Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-19 -- 1754.zenb

EZPALAK

EZPALAK


IRAKURKETA DRAMATIZATUZ

HIL honetan hasi eta azaroa bitartean Nafarroako ehun bat aktorek XX. mendeko hamar egileren obrak irakurriko dituzte Gaiarre An-tzokian. Gaiarre Antzokia Udal Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean antolatu dute irakurketa dramatizatuen zikloa. Valle Inclanen "Luces de Bohemia", Samuel Becketten "Esperando a Godot", Tenessee Williamsen "Un tranvia llamado deseo", Federico Garcia Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" eta Bertolt Brechten "La resistible ascension de Arturo Ui" dira bertan irakurriko diren lanetako batzuk.


TRIKITIXA BERTSOTAN

TRIKITIXA eta bertsoa ezkontzen saiatu ziren azkeneko bi urteotako Trikibertso saioak. Aurtengoak ere asmo bera du. Bilbao Bizkaia Kutxak eta Serrano produktorak antolatutako hainbat ekitaldik osatzen dute aurtengo programa. Lau ostiraletan eszenatokira igoko dira musika talde bat eta bi bertsolari. Lehenengo emanaldia hilaren hasieran egin ostean, 17an eskainiko dute bigarrena Ene bada! taldearekin batera Beņat Gaztelurrutia eta Igor Elortzak. 24an berriz, Etzakit eta Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze arituko dira. Amaiera ekitaldian, Gozategik Andoni Egaņak eta Jon Sarasuak eskainiko dute emanaldia.


AKORDIOA IKERKETA SUSTATUZ

EUSKO Ikaskuntzak eta Mondragon Unibertsitateak bost urterako elkarlan hitzarmena sinatu dute. Akordioaren helburua euskal zien-tzia eta kultura alorreko ikerketa sustatzea da. Hitzarmenaren ondorioz, Unibertsitateko ikasleek Eusko Ikaskuntzaren mediateka erabiliko dute eta gainera euskal zientzia eta kulturan graduondoko ikasketak eta masterrak sortuko dituzte. Ingeniaritzan bi ikastaro eskainiko dira: lan arriskuen prebentzioari buruzkoa eta ingurumenaren kudeaketa industrian. Ekonomia eta Enpresan berriz, Europa, zuzenbidea eta ekonomiari buruzko ikastaroa sortuko da.


DESAMODIOAREN BURUHAUSTEA

PACO Mir, El Tricicle taldeko partaideak idatzitako " Ez da hain erraza" antzezlana maiatzatik aurrera eskainiko da. Tentazioak antzerki taldeak egokitu du lan hau eta bertan Joseba Apaolazak, Mireia Gabilondok eta Eneko Olasagastik parte hartuko dute. Mirrek berak dioenez ikuspegi matxista batetik idatzitako lana da hau. Bertan, gizon batek oraindik maite duen emakumearekin harremana moztu nahi du bere adiskidetasuna galdu gabe.


2000KO TXAPELA, GAZTETUA

ZAZPI bertsolari gaztek hartzen dute parte lehen aldiz aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Tafallan hasi zen lehiak inoiz baino saio eta partehartzaile gehiago ditu. Guztira 26 bertsolari izango dira hemendik aurrera Erratzun, Betelun, Bidarrain, Beran, Atarrabian eta Goizuetan egingo diren saioetan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan