Astekaria

 Erreportajea 

NATURGUNEEN KONTSERBAZIOA

"Nork ordainduko du kontserbazioa?"

Irudia

Helen Groome


1753. alea
2000-03-12
alde 0    kontra 0

N

ola ikusten dituzu, gaur egungo ingurune babestuak? Zein beharko luke izan ingurune hauen helburua?

Gu beti egon izan gara lurralde antolaketaren alde, eta natur inguruneak babestea, lurraldea antolatzeko modu bat da. Edozein modutan, badugu zenbait kezka gai honi dagokionean. Alde batetik, eskumenen kontua dago, izan ere, orain, udaletxe askok zenbait eskumen galdu du eta Aldundiek hartu, eta hau horrela izatea kaltegarria deritzogu. Bestetik, zenbait natur parkeren benetako helburua ez da oso garbia, kasu batzutan turismoa edo basogintzari ematen zaio lehentasuna. Esate baterako, Aralargo natur parkean zeresan asko eman duen urbanismo plan bat dago Lareon, eta gure ustez, hau ez da bateragarria parkearen benetako helburuekin.

Posible al da nekazaritza, basogintza, turismoa eta naturaren kontserbazioa ongi uztartzea?

Bai, posible bai. Askotan jendearen heziketa eta jarrera zaindu behar izaten dira ingurune hauetan. Edozein modutan, egiazko planak egin behar dira. Adibidez, gure ustez, gaur egun ingurune babestuetan planak egiteko metodologia ez da gure gustukoa. Lehendabizi, Foru Aldundiek planak aurkezten dituzte eta ondoren alegazioen txanda irekitzen da, eta gure ustez honi buelta eman beharko litzaioke. Alegia, zeresana duten guztiak bildu mahai batean, basozale, mendizale, nekazari, ekologista, administrazioa eta plan bat egin denen artean.

Zer iruditzen zaizu Europako Natura 2000 sarea?

Oraindik ikusteke dago zer gertatuko den. Gaia nahiko geldi dago eta hasieran jarritako epeak ez dira betetzen ari, beraz lanak atzeratuta doaz. Oraindik ez dakigu zenbat diru egongo den, gure ingurune babestuak kontserbatzeko. Benetan, nork oradainduko du kontserbazio hau? Hori da gure kezka nagusia, izan ere, naturaren kontserbazioa, nekazari zein abeltzainen bizkarretik egiteko arriskua ikusten dugu. Ez dakigu zein eragin izango duen honek guztiak baserritarrentzat.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1752
 
azala1751

1753 zenbakia.
2000ko martxoaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza