ZUBEROA, ARBASOEN KULTURAN FIDEL
Euskal lurralde guztien artean, Zuberoa da ezezagunena eta txikiena. 15.700 biztanle ditu, Euskal Herriko biztanleriaren % 0,6. Hala ere, euskaldun guztien kulturaren eta hizkuntzaren erroak, lurraren biho-tzean sakon barneratuta dauden sustraiak ditu bere baitan. Euskal Herriaren bazter batean gorderik, bailara isolatu bat izan den Zuberoak tradizio eta usadio zaharrak gorde ditu kanpotik gatozenok ediren ditzagun.
Mendietan jaio zen lurralde honen arima eta izatea, mendi mazeletan eta goietan sortu baitira artzainen legea eta izaera, gizaldiz gizaldi. Hor sortu ziren eta ahoz aho iragan oihan eta haitzuloetako alegiak, baita bertako jaiak alaitzen dituzten kantu zaharrak ere.
Arbasoen kulturari fidel, Zuberoak iraganaren aztarna ugari gordetzen du: harpe margodunak, trikuharriak, hainbat hilerritan dauden hilarri biribilak. Zuberotarren arima bizirik dago, mendez mende iraun du eta iraungo du, bertako zaharrek gordea eta gazteek biziberritua, Erdi Arotik heredatutako pastoral eta maskaraden ohituran islatuta
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.