Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-19 -- 1754.zenb

BILBO, MAKINA ERREMINTAREN MUNDUKO ERAKUSLEIHOA

Daniel Udalaitz

ari da Bilbon. Sektore honek , Espainiako Estatuan —Hego Euskal Herrian gehienbat—, 152.000 milioi pezeta produzitu zituen 1999an, aurreko urtean baino % 7 gehiago.

Mundu guztiko pertsona, hizkuntza eta kulturen bilgune da aste honetan Bilbo. Arrazoia: hilaren 13tik 18ra Bizkaiko hiriburua makina erremintaren munduko erakusleiho garrantzitsuena da eta bertan mundu guztiko ordezkariek sektoreak emandako onena eta berriena erakutsiko dute. Makina Erremintaren Fabrikatzaile Espainiarren Elkarteko (AFM) enpresek 152.000 milioi pezetako ekoizpena izan zuten 1999an, aurreko ekitaldian baino % 7 gehiago —Europako batez besteko hazkundea % 4an geratu zen bitartean—. AFMren % 85 baino gehiago Hego Euskal Herriko enpresek osatzen dute.
Bienalaren edizio berri honetan, industriarentzako funtsezkoa den sektorean azken bi urtetan eman diren berrikuntzak eta garapen teknologikoak deigarri egingo zaizkio bisitariari. Euskal berrikuntza eta produktuak beste herrialdekoekin alderatu ahal izango ditu eta atzera ez gabiltzala ikusiko du horrela.


MUNDU GUZTIKO ERAKUSMAHAIAK.

Makina Erremintaren Bienalaren 21. edizioa da egunotakoa. Azken urteetan goranzko joera izan du Bienalak eta aurtengoak, parte hartzeari dagokionean, errekor historikoak hautsiko ditu. 1.862 mahai bilduko dira orotara, Bilboko Erakustazokaren azalera osoa betez. Gainera, erakusketa esparru osagarriak paratu behar izan dituzte. Orotara 41.000 metro koadro inguruko azalera hartzen du Bienalak. Orain bi urteko edizioko 1.600 erakusmahaiak ez ziren 36.000 metro koadro betetzera iritsi.
Bienaleko enpresa partehartzaileen erdia baino gehiago, % 66, atzerriko merkatuetatik dator. Ordezkaritza altuena dutenak Alemania eta Italia dira, % 36 eta % 32arekin, hurrenez hurren. Australia, Txina, Taiwan, Singapur edo Kanada bezalako lurralde urrunetako erakusmahaiak ere badira. Erakusmahaien % 35 Hegoaldekoak eta Espainiako Estatukoak dira, % 46 Europako Batasunetik hurbildu da, Asia eta Ozeaniatik % 7, Estatu Batuetatik beste hainbeste eta % 6 Batasunaz kanpoko Europatik. Ordezkatutako sektoreei erreparatuz, % 22,9rekin, abio ekipoak nabarmentzen dira; makina erremintentzako erremintek % 14,4 hartzen dute; ondoren osagarriak datoz % 13arekin eta deformaziozko makina erreminta % 12,4arekin.
Bilboko Bienala amaiturik, hurrengo hitzordua datorren urriaren 26 eta 27an Donostian egingo den Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien XII. Kongresua izango da. Invema Makina Erremintaren Ikerketarako Fundazioak antolatuta, bi urtez behingo kongresu honek sektorearen maila teknologikoa indartzea du xede, horretarako, hiru egunez, industria, fabrikatzaile, erabiltzaile, teknologia gune eta unibertsitatearen arteko esperientzia trukea ahalbidetuz.
XII. Kongresu honetan, motore linealak eta abiadura handia bezalako eremuetan zein makinetako ezarpenean burutzen ari diren ikerketak ezagutzeko aukera izango dute fabrikatzaile eta erabiltzaileek. Ikertzaileek, berriz, euren ikerketen aplikagarritasuna hobeto ezagutu ahalko dute.


ATZERRIKO ALIANTZAK.

Sektorea kontzentrazio prozesuan da azken urteetan eta produkzio osoaren % 30aren inguruan dabiltzan lau talde handi eratu dira. Eta ez dirudi prozesua amaitu denik. Prozesuaren emaitza onak ikusita, sektoreko arduradunek kontzentrazioa bultzatzen jarraitu behar dela diote.
Kontzentrazioa ez da, ordea, sektorea hobetzeko kontuan hartu beharreko bide bakarra. Nazioarteko bateratze eta atzerriko erosketak ere landu beharrekoak dira arduradunen esanetan. Baina badakite sektoreko enpresak ez direla tamaina handikoak, ez baliabide ekonomikotan, ez giza baliabideetan, gainontzeko nazioarteko enpresekin alderatuz. Makina erremintaren euskal sektorea Hego Amerika eta Portugalen bide horiek jorratzeko gai dela uste dute, hala ere. Era berean, etorkizunean Europako fabrikatzaile garrantzitsuekin ere aliantza parekatuak burutu daitezkeela adierazi dute.
Euskal makina erremintarentzat nazioarteko merkatuak funtsezkoak direla esan beharra dago. Herrialdeen arteko trukeak ugaltzen ari dira, nazioarteratzeko joera indartsuaren erakusle.
Horregatik, AFMk, hainbat erakunde eta elkarteren laguntzaz, kanpo promoziorako programen diseinuari ekin dio aurtengo ekitaldirako. Modu honetan, AFM elkarteak Makina Erremintaren nazioarteko 14 feriatan, sei misio komertzialetan eta zortzi misio mistotan hartuko du parte aurten

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan