Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-19 -- 1754.zenb

"GEHIEGIZKO TEKNOLOGIAK AZKEN EMAITZA KALTETU DEZAKE"

Xabier Sagardia

eskaini zuen Iruñeko Gaiarre antzokian. (r)The time machine» disko berriaz gain, bere lanaren inguruko beste hainbat gai ere izan dugu hizpide elkarrizketa honetan.

E

zkutuan baleude egiten dute lan, jardun ixila gehienetan, eta musika talde baten arrakasta edo porrotaren erantzuleak dira hein handi batean. Nahi edo nahi ez, beti atzean daude, zalapartaren itzalean gordeta. Soinu teknikarietaz ari gara, eta bide batez, produktoreetaz, abestiei azken ukitua emateko arduradunak, soinuaren kolorea zein izanen den erabakitzen dutenak.
Trebezia eskatzen du horrek, abesti bati ukitu magikoa eman diezaioketelako edo, alderantziz, betiko zapuztu. Baina, zer gertatzen da ekoizle lanetan dabilena talde bat sortu eta bere disko propioak plazaratzen hasten denean, eta are gehiago, eszenatoki batera igotzen denean zuzeneko emanaldiak emateko? Horixe da Alan Parsons artistaren kasua, martxoaren 7an Iruñeko Gaiarre Antzokian izan zena, bere azken diskoa, (r)The Time Machine» izenburukoa, aurkezten).
(r)The time machine», zure disko berria, Alan Parsons Project-ek argitara eman zuen lehen diskoaren jarraipen moduko bat dela aipatu izan da. Zer deritzozu honi? Nahita egin duzu?
Kontzienteki ez dut inoiz nire ezein lan soinuaren bitartez lotzen saiatu, nire lanek nolabaiteko identitate musikala badutela esan didaten arren. Hainbat arrazoi izan daiteke honen atzean. Nire ekoizpena, teknika, konposaketarako estiloa edota nire ohiko kolaboratzaileen ekarpenek, bereziki Ian Bairson gitarrajolearenak, eragin dezakete horretan.

Zergatik hartu duzu H.G. Wells idazlearen (r)Denboraren makina» liburua oinarri gisa disko hau egiteko?
Txikitatik, eleberria irakurri nuenean asko gozatu nuen. Denboran zehar bidaiatzearen inguruan zirrara berezia sentitu izan dut beti. Hala ere, ez da nire asmoa izan Helbert George Wellsen lana musikalki dramatizatzea. Hollywoodek asko zor dio Wells-i. Edonori gustatzen zaio denboran barrena abiatzearen nozioaz amets egitea.

(r)The Time machine» abestia ezberdina da gainontzeko kantekiko. Nolatan sartu duzu techno estiloko kanta hau?
Stuart Elliot, abestiaren egilea, techno musikari lotuta dago. Niri, pertsonalki, beti gustatu izan zait musika estilo hau, bereziki Teh Orb. Nire semeak, Jeremyk, musika mota hau jorratzen du baita ere, eta trance-ra moldatutako nahasketa bat egin zuen, Dr. Evilen ahotsa sartuz, (r)Austin Powers 2» filman agertzen dena.

Disko honetan, zurekin diharduten musikariez gain, oso jende ezaguna izan duzu ahotsetan: Spandau Ballet taldeko Tony Hadley eta Beverley Craven alde batetik, eta Maire Brennan, Clannad taldekoa, bestetik.
Hadley Bruselan ezagutu nuen 1997an eman genuen kontzertu batean. Pertsona jatorra da eta aparteko ahotsa dauka gainera. Beberly eta Maire miresten ditudan bi artista dira. Beti aldaera bilatzen saiatzen naiz ahots kolaborazioetan.

Rock sinfonikoa deitutakoaren aitzindari izan zinen. Rock sinfonikoak badu lekurik egungo musikagintzan?
Uste dut belaunaldi berriek ez dutela rock sinfonikorik entzuten eta nire belaunaldikoek entzuten jarraitzen dutela eta jarraituko dutela.

Duela urte gutxi hasi zinen zuzeneko emanaldiak eskaintzen. Zergatik hogei urte inguru zuzenekoak eman gabe?
Beste alderdi bat da hori. Hastapenean, nire musika produkzioan oinarritua zegoen batik bat, eta lan horiek eszenatoki batera eramateko beharrezkoa zen teknologia ez zen esistitzen. Zuzeneko abantaila momentu batean sor daitekeen magia hori da. Errepikaezina da. Aitzitik, estudioan zuzendu dezakezun akats hori ez dago konpontzerik zuzeneko emanaldi batean.

Soinu teknikari eta ekoizle zaren aldetik, oso ongi ezagutzen dituzu estudioan egin daitezkeen trikimailu guztiak eta ez diozu teknologiari muzin egiten. Hala ere, aurrerapen teknologikoek, konposaketa, sortzeko gaitasuna eta azken emaitza zapuztu ditzakete gaizki erabiliz gero. Zein da zure formula hori gerta ez dadin?
Teknologia mota ugari dago aukeran grabaketarako, eta hortaz, orokortzea zaila da. Egungo grabazioetan, 48 pista edo gehiagoko mahaiak erabiltzeko joera dago, eta horrek oso zaila egiten du nahasketak automatizaziorik gabe egitea. Sintetizadoreak hain dira malguak eta aldakorrak benetako musika tresnen soinua erreproduzitu dezaketela. Hala ere, inoiz ez da lortuko sanplerrak eta benetako musika tresna horiek, bereziki orkestran erabiltzen direnak, egoki berdintzea.
Hori dela eta, eta zure galderari erantzunez, teknologia konposaketa lanerako laguntza gisa erabil daiteke, baina grabazioetan, gehiegizko erabilerak eragin kaltegarriak ekar ditzake. Adibidez, jazz musika grabazioaren arte forma bat da, gordinean egiten dena. Jazzak interpretazioa biltzen du bakarrik.

Bada hainbat musikari garrantzitsuena zuzenean jotzea dela diona.
Denbora asko ez dela, zuzeneko alorra jorratzen hasi nintzen. Asko gozatzen dut horrekin. Dena den, ez dugu estadio handietan jotzen eta ez dugu su artifizialik edo antzeko gauzarik erabiltzen. Gure eszenatokia Roger Dean-ek, Yes taldeko diskoen azalen egileak, diseinatu du. Halaber, azken diskoaren kantak jotzearekin batera, Alan Parsons Project taldearen kanta klasiko mordoa eskaintzen dugu, den dena soinu eta argi joko onez jantzita.

Nazioartean ospetsuak diren pertsonaiekin egin duzu lan hainbat urtetan. Makina bat artista ezagutu duzu. Horietatik, nork erakarri zaitu gehien?
Roy Wood (The Move, Wizzard eta ELO). Oso musikari trebea da. Musikatresna guztiak jo ditzake. Estudioko trikimailu aunitz irakatsi zidan.

Jardunean dauden hiru talde edo artista aukeratzeko galdetuz gero, zeintzuk aipatuko zenituzke?
Sting-ek oso konpositore eta interpretatzaile bikaina jarraitzen du izaten. Oraindik Grammyak irabazteko gai dela erakutsi digu. REM taldeak disko gogoangarriak egiten jarraitzen du. Bestalde, Alanis Morissete dut gustuko, arauak apurtzea gustatzen zaiolako

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan