argibideren batzuk agertu ezen.


ALDIZKARI DIGITALEN SASOIA POLITIKAREN ITSASOAN

"ELKARLANEAN" aldizkari digitalak bere bigarren zenbakia -martxokoa- sarean du jadanik. Euskal Herriko politika eta kultura jorratzen ditu, ia osorik gazteleraz. "Goiz Argi" -"Burujabetzaren aldeko aldizkari digitala" lelopean ari dena-, ordea, bera laugarren zenbakia kaleratu du eta elebiduna da. Bien edukietan izen berdinak agertzen dira batzuetan, eta nagusiki EAri lotutako jendea da. Sarean da, halaber, "Euzkadi" aldizkari digitalaren 3. zenbakia, "Gaceta electrónica de la politika vasca" lelopean, euskal politikan gertatutakoak astero jorratu nahi dituena.


NAFARROA ETA PIRINIO ATLANTIKOEN AKORDIOA

NAFARROAKO Gobernuko lehendakari Sanzek Akitania-Nafarroa-Euskadi Hitzarmena bertan behera utzi ondoren, Foru Komunitatea eta Pirinio Atlantikoetako agintariek epe laburrean eman diezaiokete baietza akordio berri bati, oraingoan kultura eta hizkuntza gaiak alboratuz. EAErekin ere beste horrenbeste egin nahi dutela jakinarazi dute Pauekoek.


GALINDO EPAIAREN ZAIN

LASA-ZABALA auzian epaitu dituztelak epaiaren zain daude jadanik. Ez da bakarrik Rodriguez Galindo generala, beste guztiak ere hor dira. Baina, epaiketan daudenetatik, Galindo da guztien sinbolo. Kinieletarako garaia zabalik dago. Epaiketan zehar argi geratu da generalaren ingurukoek duten indarra baina, hala eta guzti ere, epaiketan zehar horrek ez du balio izan akusazioen indarra ahultzeko. Auzitegi Nazionaleko fiskalak ere oso garbi ikusi du hori. Ausartuko al da Estatua Galindo eta abarrekoak gogor zigortzen? Akaso bai, baina hormek dakiten guztia publiko egin aurretik, irtenbidea ere topatuko die, Guadalajarakoi legez.


EUSKO LEGEBILTZARRAK 20.URTEURRENA OSPATUKO DU

HILAREN 31n, ostiralean, Eusko Legebiltzarrak instituzio honetatik 20 urtetan pasatu diren ia 300 legebiltzarkide bilduko ditu. Urte osorako ekitaldi desberdinak iragarri ditu Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko lehendakariak.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan