Astekaria

 Erreseinak 

LIBURUAK

LIBURUAK

Irudia


1754. alea
2000-03-19
alde 0    kontra 0

UNIBERTSITATEKO GIDA1999-2000

Deustuko Unibertsitatea

202 orrialde

doan

Deustuko Unibertsitateak urtero legez kaleratu du 1999/2000ko gida. Izenburuak dioen bezala, horixe da, gida bat. 200 orrialdetan zehar, argazkiz hornitutako liburu mardulak unibertsitate honi buruzko informzaio asko eskaintzen du. Batez ere ikasleei eta etorkizunean ikasle izango direnei begira egina da, noski. Bilboko eta Donostiako fakultateak aipatzen dira eta bakoitzak zein ikasketa eskaintzen dituen, zein ikasgai eta zenbat kreditu dituen esaten du. Eskolei eta institutuei buruzko informazioa ere ez da falta. Ikasketen inguruan sortzen diren zerbitzuen zerrenda ere oparoa da: kirolen alorra dela, kultur ekitaldiak, liburutegi nagusia, bekak eta laguntzak, nazioarteko harremanak... Deustuko Unibertsitatea ezagutzeko parada da liburua

UDAZKENEKO HAMAR KANTA

Patxi Ezkiaga Lasa

Kutxa Fundazioa

71 orrialde

475 pta.

Udaberriaren zain gauden honetan Patxi Ezkiaga legorretarrak udazkena gogorarazi digu. Urtaroak ordenaz aldatzearen "errua" 1999ko Irun Hiria Literatur Sariak dira. Hamar poema biltzen dituen lana aurkeztu zuen Ezkiagak aipatu sariketara eta irabazle suertatu zen, olerki sailan. Santiago Aizarna, Henrike Kn÷r, Lourdes Otaegi, Xabier Lete eta Patri Urkizuk erabaki zuten legorretarraren olerki bilduma saritzea.Isiltasunaren memoria dela dio liburuko sarrerak. Gai askoren isiltasuna ordea. Hitzetik hortzera aipagai ditu maitasuna, mina, Jainkoa, edertasuna... Mamiaren adibide segidako zatia: Nola absentziak maitasuna, /hala haizeak sua:/itzali egiten dute txikia/, gartu egiten dute handia./ Minaren ekuazioaren/ matematika

RITUALES Y PLANTAS

Juan Garmendia

Txertoa

120 orrialde

1.140 pta.

Juan Garmendia etnografoak ehun landaretik gora aipatzen ditu gaitzak sendatzeko erabiltzeko. Ez dira erremedio zientifikoak. Etnografoa izaki, Euskal Herriko hainbat herritan, hainbat baserritan batekin eta bestearekin hitz egin ondoren jasotako informazioa biltzen du. Liburuan aipatzen diren erremedioak kontu handiz jaso behar dira; batzuk belaunaldiz belaunaldi erabili dira eta beren eraginkortasuna nabaria da. Beste batzuetan, ordea erremedioaren informatzailea bakarra da eta ez da ezerekin alderatu erremedio hori. Hi-tzaurrean esaten denez, behi gorotza erreduretako edo idiaren pixa haginetako minaren aurka erabil-tzea ez da oso gomendagarria. Arta bizarren infusioak ziur pixa eragiten duela ordea, beraren efektu diuretikoa begibistakoa baita

NEOLIBERA-LISMO

Askoren artean

UEU

131 orrialde

1.425 pta.

Udako Euskal Unibertsitateak 1997ko Udako Ikastaroetako hainbat hitzaldi paperera ekarri du. Neoliberalismoaren gaia jorratu zuten uda hartan, Zientzia Politikoak eta Soziologiaren sailari Zuzenbidea eta Ekonomia gehitu zitzaizkien. Paperean jasotako edukiak honoko egileenak dira: Jesus Casquette, Xabier Barrutia, Koldo Gorostiaga, Mario Zubiaga, Iņaki Barcena, Zesar Martinez, Baleren Bakaikoa eta Aitor Bengoetxea. Hiru sailen arteko hitzaldiak izan zirenez, ikuspuntu anitzetako edukiak jaso dira. Izenburu batzuk aipatzea nahikoa: "Neoliberalismoaren oinarri filosofikoak", "Neoliberalismoaren eragina lan-zuzenbidean", "Gizarte-mugimenduak eta gobernuz kanpoko erakundeak neoliberalismoaren garaian"

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1753
 
azala1752

1754 zenbakia.
2000ko martxoaren 19a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia