Alberto De Abajo Gonzalez
Liburuaren mamia bazegoen, zuk biltzaile lana bete duzu, nolabait esateko.Udako ikastaroetan helburua saio amankomunak egitea da. Hortik sortzen dira disziplinarteko ikastaroak eta ekitaldiak. Neoliberalismoa Soziologia eta Zientzia Politikoen ikuspuntutik jorratzea nahikoa laburra gera zitekeela ikusi genuen eta Zuzenbidea eta Ekonomia sailak gehitu genituen. Hiru sailen artean antolatu genituen 1997ko Udako Ikastaroak. Gero ikusi genuen bai partehartzaileen aldetik eta baita hizlarien ekarpenen aldetik interesgarria eta mamitsua izan zitekeela edukia bildu eta argitaratzea.
Gaia ez da nolanahikoa.Neoliberalismoa ikuspuntu askotatik landu daiteke. Adibidez lehen atalean neoliberalismoaren oinarri filosofikoak jorra tzen dira. Gai hau nahiko astuna bihur daiteke. Mila atal eta lotura asko ditu gai honek, ekonomikoa, filosofikoa, juridikoa, politikoa...
Zein da liburuaren asmoa?Gure asmoa batetik, terminologia zaintzea zen, batez ere ikasleei begira. Unibertsitatean euskarazko materialik ez dute eta lan hori guk egin behar dugula uste dugu. Zentzu horretan terminologia zaindu nahi izan dugu, ahalik eta arruntena eta ulergarriena izan dadin. Bestetik, neoliberalismoak gaurko gizartean duen presentzia erakusteko aukeratu diren adibideak ahalik eta gertuenak izatea nahi izan dugu. Zesar Martinezek zapatismoari buruz egiten du atala, Zubiagak neoliberalismoaren aurka eta inguruan sortutako mugimendu berriak, gizarte mugimendu berrien sailkapena aipatzen ditu... Ez dira urruneko elementuak, bizi tza arruntean ikus ditzakegunak baizik. Neoliberalismoa ez da Estatu Batuetan egosten den zera soilik hemen ere badaukagu
Urtzi Urrutikoetxea
bi eman zuen argitara lehen poema liburua. Ordutik beste liburu bat argitaratu du, eta Oteizaren gaineko jardunaldietarako lehenengoz euskaratu zituen oriotarraren poemak.
guztia irakurri
Xabier Sagardia
eskaini zuen Iruņeko Gaiarre antzokian. (r)The time machineģ disko berriaz gain, bere lanaren inguruko beste hainbat gai ere izan dugu hizpide elkarrizketa honetan.
guztia irakurri
Todor Etxaburu
Eriz Zapirain
Gauza asko bizitakoa dirudi lehen soan, eta hala antzematen zaio hizketan hasten denean ere. Jario handikoa da 51 urteko ondarrutarra, eta keinu biziz eta Ducados zigarroen keaz laguntzen ditu azalpen guztiak. Kafe Antzokian eta Zenbat Gara elkartean dihardu buru-belarri sortu zutenetik, baina ez du bertan geldirik nagitzeko asmorik, proiektuak ez zaizkio falta. Gabriel Aresti euskaltegiaren bilakaeran ere ibili zen, eta euskararen pedagogiaren inguruko bere hausnarketak entzutea baino ez dago zenbateraino kezkatzen duen jakiteko. Horren aurretik, 70eko hamarkada hasieratik ETAn, KASen, LAIAn eta HBn ere jardun zuen; maiz ekartzen ditu hizpidera orduko kontuak, egungoak ulergarri egite aldera. Bilboko Kafe Antzokian bertan hartu gaitu, garaiotan sinistezina badirudi ere, ordenagailurik gabeko bere bulegoan. Zigarroak piztu eta abiatu dugu hizketaldia.
guztia irakurri