Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-26 -- 1755.zenb

MAHAIKIDEAK

MAHAIKIDEAK


Xabier Ormaetxea. EAJko parlamentarioa

Bilbon sortua, Eusko Alderdi Jeltzaleko parlamentaria da Eusko Legebiltza-rrean. Honetan, Informazioaren Gizartea batzordeko burua da. Azken boladan teknologia berriak gizarteratzeko lanean jardun dute Legebiltzarrean. Igorreko Industrialdeko burua izan zen, eta beste hainbat kargu eduki ditu administrazio autonomoan, SPRIn adibidez. Ikasketaz abokatua, Deustuako unibertsitatean Zuzenbideko doktoretza ikasketak ere egiten ari da egun.


Joserra Aizpurua. Ametzagaiņa eta Kapsula

Gipuzkoako Errenterian sortua, ingeniaria da ikasketaz. Kulturgintza eta komunikazioaren munduan jardun izan du lanean, idazten bezala kudeaketan. Elhuyar elkartean aritua da. Jalgi zerbitzaria martxan jartzearen arduraduna izan zen, eta Eusenor elkartearen eta Klaudio Harluxet Fundazioaren kudeatzaile ere bai. Gaur egun Ametzagaiņa taldeko Adur informatika enpresan ari da lanean, informazioaren gestiorako Kapsula produktuaren arduradun komertzial lanetan.


Luis Fernandez. Aurki.com eta Eibar.org

Eibarren sortua, Leioako Campusean Kazetaritza ikasitakoa da. "Egin" ARGIA, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Arrasate Press"en aritu da lanean. Kazetaritzako hainbat lan eta zenbait liburuz gain, "Detxepare porno" argitaratu du, Internetek euskaraz egindako lehen urratsei buruz. Eibar.org gunearen eta DMOZ zerbitzariaren baitan funtzionatzen duen Aurki bilatzailearen sortzailea da. Doktoretza ikastaroak ere egiten ari da Leioan, Interneteko mundua aztertuz.


Aitor Lopez de Aberasturi. Kaixo.com eta Guay.com

Arabako Legution jaioa, ikasketaz informatikaria, Kaixo euskal bilatzaile ezagunaren sortzaile eta jabea da. Euskal Herriko internauten artean bere lana ezagutaraztea lortu zuen lehenetakoa izan zen. Ez zen horretan geratu, ostera, eta Interneteko publizitatea promozionatzeko Euskalbanner zerbitzua sortu zuen, eta Internet gizartean zabaltzeko asmoa duen Elkarnet taldea ere antolatu du. Orain gainera Guay.com atari ezagunean ari da lanean.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan