Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-12 -- 1753.zenb

Kritika: ikusi al duzu nire bizitza nonbait?

Beñat Doxandabaratz


Emaztea txutxumutxu aldizkarietan babesa hartuta dago; senarra berriz, futbol partiden oligofrenian. Baina egun batean, hainbeste orduz piztuta egotearen ondorioz, plaust! kutxa ergela lehertu egingo zaie. Irensten duten zaborraren hordialdia amaituta, aparkatuta duten berezko bizitza horren bila joan eta aspaldi iraungi dela konturatuko dira. Orduan, irudimenari heltzen saiatu arren, herdoilduta daukatela ikusiko dute; isiltasuna jasanezina bilakatuko da. Elkarri ez ezik, norberaren buruari ere aurre egin beharrean daude. Alferrik da ordea; nahiz elkarri «pospolina» eta «printzea» deitzen dioten, itxura hutsa da, alarguntzeko aiherra bizia baitute biek.
Gure garaiko gaitz eta oztopoen inguruko hausnarketa ironikoa dakarkigu Guy Foissyren testuak. Zarata senar-emazteen egoerak trufagarriak badira ere, ez gaitezen engaina, bikotea errealitatetik oso gertu dago-eta. Denok ezagutzen ditugu halako kasuak (gertuago ez begiratzearren). Etsipenak jota geratzen diren gizarte honen hondakinak ditugu, XX. eta XXI. mendeetako opio dosia den telebista dosia agortu ondoren. Bitartean, besteen oinazeen aitzinean ez hunkitzeko ahalmena garatu dute.
Eszenaratzeari dagokionez, gau bateko gertakizunak erritmo egokian kateatzen dira. Motelaldirik gabe barrea giro itogarriari gailentzen zaio. May Gorostiaga eta Natalia Juanoren antzezpenak hasberrien kutsua duen arren, sinesgarria da zinez. Miguel Galindok ongi dakien bezala, ekinaren ekinez findu dezakete hori, ahots eta gorputzaren ñabardurak gehixeago landuz. Euskara txukunean mintzo dira gainera, testua eta antzezpena batera botaz, talde profesional dexentek darabilen euskara behartua baino freskoagoa gertatuz. Argien jokoak baliatuz bestalde, senar emazteen barne pentsamenduak irudikatzea lagungarri da ikusmina atxikitzeko. Aipatzekoa da halaber, Sergio Diezen eszenografia, kolore biziz josia, behartutako ikutu espresionista duena, aizkora batek astindu balitu bezala. «Ezustekoa» ikusita, arrazoi dute telebistarik ez balego askoz dibortzio gehiago egongo liratekeela diotenek

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan