Mikel Ozkoidi
Jurramendi mendiko magaletan barneratzen garenean, toki ezkutuetan, garai batean izandako bi gatazka latzetan hildako arimen bila abia gaitezke. Gerra Karlistetako ikur bihurtu den mendiak paisaje ederrak erakutsiko dizkigu. Ibilbidearen bigarren zatian ordea, landatar paisajeak zeharkatuko ditugunean, burutazioak beste era batekoak izango dira. Herrietako eraikinek eta biztanleriak, iragana uxatu eta gaur egunekora ekarriko gaituzte. Eguneroko lanera eta nekeetara, aurrera jarraitzeko indarren bila. Amaitze aldera, Ega ibaira hurbilduko gara, paper-fabrikaren aldamenera, gizakia ingurumenarekin egiteko gai dena so egitera; naturak bertze errespeturik mereziko ez balu bezala.
guztia irakurri