Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-19 -- 1754.zenb


BBVA-T monopolio... oligopolio... plutokrazia

Merkatu librea? Mesedez. Demokrazia? Otoi. Saramagok dio, nola demokrazia? Gobernatzen dutenak, benetako agintariak (plutokratak, monopolio eta oligopolioen buruak) nork aukeratu ditu? Haiek dira boterea. Betidanik izan dutelako agintea edo etorri berriak direlako.BBVA-T aparamen berriarekin aurkeztu da. Aukera ezin hobea profitatuz hemendik aurrera, batera, kontrolatuko dituzte, besteak beste, telebistako kate pribatu guztiak, internet, prentsa idatzia, irratiak eta abar. Bakar batzuk aipatzearren Sogecable, Canal Satelite, Antena 3, "El Mundo", "Expansion"... Horiek guztiak narkotizatuta bizi gaitezen. Betiko kapitalismoa gehi kontrol eta ziurtasun estuagoa. Botere izugarri handia edonon. Dirua eta aberastasunaren banatze gero eta zuzengabekoagoa.
Kapitalismo depredatzaileak lehenago burutzen zituen monopolioei orain deitzen diete oligopolio, baina, nire aburuz, izen zuzenena aukeratu beharko banu, plutokrazia deituko nioke mustro horri, hots, aberatsen erreinua, sigla batzuen atzetik ezkutatuta.
Plutokratek beti hor egon direla gogoratzen digute. Orain beraien bunkerrak blindatu dituzte, agintzeko eta ustiatzeko ahal duten guztia. Errealitate gordin honetan azpimarratu behar dugu familia bakar batzuen esku egongo garela non alderdi politikoak seme kutunenak izango diren eta bide nabar ustelkeriaren mundua zabalduko duten muga barik. Horretaz gainera ez dute izango inolako lotsarik langileak kaleratzeko; eta irabazitako aurrerakuntzak zapaltzeko.

TOMAS ANGEL GONZALEZZORROTZA (BILBO)

Pobreen alde

Pobreek ez dute guk bezainbeste diru, eta Afrikako lurralde gehienak pobreak dira: Sahara, Algeria, Libia, Sudan, Etiopia, Kenia, Somalia, Txad, Mali, Niger, Egipto, Zaire, Zanbia... Zergatik ez diegu pobreei ezertxo ere ematen? Den-dena guretzat? Gauzak eman egin behar dira. Eskuzabal izaten ikasi beharko dugu. Zuen familiakoei bai eta besteei ez! Zergatik egiten duzue hori? Eta gainera gauza bat ez zaigunean gustatzen zergatik haserretzen gara? Eta pobreak ez dira haserretzen.
Oso gaizki egiten dugu. Eta aberats batzuek oso-oso gaizki, ez baitute inoiz txanponik ematen. Eta hori den-dena zergatik? Saia gaitezen gauzak ematen, adibidez: arropa, janaria, jostailuak, liburuak, lan-tresnak... Gu ondo portatzen bagara pobreekin, beraiek ondo portatuko dira gurekin, arriskua daukagunean, zerbait behar dugunean...Saia gaitezen denok eta ez gara damutuko.

ETXAHUN AURKENERENA, IBAI DABOZ eta IGOR GONZALEZ 8 URTE. IRUN (GIPUZKOA)

hemeroteka

1753. zenbakia | 2000-03-12
1752. zenbakia | 2000-03-05
1750. zenbakia | 2000-02-20
1749. zenbakia | 2000-02-13
1748. zenbakia | 2000-02-06
1747. zenbakia | 2000-01-30
1746. zenbakia | 2000-01-23
1745. zenbakia | 2000-01-16
1744. zenbakia | 2000-01-09
1743. zenbakia | 1999-12-26

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan