ADMINISTRAZIOA
Imanol Trebiño
Nahiz eta pixkanaka Administrazioarekin lotura duten agiri eta idatzietan euskarak geroz eta presentzia handiagoa izan, honelako testuak erdaraz ikustera gaude ohituak gaur egun ere. Bada, euskaraz idatzi izan da historian zehar. Hona zenbait adibide.
guztia irakurri
Beñat Doxandabaratz
Zubilan polita egiten du Euskadi Gazteak. Gaurko musika entzungai jartzeaz batera, euskaldungaiei gure mintzora pasatzeko bidea samurragoa egin dakien. Halaxe, jendea euskara ikastera animatu dadin, bigarren urtez segidan, Bizkaia eta Gipuzkoako udal euskaltegiek (r)udal euskaltegiaren txokoa» zabaldu dute Joseina Etxeberriaren arratsaldeko saioan, urtarrila eta otsaila bitartean, hain zuzen. Bertara, udal euskaltegiekin nolabaiteko lotura duten edo izan duten pertsona ezagunak gonbidatzen dira astero, euskararen, euskaltegiaren eta bere lanaren inguruko solasaldi gozo bat izatera. Esaterako, Lasarteko udal euskaltegian aritu Martin Berasategi sukaldariak, plateren osagarriak hartu zituen hizpide euskararekin alderatzeko. Hernaniko Julen Madinari, alegia, San Ferminetako entzierroetan gehien agertzen den korrikalari burusoil horri, ea zer zen zailagoa, entzierroan zezenaren aurrean aritu ala euskara ikastea galdetu zitzaion. Ana Bejerano (r)Txarango» musika taldekoa eta Txema Montoia ETBko aurkezleak ere gogotsu jardun zuten. Bestalde, Maite Aristegi EHNEko buruak (Bergarako euskaltegian irakasle ohia), baserritarren borroka eta euskararena parekatu zituen.
Solasaren amaiera aldera, lehiaketari ematen zitzaion paso eta erantzun beharreko galdera, hauxe: zein da aurtengo ikasturterako udal euskaltegiek erabilitako goiburua? ((r)Zure etorkizuna euskaraz!»). Postalez edo telefonoz zuzenean deituta, parte hartzeko aukera zegoen. Gisa horretan, erantzun zuzena eman zutenak 350 lagun izan ziren. Irabazleak berriz, bi besterik ez. Sariak, alde batetik, irabazleak hautatu udal euskaltegian urte osorako matrikula doan. Bestetik, udal euskaltegiek emandako liburu eta zinta sorta, gehi Millar dendak eskainitako minikatea. Ana Mari Perez legazpiarrari egokitu zaio urte osorako matrikula
HAUTESKUNDEAK
Mikel Asurmendi
Espainiako Estatuan futbola eta politika elkarren ondoan doaz. Gipuzkoatik begiratua, badago Reala Deportivo Alaves baino talde hobeago dela uste duenik. Sailkapena da, ordea, talde onaren adierazle bakarra. Alaves da egun euskal talderik hoberena, dudarik ez. Athletic bera baino hobea. Politikan ere, halaxe uste beharko litzateke. Hego Euskal Herrian igandeko hauteskundeek utzitako sailkapen edo taulen emai-tzak kontuan hartuz, garaile zein den aho batez onartu beharko genuke denok. Hala ere, gipuzkoar eta bizkaitar zaleei bezala, euskal abertzaleei -ezkerrekoei bereziki- kosta egiten zaie espainiar nazionalistak euskal nazionalistak baino gorago daudela taulan egiaztatzea.
PP eta EAJ AURREZ AURRE.
Herrialdeetako nahiz hiriburuetako emaitzen azterketa objektiboa egitea konplikatuagoa da Espainiako futbol ligako sailkapenaren azterketa egitea baino. Oraingo emaitzak duela lau urtekoekin alderatzen baditugu, PP eta EAJ dira lau lurralde historikoetan gora egin duten alderdi bakarrak. Espainiar nahiz euskal nazionalismoaren botoak polarizatu egin dira alderdi nagusien alde. Gainera, ezker abertzalearen abstentzioari esker, botoa eskuin aldera ere polarizatu da; IU-EBk eta PSOEk bera egin dute nabarmen. EAEn diputatu bana galdu dute. Bi diputatu hauek PPk eraman ditu, eta EAJk HBk zituen biak. Nafarroan polarizazioa alderdi espainolista nagusi bien artean finkatu da. Galtzailea, ezkerra da. IUk diputatu bakarra galdu du eta EA eta EAJren boto igoera anekdotikoa da, ezkerreko abertzaleen botoak jaso baitituzte. Laburbilduz, hautesleek PPri eta EAJri agintea eman diete, Hegoaldeko politikagintzaren lema har dezaten. PP Hego Euskal Herriko lau lurralde historikoetan alde handiz indartu den bitartean, EAJren indarra Nafarroan testimoniala da. Araban eusten dio, baina Batzar Nagusietarako haustekundeen emaitzekin alderatzen badugu, EAk eta EAJk ez dute lortu orduko botu kopurua.
PP GARAILE.
Batzar Nagusietarako hauteskundeen botoak alderatzen baditugu, PP da boto irabazle nagusiena: 206.900 boto irabazi ditu urtebetean. PSOEk 73.087 boto irabazi ditu, eta IU-EBk 33.115. EAJ-EA koalizioak lortu zituen botoak eta orain erdietsitakoak (biak batuz) alderatuz, 30.000tik gora boto ateratzen dira. PPren garaipena lau hiriburueta itzela izan da. Udaletxeetarako azken emaitzakin alderatuz, honako igoerak gertatutu dira: Bilbon 21.978 boto irabazi ditu, Donostian 10.965, Gasteizen 18.285 eta Iruñean (UPN-PP), 9.842. Guztira, 61.070 boto. EAJk eta EAk doi-doi atxiki dute botoa hiriburuetan. PSOE Gasteizen eta Bilbon nabarmen igo da. Batzar Nagusietarako hauteskundeak eta Espainiakoak alderatzea ez da objektiboa. Alta, azken emaitza hauek Lizarra-Garazi akordioa gauzatu ostean izan ziren emaitzekin alderatzea objetiboa izan daiteke. Lizarrako trenean igo eta igo ez ziren euskal alderdien arteko botoemale kopuruak aldera-tzen baditugu, Lizarra-Garaziko trenak ez du Maltzagaz haratago joaterik. Bilbo eta Donostiako geltokietatik abiatuta, estatuko alderdien trenak eta euskal abertzaleenak hautesle kopuru beretsua eramanik ere, Gasteiz eta Iruñetik iragan ostean, bidaiari kopuru espainiarzalea handiagoa da.
ABSTENTZIOA BAI, BAINA EZ.
Aurreko emaitzen irakurketa abstentzioaren aldagaiak baldintzatuta dago. Hego Euskal Herriko azken bi hauteskunde orokorretako emaitzak alderatuta, abstentzioa % 6,8 igo da. EHren deiak Gipuzkoan eta Nafarroan eragin du. Abstentzioaz hainbat irakurketa egin daiteke, ordea. Bat, abstentzioak ez duela alderdi nagusien politikan estrategia aldaketarik ekarriko. Bi, ezker abertzalearen botoak EAJra joan direla, baina alderdi honen boto batzuk ere PPra aldatu direla. Hiru, IU-EBren emaitzak ikusita, EHren botoemale gehiena zintzoa izan da abstentzio deiarekiko. Lau, botoemale berriak ere izan dira, EHren abstentzioaren deiak mobilizatuak.
Abstentzioaren aldetiko balorazioa entzun ostean, zaila da EHren absten-tzioaren estrategia ulertzea. Lizarraren osteko hauteskundeek gauzatu beharreko Euskal Demokraziaren aldeko botoemaleen berri eman zuen. Orain, Otegiren hitzetan, ba omen dago Euskal Demokrazia ekar dezakeen gehiengo sozial bat. Lehen, bagenekien zenbateko hori zein zen, orain ez. Euskal ezkerraren alternatiba aldarrikatu du Otegik Euskal Demokrazia gauzatzeko, eta aldi batez, EAJ eta EA berekin batera abstentziora bildu ez izana kritikatu ere bai. Nork bere erara irakurtzen ditu emaitzak. Batzuek Iruñetik begiratuta ere, antza, ez dira ohartu ere Osasuna bigarren mailan dagoela
Xabier Letona
Alderdi Popularrak gehiengo osoa lortu du eta aurrerantzean inongo menpekotasunik gobernatu ahal izango du Espainian. Akabo nazionalistekiko loturak. Eta hori guztia igarri egingo da, zalantza barik. Galtzaile nagusiak PSOE -nagusiki- eta IU izan dira. Aznarren eta dimisioen garaia da.
guztia irakurri
Ainhoa Azpiroz
Gauza bat jolastea da eta beste bat euskaraz jolastea. Urtxintxa Aisialdi eta Susperketa Soziokulturalerako Eskolak horretan laguntzeko asmoz jarriko du martxan Euskal Jolasez Blai egitasmoa. Euskaraz jolasteko bitartekoak eta baliabideak eskaintzea du helburu egitasmoa honek, horretarako premia dagoela ikusi baitute.
Atzio Oreja eta Esti Amenabarro Urtxintxako dinamizatzaileak egitasmo honen sortzaile eta bultzatzaileetako bi dira. Horrelako eskaintza egiteko premia zegoela garbi ikusi zuten duela 4 urte, ikastetxe bateko irakasleek beraiengana jo zutenean. "
Haurrek erdaraz jolasten zutela ohartu ziren irakasleak, eta jolas horien euskarazko abestiak eta esamoldeak ez zekizkitela. Horrek kezkatuta jo zuten guregana" kontatzen digu Atzio Orejak. "
Irakasleek zailtasunak zituzten horri buelta emateko eta ez zeukaten alternatibarik jolas horiek euskaraz burutzeko. Arazoari aurre egiteko irakasleentzat ikastaro praktiko bat egiteko eskatu ziguten, jolasak eta abestiak ikasteko ikastaro bat, alegia. Eta horri ekin genion".
Lana hasi besterik ez zen egin ikastaro harekin. Izan ere, Urtxintxakoak berehala konturatu ziren gabezia horri erantzun egin behar zitzaiola, benetako beharra zegoela. "
Zaharrek ezagutzen zituzten abestiak eta jolasak helduek ez dituzte jaso, eta beraz, ezin diete gaur egun haurrei erakutsi".
Hutsune hori bete nahian ikerketa lan bat burutzen hasi ziren. Orejak azaltzen digunez, "
bilketa lana egiten hasi ginen, lozorroan zeuden jolas eta abestiak biltzeko asmoz. Euskal Herriko eskualdeetako jolas lekuetara jo genuen lekuan lekuko materiala eta bibliografia biltzeko. Eta behin informazioa bildu ondoren, sailkatu egin dugu". Bilduma hau liburuxka batean argitaratzeko asmoa dutela aurreratu digute. "
Gainera, ez da behin egin eta bukatuta geldituko den zerbait, baizik eta fitxaz osatua egongo dena, eta urtez urte ikerketarekin jarraitzeko asmoa dugunez, fitxak gehituko dizkiogu liburuxkari".
Momentuz 210 jolasen bilduma osatu dute eta hori guztia aurrerago kaleratzeko asmoa dute. Sailkapenari dagokionez, Amenabarrok zortzi jolas mota bereiztu dituztela azaldu digu: zotz egitekoak, ezagutza jolasak, soka saltokoak, gomatakoak, txaloka, lerroka eta korroka, korrika egitekoak, ohiko jolasak eta abestiak. "
Sailkapen hau ez dugu gure kapritxoz egin, baizik eta bilatu dugun guztia ikusi eta gero, sailkapen hori erabiltzen dela konturatu gara eta guk ere horri jarraitu diogu" argitzen du Amenabarrok.
Horrekin batera, aurkitutako materialaren ezaugarriak edo berezitasunak errespetatu dituzte. Esaterako, tokian tokiko tradizioa errespetatu dute, eta jolasak han egiten diren bezala bildu dituzte. Jolas berberak izendatzeko modu askorekin egin dute topo eta izen horiek ere bildu dituzte. "
Adibide garbiena tabak jolasarena dugu" dio Amenabarrok. "
Alde batetik, gaur egun inor gutxik ezagutzen du jolas hori; eta bestetik, `tabak' izendatzeko nahiz jolasteko moduak oso aldakorrak dira leku batetik bestera. Zumaian eta Arroan `akerko' deitzen zaio, Andoain, Bidegoian eta Goizuetan `kurkuluxak', Hondarribian `malezu', Mutrikun `sakaponak`...". Izendatzeko edo jolasteko moduak aldatzeko aukera zabalik uzten dute Urtxintxakoek, "azken finean, garrantzitsuena norberak bere moldaketak egiteko aukera ikustea baita eta norberaren egoeraren arabera horretarako gai izatea" dio Amenabarrok. "
Guk jolasak eta abestiak dauden bezala erakusten ditugu, baina gero, hezkuntza ikuspegitik norberak bere proiektuarekin bat ez datorrena molda dezakeela argi uzten dugu. Irakasle eta hezitzaileei bere beharretarako moldaketak egiteko gaitasuna ematea da gure helburua".
Eroriz ikasten omen da oinez, eta jolasean ere jolastuz ikasten da. "
Hori gauza jakina da eta horregatik, hori da gure ikastaro eta eskaintza guztien oinarria: parte-hartzea" baieztatzen du Amenabarrok. "
Jolasak ikasteko modurik egokiena jolasean aritzea da, eta hori da Euskal Jolasez Blai egitasmoaren oinarria". Saioak hasi aurretik argi eta garbi uzten dute hori. "
Guk nahi duguna da jendeari euskaraz jolasten irakastea, baina jolastuz. Igerian ikasteko ere, igeri egin behar izaten da". Orain arteko esperientzia ikusirik, transmisio lan hori egiteko metodologia parte-hartzaile hori egokia dela frogatu dute eta jendea ere iritzi berekoa da.
JOLASTEN IKASTEKO LAU AUKERA.
Bildutako informazio guztia praktikan jartzeko bide ezberdinak proposatzen dizkigute Urtxintxako kideek Euskal Jolasez Blai egitasmoarekin. "
Ez genuen informazio pilaketa horrekin soilik gelditu nahi, argi geneukan zerbait gehiago egin behar zela, informazio hori praktikan jarri behar zela, eta horretarako lau bide jarri ditugu irakasle, guraso eta hezitzaileen aukeran". Eskaintza horiek "48 ordu jolasean, ikastaroak, kale animazioa eta erakusketa ibiltaria dira. Guztien helburua euskaraz jolasten irakastea da, bai ikasleei, bai irakasleei, bai hezitzaileei eta baita gurasoei ere.
48 ordu jolasean, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzendutako bi egunetako egonaldia da. Aterpetxe batean bildurik, bizpahiru hezitzaile adituk jolasak eta abestiak erakutsiko dizkiete bi egunetan zehar. Haurrez gain, irakasleek ere parte hartuko dute eta horrela hurrengo ikasturtean ikasle berriei erakusteko gai izango dira. Orejaren ustez "
gaur egun ikastetxetik ateratzeko aukerak nahiko esplotatuak daude; natur inguruko ekintza, abenturazko kirolak... Berriz, lekuren batera jolastera joatea berrikuntza bat dela ikusten dugu, interesgarria dela. Eta programari dagokionez, irakasleentzat ez du inolako ardurarik esan nahi, hezitzaileen esku baitago antolaketa guztia".
Ikastaroei dagokienez, irakasle, guraso eta begiraleei zuzendutakoak izango dira, hau da, ikuspegi desberdinetatik haurren heziketaren ardura duten hainbat eragileri bideratutakoak. Lau, zortzi, hamabi edota hamasei orduko ikastaroak aukeratu ahal izango dira.
Hirugarren eskaintza kale dinamizazioa da. Haurrentzat antolatutako jaialdiak izango dira, eta euskal jolasa izango da interesgune nagusia. "Ikastetxean, herriko plazan, kultur etxean, kiroldegian edota beste lekuren batean antolatzen diren jaialdien animazioaz arduratuko gara gu, eta jolasak erakutsiko ditugu" esplikatu digu Orejak.
Azken eskaintza, berriz, eraskusketa ibiltaria da. Euskal jolasei buruzko ibilbide didaktikoa da eta jolasen ezaugarriak ezagutzeko eta gogoratzeko balio du. Erakusketa hau herriko plazan, udaletxean, kultur etxean edota ikastetxean jarri ahal izango da. Bere paneletan euskal jolasen data basea egongo da ikusgai modu grafiko batean.
Ekimen hauekin guztiekin euskal jolasak eta abestiak ezagutarazi nahi dituzte Urtxintxakoek. "
Gure helburua hedapena da. Gaur egungo gizartean jolasak berebiziko garrantzia duela uste dugu. Gero eta informatizatuagoa dagoen gizarte honetan, gero eta konpetitiboagoa den gizarte honetan, indibidualismorako gero eta tendentzia handiagoa dagoen honetan, jolasak horrekin guztiarekin apurtzeko aukera ematen du. Jolasak plazerra dakar berekin eta hori eguneroko bizitzan islatzea lortu behar dugu" diote Orejak eta Amenabarrok.
Jolasak hainbat gauzatarako balio du: atseden hartzeko, barne tentsioak eta inpultsoak deskargatzeko, ondo pasatzeko, besteekin erlazionatzeko, fantasiak aireratzeko... Gure kulturaren altxor bat dela esan daiteke eta altxor hori erabilgarri egin eta hezitzaileen eskuetan jarri nahi du Urtxintxa Eskolak
Daniel Udalaitz
ari da Bilbon. Sektore honek , Espainiako Estatuan —Hego Euskal Herrian gehienbat—, 152.000 milioi pezeta produzitu zituen 1999an, aurreko urtean baino % 7 gehiago.
guztia irakurri
Beñat Doxandabaratz
Trumanen bizitza osoa iruzur hutsa zen. Hori da Peter Weir-en "Truman Show" filman salatzen zena. Berak deus ez zekiela, umea zenetik bere bizitza minutuz minutu emititzen zen egundoko audientzia zuen telesaio batean. Bada, pertsonaia nagusiari gertatzen zitzaizkion gauzak pagotxa dira benetan egin daitekeenaren ondoan. Filmeko gidoigileek irudimena gehiago estutu izan balute, askoz egoera latzagoak pasaraziko zizkioten Truman-i. Mota honetako saioek giza duintasuna kolokan jartzen dutela usten dutenek, hara! tila bat har dezatela, iristear dauden telesaioek egoera horiek muturrera eramango dituzte-eta. Ezkutuko kamerak, "Impacto TV"ko irudi koipetsuak eta epaiketak zuzenean datorkigunaren aurrerapena baino ez dira izan. Hain zuzen, azkenaldian mikro kamerez baliatuz lehen ezinezkoa zena egingarri bilakatu da. Egun, Interneten tankera guztietako showak zuzenean eskaintzen hasi dira eta noski, horren aurrean, telebistak ez du gutxiago izan nahi. Kameratxoak ezkutuan ala agerian egon, berdin dio.
KOMUNEAN ERE KAMERAK.
Herbehereetan izugarrizko arrakasta izan duen "Big Brother" saioaren bertsioak munduan gaindi ugaldu dira. Halaxe, laborategiko akurien antzera, 90 metro karratuko etxe batean hamar lagunek 100 egun pasa beharko dituzte, 28 kamera eta 60 mikrofono zelatan dituztela. Bi logela, komuna, sukaldea, egongela, baratza eta aitorlekua. Komunera joaterakoan ere kamera bat izango dute dena goitik grabatzen. Denbora horretan hamar lagunen artean sor daitezkeen aferak eta ika mikak ikusteak jendea telebista aurrean atxikiko du. Bestalde, 20 milioiko sari mamitsuak (800.000 bat libera) gerta dakizkiekeen penak eta mixeriak baino gehiago ahal dezake. Telebista kateentzako merke ateratzen da, gainera; ez zaie aktoreei ordaintzen eta ez dago gidoien beharrik (menturaz, audientzia igotzearren, etxe barruan aizkora bat jarriko dute zoratzen denak sarraskia egin dezan). Arrakasta ikusita, CBSek eskubideak erosi ditu 3.000 milioi pezeta (120 milioi libera) ordainduz. Dena den, hain puritanoak izanik, ziurtzat jo lehiakideek aginduak jasoko dituztela etxe barruan biluzteko tentazioari eutsi diezaioten. Kuleroetan geratzea izango dute muga. Alemanian, RTL 2 kate pribatua "Big Brother" ematen hasi berria da. Tele 5ek orobat "Big Brother"en kopia hutsa den "Gran Hermano" taxutzeari ekin dio. 20 eta 45 urte bitarteko jendearen bila ibili dira, adimen emozionala dutenak, hots, adimen koziente altua baino, besteen beharrak, nahiak eta sentimenduak antzemateko ahalmena duen jendea. 4.000 lagun inguruk erantzun du.
Kanporaketa gisa antolatua, ikusleen esku egongo da etxetik nork alde egin behar duen erabakitzea. Bozketa sekretu baten bidez etxe barrukoek elkar kanporatu behar dute hamar egunetik behin. Hala, lehiakideen proposamenen arabera, kontrako bozka gehien jasotzen duena izango da egotzia. Herbehereetako psikologoek, arduragabekeria eta etika eza leporatu die telebista katekoei eta hauek, ezetz, hautaketa prozesuan psikologoen galbahea egon dela. Hala ere, hamar hautatuak hain orekatuak baldin badira, lehiaketak ez du zentzurik; lehiakideen izaerak zenbat eta kontrajarriagoak izan, elkarbizitza orduan eta morbosoagoa bilakatzen baita. Alemaniako saioan, esaterako, hasi eta berehala sortu dira arazoak; 28 urteko lehen lehiakideak, etsita, etxea uztea erabaki du ondoezik zegoela argudiatuz. Aldi berean, lehiakideen eskubideak bermatzeko egunero ordubeteko intimitatea izango dutela agindu du Alemaniako telebista arautzen duen erakundeak. Hori gutxi balitz, audientzia ez da uste bezain ona izaten ari.
Duela 10 urte, MTVko "Real World" izeneko dokudrama izan zen "Big Brother"en aitzindaria, elkarrekin bizi ziren gazte talde baten gorabeherak zuzenean emanez. Nahiz eta lehiarik ez zegoen,
"elkarbizitza hasi eta hilabeteren buruan zakurrarekin baino ez nintzen ongi moldatzen" esan zuen lehiakideetako batek.
"Handik aterata neskarekin apurtu eta gurasoekin hitz egiteari utzin nion, familia arteko trapu zaharrak saioan aireratu ondoren". Suedian ere kalapita ederra sortu zen, antzeko saio batean lehiakideetako batek bere burua hil zuelako. Alabaina, ez dirudi gertakari hauek ezertarako balio izan dutenik.
Horren harian, badira duintasunaren ertzean dauden bestelako saioak. Esaterako, "Zita itsua" izenekoan, bikote baten asteburu erromantikoa izan behar lukeena, infernua bihurtzen da; berehala hasten baitira elkarri mokoka elkar larrutu arte. Edota "Cheeters TV", non bikotekide bat "in fraganti" agertzen den, amuari kosk egin eta bikoteari adarrak jarriz.
MILIOIDUNAREN FARTSA.
Bizitza pribatua biluztearen beste adibidea Fox kateko "Who Wants to Marry a Multi-Millionaire?" (Nork ezkondu nahi du izugarri aberats batekin?) saioan dugu. Berriki, Rick Rockwell aberaskumeak 50 andregaien artean aukeratu ahal izan du, abelburuak bailiran; bainujantzian, gaueko soinekoan dotore jantzita eta abar. Bost axola saioak jaso zuen kritika zaparrada, emakume prostituzioaren beste aldea dela esanez. Are gutxiago, Rockwellen neska ohiak honen tratu txarrak salatu izana. Estatu Batuetan 23 milioiko audientziak dena zuritzen du-eta. Darva Conger 34 urteko erizaina izan zen aukeratua; ezkontzak haatik, eztei-bidaiak adina iraun zuen: hamar egun. Kontuak kontu, nahi dutena lortu dute biek, hau da, makina bat saioetan agertzea haien esperientzia harroki zabalduz. Azkenean, negarrari eman eta komediante bat dela aitortu du Rockwellek.
Bestalde, datorren udan ematekoa den "Survivor" deritzon CBSren saioak, suediar kate bati erosia, ikusmina piztu du. Borneoko irla bakarti batera 16 lehiakide eraman eta zazpi astez, denetik egiten ikasi beharko dute; etxolak eraikitzen, janaria bilatzen eta abar. Taldelana garatzea xede duten arren, elkarrekin lehia gordinean daude; baita ingurumenarekin ere, tximu janari lapur, suge pozointsu eta ozpin txarreko basurde artean. Eguzkitik babesteko krema baino ez zaie emango. Kanporatuek banan bana irlatik joan beharko dute, harik eta bi geratzen diren arte. Orduan, azken zazpi kanporatuek erabakiko dute milioi bat dolarren irabazlea nor den. Era berean, TVE "Expedicion Robinson" prestatzen hasi da; 50 egun libre dituzten 18 eta 60 urte arteko hautagaiak behar ditu Panamako irla batera joan daitezen.
Alta bada, voyeur eta exhibizionista patologikoen erdian gaudela, nor da saio mota hauen erantzulea? Antolatzen duen telebista, ikusleak edo parte hartzen dutenak? Gogoeta pizteko galdera. Gure irudiko, behintzat, intimitate eskubidea eta giza duintasuna ez dira urratzen; laborategiko akuri gaixoek gainera, ez dute 20 milioiko amu bat saritzat
ZALDI LASTERKETAK
Izaskun Jauregi
Lasterketak hastear daude Donostiako Hipodromoan. Martxoaren 26an izango da aurten udaberriko denboraldiko lehen bilera. Beste lau egingo dira ekaina bitartean. Aurtengoak gainera badu berezitasun bat: Donostiako Udalak azkenean hipodromoa eta inguruko ikuilu eta bideak txukuntzea erabaki du. Horretan aritu da azken asteetan hainbat langile. Bertara hurbilduz gero ordea, azken urteetan pairatu duen utzikeria nabari da. Egoera honek gainera lekuko zuzenak izan ditu: zaldi prestatzaileak, jockeyak, zaldi-mutilak eta zaldiak. Guztien bizi baldintzek sofritu dituzte agintarien arreta ezaren ondorioak. Garai batean erregeak ere erakartzen zituzten zaldi lasterketak ahituz joan dira pixkanaka. Hori ikusirik, lasterketetako zaldien hazkuntza ere murriztu egin da Espainia osoan. Orain zaldi jabeak Frantziara joaten dira odolgarbiak erostera. Hainbat eta hainbat pertsonen etengabeko lanak eta zaldiekiko sentipen bereziak lagundu diote hipodromoari zulo beltzetik atera eta oraingo argi printza pizten.
guztia irakurri
Izaskun Jauregi
1916an sortu zenetik Donostiako Hipodromoa zaldi lasterketen protagonistetako bat izan da. Erregeak, dukeak... atzerritarrak eta bertakoak igaro dira bertatik. Jaime Fuentecillak idatzitako "Las carreras de caballos en España 1916-1966"ean oinarrituz Donostian jazotako pasadizoak laburbildu ditugu.
guztia irakurri