Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-12 -- 1753.zenb

«Bada, Rojo Jauna, han nik ez nuen faltan bota lehendakaria; han Fernando Buesa eta Jorge nire senargaia falta ziren. Ezin dut sinetsi hara joan ginenok, beren ideologia politikoaz aparte, terrorismoaren aurka egin behar genuenean, han bizi genuena bizi behar izatea». Jorge Diez ertzaina zenaren emaztegaia.

Izaskun Ugarte, Mikel Goikoetxea `Txapela' GALek hildakoaren emaztea: «Joxi eta Joxeanek bakarrik zekiten Mikelen helbide berriaz».

Jose Manuel Goikoetxea, EAJko parlamentaria Nafarroako Legebiltzarrean: «Zergatik ez dira prospekzio soziologiko gehiago egiten nafarrek zer pentsatzen duten jakiteko? Lau urte behin bozkatzea baino ariketa demokratiko handiagoa da hori».

Kepa Gordejuela, EHko parlamentaria Gasteizen: «Bozkatzea pentsatzen ari den abertzaleak, EA eta EAJren koldarkeria zarituko du».

EBko Javier Madrazo: «Abstentzioa Aznar eta Mayor Orejari mesede egitea da».

EAJko Xabier Arzalluz: «Ez dakit zer esango nion kazetari mexikarrari baina seguruenik PP tragediaz baliatzen ari dela botoak lortzeko, eta egia da».

Juan Maria Uriarte
Donostiako gotzain berriak, Eliza bakearen aldeko lanean aritzea funtsezkoa dela dio, eta bera zubi lanetan aritzeko prest dagoela gaineratu du.

Peio Fagant-Aristizabal
61 urteko preso bidartarrak baldintzapeko askatasunean egon behar zuen dagoeneko. Elisabeth Guigou Justizia ministroak, ordea, presoa libre uztea debekatzen du, era guztietako eskaerei muzin eginez.

Xabier Arzalluz
diana mediatikoaren erdian jarri du nazionalismo espainiarrak. Hilaren 3ko «El Mundo»k ere oso gogor egiten zuen bere aurka honako tituluko iruzkin editorialean: «Arzalluz o el manual del perfecto fanático».

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Martxoa hastearekin batera udaberria hurbiltzen da. Garai batean, negu luzearen ondoren, apirila noiz iritsi zain egoten zen lurretik bizi zenak. Horren lekuko da atsotitz ugari.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

CISek eginiko inkesta baten arabera, adineko pertsonen %86ak garrantzitsuagotzat jotzen du osasuna beti aipatu ohi diren maitasuna, dirua eta bakardadea baino.
guztia irakurri

MANUEL MONTERO
Manuel Montero da EHUko
errektore berria, bi botoren diferentziaz
(146-144) Juan Ignacio Perez beste
hautagaia atzean utzi ondoren. Mari
Carmen Gallastegi hirugarren hautagaia-
ren botoak banatu egin ziren, baina Monterorengana gehiago joan ziren.
Montero ez da euskalduna eta gizar-
tean sozio-politikoki indar estatalistek ordezkatzen dutena ordezkatzen du
berak unibertsitatean. Edozein modu-
tan ere, lehia ez inoiz horren ertsia
izan eta, dirudienez, elkarlanerako
bide berriak plazara tzen die unibertsi-
tatean abertzale eta euskaltzale direnei.

Jose Mari Olarra atxilotu zuen Guardia Zibilak.

www.navarrra.net-eko web orrialdea.

ERA GUZTIETAKO ERASOAK
DURANGOKO Fernando Castillo eta Leioako Nieves Hurtado PSE-EEko zinegotziak erasotu zituzten joan den astean. Lehenari autoa erre zioten eta bigarrenari etxebizitzaren atarian lehergailu bat eztandarazi. Ermuko Foroko Jose Luis Lopez de la Calleren etxeari ere koktelez eraso zioten. Bien bitartean, Bilboko Txurdinaga auzoko ikastolari molotov koktelez eraso zioten, eta Josu Aierbe eta Jose Mari Etxaniz presoek jipoia jaso zuten funtzionarioen eskutik Salamancako Topas espetxean.


ZOZOAK BELEARI...

BATZARREko militanteek hilaren bukaerarako erabaki beharko dute EHn jarraitu ala ez. Ika-mika beroa antzematen da aldeko eta kontrakoen artean. Edozein modutan ere, HBko Mahai Nazionalari abstentzioaz erabaki zuenean egotzi zion akats berbera egin du orain Batzarreko zuzendaritzak, militantziari jadanik zuzendaritzak erabakita duen proposamena —EH uztea— aurkeztea. Zuzendaritzak proposamenak egiteko daude, baina moduak eta moduak dira.


JOXE MARI OLARRA GILTZAPEAN

JOXE Mari Olarraren atxiloketa aginduak Espainiako Zuzenbide Estatuak HBren aurka egiteko duen malgutasun matematikoa erakusten du: komeni denean jo. Eta etorriko direnak, epaileak bere karpetetan agiri desberdin ugari dauzka eta. Edozein modutan, eta iturri polizialekin lotutako informazioek aditzera eman dutenez, Guardia Zibilak aspaldi atxilotu nahi zuen baina Garzonek ez zuen nahiko arrazoi ikusten. Orain bai, ordea. Egun preso dagoen Mikel Egibarri — Europarako HBko ordezkari ohia— Guardia Zibilak torturapean ateratako informazioa baliatu ei du Garzonek. Amnistiaren aldeko Batzordeek iragan astean jakitera eman zuenez, 1999an 57 zazpi lagunek torturak eta tratu txarrak jasan zituzten. Larria bada ere, tortura hor dagoela gero eta gehiago ahazten ari da euskal gizartean. Ezker abertzaleko erakunde desberdinen aldetik, tortura salaketen aurrean behar besteko tinkotasunez ez hitz egin izana egotzi diote Ibarretxe lehendakariari.


GOSE GREBAK AURRERA DARRAI

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak aurrera jarraitzen du iazko azaroaren bukaeran ekin zioten grebarekin. Euskal Herriko prozesu politikoan parte hartzea eta duintasuneko eskubideak eskatzen dituzte. Ondorio ugari ari dira jasatzen baina larrienak Josetxo Arizkuren (57 egun gose greban) eta Daniel Dergik (63 egun) jasan dituzte. Lehenak arazo ugari dauzka, besteak beste hankak handituta dituela; bigarrenak gose greban pasatutako denboratik gora beharko du errekuperaziorako, nola geratuko den jakin barik gainera, pasatutako denborak akaso etzeraezinezko kalteak sortu dizkiolako.


NABARRISMOARI BURUZ IRONIAZ.

NAFARROAKO Gobernuko web gune ofiziala

www. navarra.net
da baina orain lehiakidea sortu zaio:

www.navarrra.net
(hiru r-rekin). Nafarroako egoeraz nabarristek duten ikuspuntua ironikoki jorratzen du «Diario de NavaRRRa» egunkari elektronikoaren bidez. Dena «muy muy navarrro» dela errepikatzen dute etengabe «Navarrra»ren goraipamen ironikoa eginez.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan