Astekaria

 Erreportajea 

EGOITZA BERRITIK DEIADARREZ

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1753. alea
2000-03-12
alde 0    kontra 0

Atxiki dute lekua; non eta Mauleko Victor Hugo karrika nagusian, 90 metro karratuko lokala kultur etxe baten barruan, euskal giroko beste elkarteekin batera gainera; behean dagoen Zinka ostatua, Bortükariak mendizaleak, eta Xiberoko Txanbelarien ondoan, hain zuzen. Amaitu dira beraz, aurreko lokal hertsiaren estuasunak, arras zaila baitzen bertan deus bota gabe ibiltzea.

Duela 20 urte kasik sortu zelarik, Biarnoarekin lotzen zuen uztarritik askatzea zuen xede nagusia, Zuberoak berezko botza ukan zezan eta Euskal Herriko beste eskualdeei hobeki atxikitzeko. Horren adierazle dira 1997 urteaz geroz Irulegiko Irratia eta Gure Irratiarekin elkarlanean lau orenez egiten dituzten emankizunak. Egun, bi animatzailek, hiru kazetarik eta ehundaka laguntzailek biziarazten dutelarik, zuberotarren mintzaleku bilakatu da, informazio zabala emateko eta, bidenabar, beste kulturen ezagutarazteko.

Zernahi gisaz, bere langune berriaren jabe izanen badira, 600.000 libera behar dituzte. Lan baldintzak hobetzeko asmoz halaber, lokala irrati gisa apailatuko dute, estudioaz landa, bilera, artxibo eta harrera gelak ere eginez. Lan tresna berrien erosteko baliatuko dute orobat dirua, eguneroko jarduera goitik behera informatizatu nahi dute-eta, kalitatezko artxibaketa lortze aldera. Izan ere, irrati libre gisa jasotzen duten laguntza aminia, publizitatetik lortu diru sarrerak eta etxez etxeko kanpainan bildutakoa ez dira aski aipatu dirutzari aitzinera egiteko. Hartara, «Xiberoak eraiki beza botza» goiburupean, Itxaro Borda idazleak asmatua, hasia da sosa biltzeko kanpaina, oihartzun handiagoa emateko Hego Euskal Herrian ere zabaldu nahi dutena. Diru laguntzak 200 liberatik (5.000 pezeta) goiti izaten ahal dira. Laguntza eman edo xehetasunak jakin nahi izanez gero, hona telefonoa: 06 84 39 13 64

ALBERTO ELOSEGI

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1752
 
azala1751

1753 zenbakia.
2000ko martxoaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza