Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-12 -- 1753.zenb


Jubilazioa 60 urteetan

Lan sustapena dela medio, ohikoa ez den moduan ari da Eusko Jaurlaritza hirurogei urte betetzen dituen langileen ordezkapena burutzerik badagoela aldarrikatzen. Neurri hau guztiz egokia jo- tzen dute, alde batetik, langabezian dagozen gazteentzat lan bideak errazten dituelako eta bestetik, gazteek dakarzkiten preparazio eta teknologi berriak lantegietan sartzen dituelako. Hori guztia, ederki dago honela, baina harrigarri dena zera da, administrazioak hain onuragarria jotzen duen sistema (besteentzat), bere buruari ez ezartzea.
Jaurlaritzako jaun ospetsuak: neurri hauek onak ala txarrak dira. Txarrak badira, ez lirateke inorentzat martxan jarri behar, baina onak izanik, nolatan ez dituzue administrazioan ere aplikatzen?

JOSE JABIER IRAETA ZALDIBIA (GIPUZKOA)

Arrazakeria gehi bortxakeria, faszismoa

Egia da klase politikoa eta medioak Austrian naziek lortzen zutena begira zeudenean El Ejidoren gertakizunenk adierazi dutela estatu mailan zer gerta dakiokeen edonori desberdintasun nabaria erakusten badu, azala, jatorria edota lanbidea dela. Herri horretan, gauza ba-tzuen artea, "a por el moro" entzun zen bere gordintasun sakonenean. Ozenki aldarrikatuta, kaputxadunek eta ez zirenek, sukar suntsitzaile batean, mairuen ehizean jardun zuten, eta are harrigarriagoa dena, Iparraldeko barbaroak protagonistak ez zirenean.
Teoriaz jende arruntak egin zituen apurketak, suteak, bortxakeria itzela eta abar. Gainera atxiloketak gertatu ziren eskandaluak gainezka egin zuenean. Proposamen zehatzak akaso ez zituzten eman, baina mairuen aurka denak balio zuen. Konfliktu honetan betiko lez ahulenei dagokie kalterik handiena, ia ezer ez daukatela jakitun izanik, gosea eta miseria larra, heriotza eta zigorrak bezain kaltegarriak izan daitezkeela.
Suteek eta lasterketek Ku kus klan ekarri zidaten gogora. Estatu Batuetan bakarrik ez dira jazotzen horrelako egoerak. Han, El Ejidon, herri xume batean, etorkinek mingarriena jasan dute gorrotoaren olatuetan murgilduta. Bien bitartean enpresariek, errudun batzuekin batera, politikari xenofoboek tartean, bere ustiaketarekin jarraituko dute edonon, sistema babestuak, berehala jazarpena bultzatzeko beharrezkoa balitz bezala etorkinen odola eta izerdia xurgatu ostean.

TOMAS ANGEL GONZALEZ ZORROTZA (BILBO)

hemeroteka

1752. zenbakia | 2000-03-05
1750. zenbakia | 2000-02-20
1749. zenbakia | 2000-02-13
1748. zenbakia | 2000-02-06
1747. zenbakia | 2000-01-30
1746. zenbakia | 2000-01-23
1745. zenbakia | 2000-01-16
1744. zenbakia | 2000-01-09
1743. zenbakia | 1999-12-26
1742. zenbakia | 1999-12-19

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan