2000-03-19 -- 1754.zenb
Gauza asko bizitakoa dirudi lehen soan, eta hala antzematen zaio hizketan hasten denean ere. Jario handikoa da 51 urteko ondarrutarra, eta keinu biziz eta Ducados zigarroen keaz laguntzen ditu azalpen guztiak. Kafe Antzokian eta Zenbat Gara elkartean dihardu buru-belarri sortu zutenetik, baina ez du bertan geldirik nagitzeko asmorik, proiektuak ez zaizkio falta. Gabriel Aresti euskaltegiaren bilakaeran ere ibili zen, eta euskararen pedagogiaren inguruko bere hausnarketak entzutea baino ez dago zenbateraino kezkatzen duen jakiteko. Horren aurretik, 70eko hamarkada hasieratik ETAn, KASen, LAIAn eta HBn ere jardun zuen; maiz ekartzen ditu hizpidera orduko kontuak, egungoak ulergarri egite aldera. Bilboko Kafe Antzokian bertan hartu gaitu, garaiotan sinistezina badirudi ere, ordenagailurik gabeko bere bulegoan. Zigarroak piztu eta abiatu dugu hizketaldia.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa