MIKEL ARAMENDI
44 urteko itsasondoar kazetari hau 15 urte eskas zituela kanporatu zen Tolosako Sakramentinoetatik, saltsa politiko batzuen ondoren. Goiztiar hasi zen militantzian, eta lanean, berriz, bere alderdiaren erabakiz. Geroztik, klandestinitatea ezagutu zuen, kartzela (74an, 3 hilabetez), MC, EMK eta gerora ZUTIKen alderdi lanetan aritu da, itzulpengintzan, ikerketa kazetaritzan, "La Voz de Euskadi" eta "Zer egin?"en lehen, "Hika"n orain, eta kazetaritza politikoan 80ko hamarkadaz geroztik, ARGIA, "Egin", "Egunkaria", "Gara"n, euskal irratietan eta beste... Ikasle izateko bokazioa bizi den arterakoa duela dio, baina maisutza ere aitortu izan diote, Pepe Reik, besteak beste. GALen trapu zikinak aireratzen lehenbizikoetakoa izan zen. Besterik badirudi ere, hitanoan eta ETAk Buesa hil aurreko orduetan eginiko elkarrizketa izan da. 70eko eta 80ko hamarkadetako gertakizunen berri azaldu digu; langile mugimenduak, saltsa politikoa... bera tartean zen. Ondoren, PSOE eta GAL heldu ziren eta ikerketei esker jasotakoa mahaigaineratu du. Su-etena uda baino lehen hel daitekeela ere uste du.
Tolosako Sakramentinoetan egin zenituen ikasketak. Ikasle garai horietara atzera gaitezen.
Nola bizi izan zenituzten politikan sartzeko urteak, Goierrin, 70ko hamarkadan...
80ko hamarkadako gertaeren ikuspegi bat eman iezaguzu: ZEN plana martxan zen, "La Voz de Euskadi"n zinen lanean...
Eta PSOE iristen da lehenik eta GAL gero...
Gerra zikinaren kontu ilunak arakatzean, beldurrik bai ala taldeak babesten du?
Baina niri PSOE-ko Euskadiko Komitean zegoen inork ez dit esango gertatzen ari zenaz ez zeukanik ideiarik ere. Behin ikertzen hasita, beldurra bagenuen hasiera batean. Honelako ikerketetan sartzean, ikerketa prozesuan dagoen bitartean izaten da arazo handiena, zeren orduan bai zaudela arriskuan. Telefonoz ari zara, zertan ari zaren esanez eta askotan zuk ez dakizu ikertua den horrek zenbateraino dakien zureaz. Amedorekin gertatu zaigu, jardunean ari zeneko garaian, topatu eta bere ondoan egotea; eta esaten duzu: "honelako tipo bat, eskuetan darabilkienarekin, ohartzen bada norbaitek edo norbaitzuk 'janda' daukatela bera zertan dabilen, ez du erreparo izugarririk izango zu tartetik kentzeko". Publikoa egiten denean joaten dira beldurrak. Jada 87an, Amedoren izena guk uste ez genuen leku batetik atera zen (Portugalen Visa-rekin ordaintzearen istorio hartatik); orduan bai esan genuela: bingo!
Eta, hain zuzen ere, kasinoko mugidak...
70eko bukaerako eta 80ko hasierako Amezola eta Alonsotegiko atentatuez dezente idatzi duzu azkenaldian... Mayor Oreja eta jende horri beldurrik bai?
Bietan, 20 urte igaro dira eta aurten jada praktikoki preskribitu egiten dira. Oker ez banago, azkeneko mugimendu judizialetik 20 urte pasatzean gertatzen da hori. 7-8 hildako izan ziren Alonsotegikoan eta Amezolakoan. Orduan eta orain aginte handia duten pertsonaien inplikazio oso larriak daudenaren irudipena daukat. Konbentzituta nago, GAL PSOEren ekimen politiko bat izan zen moduan, Batailoia ere ez zela inkontrolatu batzuen gaia. Ekintza batzuk bai (liburudendak erre-tzea-eta), baina hilketak burutu, mugaz bestaldeko buruzagien kontrako atentatuak, Alonsotegi eta Amezolan bonbak ipintzea... eratutako zerbait izan zen.
GALen aurretik ere izan zela gerra zikina...
Mayorren jarrerak aztertzerakoan, jendeak askotan ez dakit zein burutazio estrategiko dauzkala pentsatzen du eta ez, edo behintzat hori bakarrik ez. Egon litezke gauza askoz "kutreagoak", zantarragoak, era honetakoak. Seguru nago Verak badakiela zer gertatu zen Alonsotegin eta Amezolan. Noski, isilik gera-tzen bada hori, herri honen etorkizunaren parte handi bat kontrolatzen ez ditugun korapilo ilunegietan ari da erabakitzen. Hori argitzeak interes politiko nabaria dauka.
"Munstroa"k desproportzionatua ez, baina bere neurria duela, ala?
Aztia izatea ezinezkoa bada ere, nola bukatuko da Lasa eta Zabala kasuaren epaiketa?
Joxi eta Joxeanek 4.100 egun baino gehiago zeramatzaten desagertuta. Zeuk egiten zenuen egun kontaketa haren arabera, gorpuzkinak Alacanten agertu eta kasua berpiztu zenean. Nolatan?
Halakoetan ikertzaileak dituen erremintak oso kaskarrak dira; bat eta kasik bakarra, eutsi; heldutakoari ez utzi. Egiazki ezin da dena ikertu, ez daukazu behar adinako iturririk eta orduan bizirik mantendu behar da gaia, ea une batean, zenbait gauzaren konfluentziak txispa bat sortzen duen. Lasa eta Zabalaren kasuan Amedo kare biziaz-eta hizketan hasi zen eta hara non agertzen den Alacantekoa! Ez zitzaidan harrigarria egin. Ikertzen ez, baina begiratzen ibiliak ginen, bagenekielako errebindikazioetako bat han gertatu zela eta beste daturik ezean, dena begiratu behar da. Egiantzekotasuna zuen gainera, Alacant alde horretan gauza xelebre dezente gertatu direlako eta halako aztarna batzuk badaudelako. Alonsotegi eta Amezolakoa ere horrela argitu beharko dira, egunen batean argitzen badira.
Su-etenaren haustura. Aztigintza berriro. Zer gerta liteke hemendik aurrera?
Borroka armatua, berriz, ETAk 30 urtez praktikatu duen moduan desagertuko dena nahiko nabarmena da. Kontua epeak dira eta nola; eta gero, jakina, horrek zein dinamika politikori emango dion aterabidea. Estatua oso urduri dago. gauzak dauden moduan ohartzen da, EHn dinamika sezesionista bat politikoki martxan jarriz gero, oso zaila izango dela demokrazia hutsez hori geldiaraztea. Egoera hau eternizatzen saiatzen ari dira (orain dauden moduan mantentzea estrategikoki interesgarria zaiela ohartzen dira, ETA "erdi-kontrolatu" batekin, ekintzarik handienak egiteko ezinduta eta txikietara, politikoki gustukoenak ez zaizkionak egitera behartuta). Gaitzerdikoa jotzen dute egoera. Hortik aurrera, uda aurretik beharbada, beste su-eten bat izango da eta borroka armatuaren ondorengo saltsa guztiarekin aurkituko gara. Nola, zer? Ez dakit
JAIME MAYOR OREJA
"Abereek asko irabazi zuten politikagintzan sartu zenean (ingeniari agronomoa da)"
XABIER ARZALLUZ
"Aitarenari eusten dio: autobus txofertza du gogoko"
PEPE REI
"Santxo itxurako Kixote"
ARNALDO OTEGI
"Aitak izena aldatu omen zion. Egoerak izana aldatuko ote dio?"
GALINDO
"Gaiztoa eta azkarra. Zein baino zein gehiago"
"BIKILA"
"Beti korrika eta beti urrutirako bidean"
JONAN FERNANDEZ
"Autobidean Muñagorrirekin topo egin zuen"
MIKEL "ANTZA"
"Funtzio zailena eszenaratzea falta zaio"
ENRIKE MUJIKA HERZOG
"Judutarrez mozorrotutako donostiar burges tipikoa"
JULIO ANGUITA
"Kalea ez da eskola, zoritxarrez (irakaslea da)"
Langile porrokatua, jakinzalea, paper ugariren irakurlea dugu Mikel. Rosiren Kioskoan aspaldiko lagunak zirela esan zidaten. Aspaldian donostiartua bada ere, herri kidea eta lehengusu propioa dut. Gaztetan norbaitzuk "El pajas" deitzen ziotela badakit; bere "pajamentalak" egiteko ohiturari zorko zitzaiola pentsatzen dut.
Eta ez naiz harritzen, bere buruari bueltak emateko, daukan diskurtso antolatua edukitzeko eta hizketarako duen gaitasuna kontutan harturik. Duela urte dexentetatik hona ordaindu egiten diote gainera, komentarista eta artikulugile izateagatik. Abertzalea ez dakit, baina euskaltzale fina dugu bederik, irakurri egin behar dira bere artikulu landuak. EMK-ko alderdikideek kartel ikusgarriak eta txispadunak egiteko zuten ahalmenaren parekoa ikusten diot. Galbahe fin batetik iragazten ditu gertakizun txiki usteko asko eta iragandako hamarkadetako kontu piloa gordetzen du bere elefante-memoriak.
Harrigarriena bere azterketa eta sintesirako gaitasuna da, nire ustez, dakienaz aparte. Behin Donostiatik Goierriraino trenez gentozela, bera analista eta ni kazetari paperean, Jugoslavia ohiko gerra, aurrekariak eta historia argiro argitu zidan 45 minututan. Gure amaren etxera iristean jakin nuen eri zen bere ama bisitatzera etorria izango zena.
Hauteskundeetako arduradun legala zela 77an, bera kartzelara bidali zuen epailearekin topo egin eta hark ezagutu omen zuen. Klandestinitateko abentura politak kontatzen ere badaki hiztun egoki honek. Baserritar salatari, mafioso iruzurgile eta "pelaje" askotako jendailaren berri baduela esango nuke. Ezizen ugari erabili ditu ikerketa/salaketa kazetaritzan, "Badalamendi" edo "M. Larraz" kasu (busetik jaisten zeneko parean zegoen medikuaren atariko plakatik aukeratua. A ze ironiarekin kontatzen duen!). Beasaingo gorri historiko zen Gamarra, orain gutxi zenduaren alaba Amaiarekin egindako Manexen aita ere bada orain eta semearen argazki digitalizatua dauka ordenagailuko salbapantaila gisara internetzale honek.
Ez dut uste posteritatera pasatzeko gogo berezirik duenik, baina munduko jendeen gauzez konprentsio infinitu bat somatzen diot...
![]() |
|
||||
1755 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa