2000-03-12 -- 1753.zenb
Azken urte hauetan, naturguneen kontserbazioan, etxeko administrazioek ezarritako babes ereduetara ohitu gara gure inguruan. Alde horretatik begiratuta, Natura 2000 sare europearraren berrikuntza nabariena, nazioarteko babes eredua dela esan genezake.
Ez da ordea, dirudien bezain berria. Nazioarteko babes figurak, ezarri izan dira Euskal Herriko hainbat ingurunetan nahiz eta gero, batzutan jaramon handiegirik ez egin. Kasurik sonatuena eta ezagunena, ezpairik gabe, Urdaibaiko Biosferarena izanen dugu. 1989. urtean izendatu zen, UNESCO-ren MAB Programaren baitan. Lehorreko eta kostaldeko ekosistemetako eremu babestuak dira, babes-neurri eta kudeaketa sistema egoki bidez ekosistemen eta haien biodibertsitatearen kontserbazioa sustatzen dituena. Tokian tokiko baliabideen erabilera jasangarria bultzatuz, beti ere, tokiko populazioaren onura bilatuz.
Bada ordea, hain ezaguna ez den nazioarteko babes figura bat Euskal Herrian. Nazioartean garrantzia duten hezegunei buruzko Ramsar-eko hitzarmena hain zuzen. 1971ean sinatu zen Ramsar-en. Hezeguneek, landare eta animalia espezie askoren habitat gisa duten garrantziaz oharturik, hezeguneak kontserbatzeko neurriak hartzea eta nazioarteko garrantzia duten hezeguneen zerrenda egitea hitzartu zuten estatu sinatzaileek. Gaur egun 114 estatuk hartzen dute parte eta 970 hezegune biltzen ditu denera. Estatu espainiarra, 1982. urtean atxikitu zitzaion hitzarmenari eta Euskal Herriari dagokionean lau ingurune aurkituko ditugu Ramsar-eko hitzarmenaren baitan; Biasteriko aintzirak, Mundaka-Gernikako itsasadarra, Pitillasko aintzira eta Las Caņas-ko urtegia
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa