Astekaria

 Artikuluak 

ERA GUZTIETAKO ERASOAK

Irudia


1753. alea
2000-03-12
alde 0    kontra 0

ERA GUZTIETAKO ERASOAK

DURANGOKO Fernando Castillo eta Leioako Nieves Hurtado PSE-EEko zinegotziak erasotu zituzten joan den astean. Lehenari autoa erre zioten eta bigarrenari etxebizitzaren atarian lehergailu bat eztandarazi. Ermuko Foroko Jose Luis Lopez de la Calleren etxeari ere koktelez eraso zioten. Bien bitartean, Bilboko Txurdinaga auzoko ikastolari molotov koktelez eraso zioten, eta Josu Aierbe eta Jose Mari Etxaniz presoek jipoia jaso zuten funtzionarioen eskutik Salamancako Topas espetxean.

ZOZOAK BELEARI...

BATZARREko militanteek hilaren bukaerarako erabaki beharko dute EHn jarraitu ala ez. Ika-mika beroa antzematen da aldeko eta kontrakoen artean. Edozein modutan ere, HBko Mahai Nazionalari abstentzioaz erabaki zuenean egotzi zion akats berbera egin du orain Batzarreko zuzendaritzak, militantziari jadanik zuzendaritzak erabakita duen proposamena —EH uztea— aurkeztea. Zuzendaritzak proposamenak egiteko daude, baina moduak eta moduak dira.

JOXE MARI OLARRA GILTZAPEAN

JOXE Mari Olarraren atxiloketa aginduak Espainiako Zuzenbide Estatuak HBren aurka egiteko duen malgutasun matematikoa erakusten du: komeni denean jo. Eta etorriko direnak, epaileak bere karpetetan agiri desberdin ugari dauzka eta. Edozein modutan, eta iturri polizialekin lotutako informazioek aditzera eman dutenez, Guardia Zibilak aspaldi atxilotu nahi zuen baina Garzonek ez zuen nahiko arrazoi ikusten. Orain bai, ordea. Egun preso dagoen Mikel Egibarri — Europarako HBko ordezkari ohia— Guardia Zibilak torturapean ateratako informazioa baliatu ei du Garzonek. Amnistiaren aldeko Batzordeek iragan astean jakitera eman zuenez, 1999an 57 zazpi lagunek torturak eta tratu txarrak jasan zituzten. Larria bada ere, tortura hor dagoela gero eta gehiago ahazten ari da euskal gizartean. Ezker abertzaleko erakunde desberdinen aldetik, tortura salaketen aurrean behar besteko tinkotasunez ez hitz egin izana egotzi diote Ibarretxe lehendakariari.

GOSE GREBAK AURRERA DARRAI

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak aurrera jarraitzen du iazko azaroaren bukaeran ekin zioten grebarekin. Euskal Herriko prozesu politikoan parte hartzea eta duintasuneko eskubideak eskatzen dituzte. Ondorio ugari ari dira jasatzen baina larrienak Josetxo Arizkuren (57 egun gose greban) eta Daniel Dergik (63 egun) jasan dituzte. Lehenak arazo ugari dauzka, besteak beste hankak handituta dituela; bigarrenak gose greban pasatutako denboratik gora beharko du errekuperaziorako, nola geratuko den jakin barik gainera, pasatutako denborak akaso etzeraezinezko kalteak sortu dizkiolako.

NABARRISMOARI BURUZ IRONIAZ.

NAFARROAKO Gobernuko web gune ofiziala

www. navarra.net

da baina orain lehiakidea sortu zaio:

www.navarrra.net

(hiru r-rekin). Nafarroako egoeraz nabarristek duten ikuspuntua ironikoki jorratzen du «Diario de NavaRRRa» egunkari elektronikoaren bidez. Dena «muy muy navarrro» dela errepikatzen dute etengabe «Navarrra»ren goraipamen ironikoa eginez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1752
 
azala1751

1753 zenbakia.
2000ko martxoaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza