URREA
Santurtziko Udalak eta AEK-k lankidetza hitzarmena sinatu dute herrian euskararen erabilera sustatzeko. Udalak 700.000 pezetako dirulaguntza emango dio AEKri euskara "Santurtziko biztanleen eguneroko ekintzetan pixkanaka txertatzea helburu duten ekitaldiak burutzeko".HPS-KO BURUXabier Aizpurua da Eusko Jaur-laritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Josune Ariztondok EAJko EBBko kide hautatu zutelako utzi du kargua. Aizpurua Kultura Saileko koordinaziorako eta Euskara Sustapenerako zuzendaria izan da orain arte.OINARRIAK-EN FESTA APIRILAREN 9ANOinarriak plataformak Iruņeko Arantzadi parkean egingo du datorren apirilaren 9an euskararen ofizialtasunaren aldeko jai handia. Udalak Ziudadelan egiteko baimena ukatu dio, "egitasmo politikoa dela" argudiatuz.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.