Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-12 -- 1753.zenb

NATURGUNEEN KONTSERBAZIOA

BABES EREDUAK EUROPAN

Aitor Bengoa

aurrean, babestea merezi duten guneak aurkezten ari dira.

Naturaren kontserbazioaren inguruan, Europa mailan ezarri den lege tresneria garrantzitsuena «Habitat naturalen eta basa-fauna eta floraren kontserbazioari buruzko 92/43 Arteztaraua» da. Batasuneko biodibertsitatea, Europako biztanle guztien ondasuna dela zehazten da bertan eta estatu guztien betebeharra da berau babestu, zaindu eta kontserbatzea. Arteztarau hau, 1979an onetsitako Hegaztiei buruzko 79/409 arteztaraua osatu eta betetzeko sortu zen neurrri handi batean.
Hau guztia bideratzeko, Natura 2000 izeneko natur guneen sarea proposatzen da aipaturiko arteztarauan. Ia zortzi urte igaro dira 92/43 arteztaraua onetsi zenetik eta Natura 2000 sarea ezartzeko lanetan ari dira estatuak. Estatu gehienek aurkeztu dituzte Europako batzordearen aurrean Natura 2000 sarean sartzeko proposamenak. Zerrenda hauek guztiz amaitu gabe baldin badaude ere, lanak nahiko aurreratuak daude eta Natura 2000 sarea zernolakoa izango den jakiteko moduan gaude jada. Europa osoan sei eskualde biogeografiko zehaztu dira; eskualde atlantiarra, boreala, kontinentala, mediterranearra, alpinoa eta irletakoa.
Zerrenda hauek aztertu ostean, azken hitza Europak izango du eta 2004. urtean sarea erabat osatua egotea espero da. Proposaturiko inguruneak onartzeko irizpideak desberdinak dira kasuaren arabera; migrazio bide gisa izan dezaketen garrantzia, azaleraren neurria, ingurune horretan dauden espezien garrantzia, habitat ezberdinak multzokaturik egotea eta abar. Balio handiko guneren bat, estatuek aurkezturiko zerrendetatik kanpo geldituko balitz, Europako Batasunak berau sarean sartzeko proposamena egin dezake zuzenean.
Ingurune hauei ezarriko zaien babes-figura Kontserbazio Bereziko Eremua izango da. Sare horrek bideratuko du hurrengo urteetan Europako Batasunean natura kontserbatzeko politika eta aipaturiko eremu horietan estatuak babes-neurriak hartzera derrigortuta egongo dira. Ingurune hauek hautatzerakoan estatuek premia zientifiko, ekonomiko, kultural eta sozialak hartu beharko dituzte kontuan.
Europako Batasunean, 370 milioi lagun bizi gara, 3 milioi kilometro karratuetan barreiatuta. Klima, lurtzoru, topografia eta giza-jarduera ezberdinek, dibertsitate handiko ingurune natural eta erdinatural ugari sortarazi dituzte. Zenbaki gordinei atxikituz, hona hemen Europako biztanleen zerrenda ofiziala: 150 ugaztun espezie, 520 hegazti espezie, 180 narrasti eta anfibio espezie, 150 arrain espezie, 10.000 landare espezie eta gutxienez 100.000 ornogabe espezie. Itxuraz zenbaki handiak baldin badira ere, egoera ez da hain baikorra, espezie hauetako askoren populazioak gero eta txikiagoak baitira. Gainera, ez pentsa espezie arraro eta bitxiak izaten direnik gainbehera jasaten duten bakarrak, esate baterako, hegazabala (

Alauda arvensis
) edo baso-txinboa (

Sylvia borin
) bezalako hegazti arruntak gainbehera handia jasan dute azken urte hauetan.
Gaur egun, ugaztun espezieen erdia, eta arrain, narrasti eta hegazti espezieen herena mehatxaturik daude. 3.000 landare espezie ere mehatxaturik daude eta 27 iraungipen arrisku larrian topatuko ditugu. Kasurik gehienetan, espezie hauek bizitzeko behar duten bizilekuaren suntsipena edo eraldaketa izan da errudun. Hamarkada gutxi batzutan hainbat giza jarduerak; —nekazaritza intentsiboa, basogintza, industria, energia, garraioa edo turismoak—, ingurune naturalak hondatu eta zatitu ditu, basa-bizitza zokoratuz.
Estuario eta ibaiko ekosistemak eraldaketa larriak jasan dituzte Europa osoan zehar. Balio biologiko handiko beste hainbat ekosistemak berriz azalera txikiak betetzen dute, hala nola, txillardegiak, zoikaztegiak edo estepak. Mende haseratik hona, Europako dunen % 75 desagertu da.
Habitat erdinaturalak berriz, mendeetan zehar, nekazaritza eta artzaintza tradizionalaren bidez erregulatu dira. Jarduera hauek uzten joan diren neurrian, ingurune hauetako dibertsitatea txirotu da eta paisaje barietatea murriztu egin da.
Natura 2000 sarearen helburua ez da, ingurune naturalak hertsiki babestu eta giza-jarduera debekatzea. Kudeaketa egitasmoek horrela eskatzen badute, hainbat giza jarduera mantendu behar da zenbait tokitan ingurune hori kontserbatzeko. Esate baterako hainbat belardi mota, ebaki edo artzaintzara bideratu beharko da, berauek kontserbatzeko eta otalur ez bihurtzeko. Denbora igaro ahala asmo eder hauek nola gauzatzen diren jakingo dugu

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan