HAUTESKUNDEAK
PP-REN ASTINDUAK ABSTENTZIOA LAUSOTU DU HEGOALDEAN
Mikel Asurmendi
Espainiako Estatuan futbola eta politika elkarren ondoan doaz. Gipuzkoatik begiratua, badago Reala Deportivo Alaves baino talde hobeago dela uste duenik. Sailkapena da, ordea, talde onaren adierazle bakarra. Alaves da egun euskal talderik hoberena, dudarik ez. Athletic bera baino hobea. Politikan ere, halaxe uste beharko litzateke. Hego Euskal Herrian igandeko hauteskundeek utzitako sailkapen edo taulen emai-tzak kontuan hartuz, garaile zein den aho batez onartu beharko genuke denok. Hala ere, gipuzkoar eta bizkaitar zaleei bezala, euskal abertzaleei -ezkerrekoei bereziki- kosta egiten zaie espainiar nazionalistak euskal nazionalistak baino gorago daudela taulan egiaztatzea.
PP eta EAJ AURREZ AURRE.
Herrialdeetako nahiz hiriburuetako emaitzen azterketa objektiboa egitea konplikatuagoa da Espainiako futbol ligako sailkapenaren azterketa egitea baino. Oraingo emaitzak duela lau urtekoekin alderatzen baditugu, PP eta EAJ dira lau lurralde historikoetan gora egin duten alderdi bakarrak. Espainiar nahiz euskal nazionalismoaren botoak polarizatu egin dira alderdi nagusien alde. Gainera, ezker abertzalearen abstentzioari esker, botoa eskuin aldera ere polarizatu da; IU-EBk eta PSOEk bera egin dute nabarmen. EAEn diputatu bana galdu dute. Bi diputatu hauek PPk eraman ditu, eta EAJk HBk zituen biak. Nafarroan polarizazioa alderdi espainolista nagusi bien artean finkatu da. Galtzailea, ezkerra da. IUk diputatu bakarra galdu du eta EA eta EAJren boto igoera anekdotikoa da, ezkerreko abertzaleen botoak jaso baitituzte. Laburbilduz, hautesleek PPri eta EAJri agintea eman diete, Hegoaldeko politikagintzaren lema har dezaten. PP Hego Euskal Herriko lau lurralde historikoetan alde handiz indartu den bitartean, EAJren indarra Nafarroan testimoniala da. Araban eusten dio, baina Batzar Nagusietarako haustekundeen emaitzekin alderatzen badugu, EAk eta EAJk ez dute lortu orduko botu kopurua.
PP GARAILE.
Batzar Nagusietarako hauteskundeen botoak alderatzen baditugu, PP da boto irabazle nagusiena: 206.900 boto irabazi ditu urtebetean. PSOEk 73.087 boto irabazi ditu, eta IU-EBk 33.115. EAJ-EA koalizioak lortu zituen botoak eta orain erdietsitakoak (biak batuz) alderatuz, 30.000tik gora boto ateratzen dira. PPren garaipena lau hiriburueta itzela izan da. Udaletxeetarako azken emaitzakin alderatuz, honako igoerak gertatutu dira: Bilbon 21.978 boto irabazi ditu, Donostian 10.965, Gasteizen 18.285 eta Iruņean (UPN-PP), 9.842. Guztira, 61.070 boto. EAJk eta EAk doi-doi atxiki dute botoa hiriburuetan. PSOE Gasteizen eta Bilbon nabarmen igo da. Batzar Nagusietarako hauteskundeak eta Espainiakoak alderatzea ez da objektiboa. Alta, azken emaitza hauek Lizarra-Garazi akordioa gauzatu ostean izan ziren emaitzekin alderatzea objetiboa izan daiteke. Lizarrako trenean igo eta igo ez ziren euskal alderdien arteko botoemale kopuruak aldera-tzen baditugu, Lizarra-Garaziko trenak ez du Maltzagaz haratago joaterik. Bilbo eta Donostiako geltokietatik abiatuta, estatuko alderdien trenak eta euskal abertzaleenak hautesle kopuru beretsua eramanik ere, Gasteiz eta Iruņetik iragan ostean, bidaiari kopuru espainiarzalea handiagoa da.
ABSTENTZIOA BAI, BAINA EZ.
Aurreko emaitzen irakurketa abstentzioaren aldagaiak baldintzatuta dago. Hego Euskal Herriko azken bi hauteskunde orokorretako emaitzak alderatuta, abstentzioa % 6,8 igo da. EHren deiak Gipuzkoan eta Nafarroan eragin du. Abstentzioaz hainbat irakurketa egin daiteke, ordea. Bat, abstentzioak ez duela alderdi nagusien politikan estrategia aldaketarik ekarriko. Bi, ezker abertzalearen botoak EAJra joan direla, baina alderdi honen boto batzuk ere PPra aldatu direla. Hiru, IU-EBren emaitzak ikusita, EHren botoemale gehiena zintzoa izan da abstentzio deiarekiko. Lau, botoemale berriak ere izan dira, EHren abstentzioaren deiak mobilizatuak.
Abstentzioaren aldetiko balorazioa entzun ostean, zaila da EHren absten-tzioaren estrategia ulertzea. Lizarraren osteko hauteskundeek gauzatu beharreko Euskal Demokraziaren aldeko botoemaleen berri eman zuen. Orain, Otegiren hitzetan, ba omen dago Euskal Demokrazia ekar dezakeen gehiengo sozial bat. Lehen, bagenekien zenbateko hori zein zen, orain ez. Euskal ezkerraren alternatiba aldarrikatu du Otegik Euskal Demokrazia gauzatzeko, eta aldi batez, EAJ eta EA berekin batera abstentziora bildu ez izana kritikatu ere bai. Nork bere erara irakurtzen ditu emaitzak. Batzuek Iruņetik begiratuta ere, antza, ez dira ohartu ere Osasuna bigarren mailan dagoela
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.