Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-19 -- 1754.zenb

Arturoren kaiera


"GOIENKARIA" KALEAN

Astelehenean kaleratu zen "Goienkaria"ren lehen alea, Debagoien bailarako aldizkari berria. Bertako euskara elkarte guztiek eskualde mailako telebista eta astekaria ateratzeko asmoa azaldu dute berriki eta hau bigarrenaren aurrekari moduko bat izan da, bailarako hausteskunde-emaitzak jaso dituena. Astekaria gorpuzten denean, bailarako beste herri aldizkariekin batera banatuko da. Telebista berriak izango duen izena ere jakinarazi dute: "GoiTB".


PEREZ PRADOSEN DIMISIOA ESKATU DUTE

Ikasle Abertzaleak taldeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorearen dimisioa eskatu du, besteak beste, orain arte euskararen inguruan erakutsitako jarrerarengatik. Errektorearen azken erabakia urtero ikasleek antolatzen duten Euskararen Eguna debekatzea izan da, hainbeste jaik unibertsitateari "itxura txarra" ematen diotela argudiatuz. Nolanahi ere, Euskararen Eguna ospatu zen pasa den ostiralean, eta sinadura bilketa egin zen "benetako hizkuntza plangintzaren alde".


XABIER AIZPURUA HPS-KO BURU

Xabier Aizpurua da Eusko Jaur-laritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Josune Ariztondok EAJko EBBko kide hautatu zutelako utzi du kargua. Aizpurua Kultura Saileko koordinaziorako eta Euskara Sustapenerako zuzendaria izan da orain arte.


OINARRIAK-EN FESTA APIRILAREN 9AN

Oinarriak plataformak Iruñeko Arantzadi parkean egingo du datorren apirilaren 9an euskararen ofizialtasunaren aldeko jai handia. Udalak Ziudadelan egiteko baimena ukatu dio, "egitasmo politikoa dela" argudiatuz.

Urte olinpikoan hasi zen irratian; 1992an; non eta Euskadi Gaztean. Nahiz eta berez hitzontzia izan,

"irrati formulan ikaragarri ikasi nuen, bai autokontrola egiten, bai bat-batekotasuna lantzen, baita alai itxura jartzen ere"
. Anekdota bat gogoan du tolosarrak,

"behin, Seguridad Social taldearen "Quiero tener tu presencia" kanta aurkeztean, ba, konturatu gabe "presentzia" esan nuen. Kontxo, ba mundu guztia hasi zitzaidan adar joka horren kontura"
. Kirolari amorratua dugu Aitor, dena utzi eta abentura bila joateko prest dagoen horietakoa, "Hiru pauso, hiru norabide" zeharkaldiko partaidea izan baita. Orain, produkzio lanaz arduratzen da "Lauretan babel"en.

"Aukera emango balidate, kirol saio bat egin nahiko nuke, betiko kiroletatik ateraz baina"

Gaueko "Gazte irratia"ren baitan, bertso jokoa uhineratzen hasia da larunbatetan gaueko 8etatik 9etara. Baiona eta Hendaiako bertso eskoletako kide eta Gure Irratiko "Txakurrok" emankizun egileen artean eratuta. Ikastoletako bertso eskolak partaide direla (Kanbo, Baiona, Ziburu eta Hendaia), hiru kideko lau talde elkarren artean lehiatuko dira, entzuleen laguntza ere bilatuz. Aurkezle Arantxa Hirigoien eta Gorka Torre ariko dira. Hilaren 18an bigarren final erdia izanen da, eta 25ean berriz, finala. Azkenik, hilaren 31an bertso afaria eginen da Baionako "Sagarmuin" sagarnotegian

EZPALAK


IRAKURKETA DRAMATIZATUZ

HIL honetan hasi eta azaroa bitartean Nafarroako ehun bat aktorek XX. mendeko hamar egileren obrak irakurriko dituzte Gaiarre An-tzokian. Gaiarre Antzokia Udal Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean antolatu dute irakurketa dramatizatuen zikloa. Valle Inclanen "Luces de Bohemia", Samuel Becketten "Esperando a Godot", Tenessee Williamsen "Un tranvia llamado deseo", Federico Garcia Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" eta Bertolt Brechten "La resistible ascension de Arturo Ui" dira bertan irakurriko diren lanetako batzuk.


TRIKITIXA BERTSOTAN

TRIKITIXA eta bertsoa ezkontzen saiatu ziren azkeneko bi urteotako Trikibertso saioak. Aurtengoak ere asmo bera du. Bilbao Bizkaia Kutxak eta Serrano produktorak antolatutako hainbat ekitaldik osatzen dute aurtengo programa. Lau ostiraletan eszenatokira igoko dira musika talde bat eta bi bertsolari. Lehenengo emanaldia hilaren hasieran egin ostean, 17an eskainiko dute bigarrena Ene bada! taldearekin batera Beñat Gaztelurrutia eta Igor Elortzak. 24an berriz, Etzakit eta Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze arituko dira. Amaiera ekitaldian, Gozategik Andoni Egañak eta Jon Sarasuak eskainiko dute emanaldia.


AKORDIOA IKERKETA SUSTATUZ

EUSKO Ikaskuntzak eta Mondragon Unibertsitateak bost urterako elkarlan hitzarmena sinatu dute. Akordioaren helburua euskal zien-tzia eta kultura alorreko ikerketa sustatzea da. Hitzarmenaren ondorioz, Unibertsitateko ikasleek Eusko Ikaskuntzaren mediateka erabiliko dute eta gainera euskal zientzia eta kulturan graduondoko ikasketak eta masterrak sortuko dituzte. Ingeniaritzan bi ikastaro eskainiko dira: lan arriskuen prebentzioari buruzkoa eta ingurumenaren kudeaketa industrian. Ekonomia eta Enpresan berriz, Europa, zuzenbidea eta ekonomiari buruzko ikastaroa sortuko da.


DESAMODIOAREN BURUHAUSTEA

PACO Mir, El Tricicle taldeko partaideak idatzitako " Ez da hain erraza" antzezlana maiatzatik aurrera eskainiko da. Tentazioak antzerki taldeak egokitu du lan hau eta bertan Joseba Apaolazak, Mireia Gabilondok eta Eneko Olasagastik parte hartuko dute. Mirrek berak dioenez ikuspegi matxista batetik idatzitako lana da hau. Bertan, gizon batek oraindik maite duen emakumearekin harremana moztu nahi du bere adiskidetasuna galdu gabe.


2000KO TXAPELA, GAZTETUA

ZAZPI bertsolari gaztek hartzen dute parte lehen aldiz aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Tafallan hasi zen lehiak inoiz baino saio eta partehartzaile gehiago ditu. Guztira 26 bertsolari izango dira hemendik aurrera Erratzun, Betelun, Bidarrain, Beran, Atarrabian eta Goizuetan egingo diren saioetan.

HITZ BITAN

Tinieblas Gonzalezen hitzak dira hauek "Euskaldunon Egunkaria"n esanak: "Gaur egun bizi garen tokian debaluatuta dago laburmetraia. Pentsatzen da ikasteko balio duela, bihar luzemetraia bat egin ahal izateko".
Odile Kruzetak honakoa zioen komunikabideen inguruan "Euskaldunon Egunkaria"n: "Imaginazio falta oso gaitz zabaldua da gaur. Irrati programarik gehienak ia klonikoak dira. Telebista saiorik gehienak, egunkaririk gehienak (...) diren bezalaxe ".
Ramon Saizarbitoriak zera zioen "Irutxulo"n: "(...) Tristeena da euskarak nazionalismoaren ondasun izaten jarraitzen duela, eta nazionalisten eta anti-nazionalisten (...) arteko zuloa gero eta handiagoa da. Ondorioz, euskara alde batean gelditzen ari da".
Manuel Montero EHUko errektore berria honela mintzo zen bere zereginari buruz "Euskaldunon Egunkaria"n: "Garrantzitsuenak ez dira ibilbide politikoak, akademikoak baizik (...) Denok ontzi berean gaudelako sentsazioa daukat, eta xedea, dudarik gabe, denon artean ontzi hori aurrera ateratzea da".

IKATZA

Egoitza nagusia "Tolosa (Guipúzcoa)" herrian duen Insalus enpresa ezagunak ez du euskararekiko begirune izpirik ere. Salltzen dituzten ur botilen etiketei erreparatzea besterik ez dago, guztia gaztelera hutsez: "Conservese en lugar...", Consumir preferentemente...", "Declarada minero medicinal...".

IZENAK

Jose Maria Jimeno Jurio ikertzailearen lan guztien bilduma argitaratuko dute Euskal Fundazioak, Euskadiko Kutxak eta Pamielak. Bilduma honen lehen lana aurten izango da kalean.
Mertxe Gil artista bilbotarraren lanak ikusgai daude Gasteizko Montehermoso kultur gunean apirilaren 2a arte. "Humedades" izenburuko erakusketan artistak teknika ezberdinak erabili ditu uraren eraginaren, hezetasunaren eta likidoen berri emateko.
Koldo Biguri izango da datozen bi urteetan Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen zuzendaria. Hala erabaki zuten hilaren 4an Donostian EIZIEk eginiko biltzarrean. Jose Morales Beldak berriz, lehendakariorde karguan jarraituko du.

PRINTZA

Arantxa Mariskalek honako adierazpenak egin zituen Xenpelar Dokumentazio Zentroari buruz "Gara"n:"1987an Bertsozale Elkartea (Bertsolari Elkartea) sortu zenean, asmoetako bat (...) Euskal Herri osoko bertsolaritzaren dokumentazio eta informazioaren bilketa zentro bakar batean egitea. Lehen pausoa proiektuaren diseinua izan zen, eta, Jaurlaritza eta Euskaltzaindiarekin batera, abian jartzeko deialdi publikoa egin zen. Ez zen aurrera atera, eta Bertsozale elkartea bakar-bakarrik gelditu zen. (...) Hasierako helburu nagusi bat bete da. Bestalde, egiteko lan handia dago oraindik (...). Lehen traba nagusia administrazioaren laguntzarik gabe lanean hastea izan zen. Hasiera hartan Bertsozale elkartearen egoera ekonomikoak hondoa jo zuen eta langileak langabezira joan ziren. (...)
Euskal Herrian, elizgizonek izan ezik, inork ez du dokumentazio eta informazioaren bilketaren kultura izan, are gutxiago transmisio bidea ahozkotasuna izan den kasuetan. Horregatik, zaila izan da neurri batean bertsolariak eta bertsozaleak egunero sortzen duten horren bilketaren beharraz jabetaraztea. Orokorrean lortu dugu. Beste arazo bat, teknikoki, euskara bera izan da. Lan teknikoa euskaraz egin ahal izateko arauak, izen zerrendak, eta abar ez daude euskaraturik eta horrek eguneroko lanean hainbat duda eta arazo sortu dizkigu (...).

ATHLETIC TELEBISTA URTE AMAIERARAKO
Manchester United, Barcelona eta Real Madrid taldeen pare jarriko da Athletic urtearen hondarrean, ordainpeko Athletic Telebista abiaraztean. ETB eta Canal+ elkarlanean direla, babesle handi bat falta da orain (Euskaltel beharbada) egitasmoa erabat lotzeko. Canal+ek Athletic telebistaren eskubideak erosi ditu; ETB berriz, gauzaketaz arduratuko da

ANABEL ARRAIZAREN "SPOT" ZURIGARRIA
Publizitatea egitea miragarria izan daiteke aktoreentzat. Horren froga Goenkaleko Anabel Arraizak egin berri duena detergente marka ezagun bat iragarriz. Alde batetik, "Ione igo zerura" filma baino oihartzun handiagoa izango du "spot"ak, mundu guztiak ikusiko duelako, eta bestetik, ama gaztearen rolean benetan sinesgarri dagoelako

SANZEN TELEBISTA AUTONOMIKOA BIDEAN DA
Zurrumurrua egia bilaka daiteke laster. Nafarroako gobernuko presidentearen amets errepikatuena, hots, "Navarrismo" beroena bultzatu ETBren eragina deuseztatzeko. Kudeaketa pribatua eta kontrol publikoa izango luke eta ikuskizun dago Canal 4 irentsiko lukeen ala ez. Programazioa? Aise igar dezakegu: kirola barra barra, entzierroak eta jotak

Santurtziko Udalak eta AEK-k lankidetza hitzarmena sinatu dute herrian euskararen erabilera sustatzeko. Udalak 700.000 pezetako dirulaguntza emango dio AEKri euskara "Santurtziko biztanleen eguneroko ekintzetan pixkanaka txertatzea helburu duten ekitaldiak burutzeko".HPS-KO BURUXabier Aizpurua da Eusko Jaur-laritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria. Josune Ariztondok EAJko EBBko kide hautatu zutelako utzi du kargua. Aizpurua Kultura Saileko koordinaziorako eta Euskara Sustapenerako zuzendaria izan da orain arte.OINARRIAK-EN FESTA APIRILAREN 9ANOinarriak plataformak Iruñeko Arantzadi parkean egingo du datorren apirilaren 9an euskararen ofizialtasunaren aldeko jai handia. Udalak Ziudadelan egiteko baimena ukatu dio, "egitasmo politikoa dela" argudiatuz.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan