Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-03-12 -- 1753.zenb

ARTUROREN KAIERA

ARTUROREN KAIERA


HIZKUNTZ ATLASA

"Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa. Ohiko Euskal Mintzamoldeen Antologia" karrikaratu du Euskaltzaindiak. 1986 eta 1992 artean atlasa egiteko bildu dituen dokumentu guztien laburpena da. Bertan euskararen eremuko 145 herritan eginiko grabaketak bildu dira, 4.000 ordu baino gehiagoko hizketaldiak eskaintzen dituztenak. Guztiak CD-etan gorde dituzte eta ikertzaile orok kontsulta ditzake Azkue Bibliotekan. Gainera, CD bilduma bat kaleratuko da, erosi nahi duenarentzat.


AEK-REN 10. MINTEGIA

Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) apirilaren lehenengo asteburuan egingo du bere 10. mintegia. "Batasunetik etorkizuna irabazteko prestatzen" lelopean, Arantzazun (Oņati) bilduko dira herrialdeetako ordezkariak. Lau urtean behin egiten den mintegian datozen urteetarako ildoak markatzen dira, eta aurtengo zeregina, Joxe Leon Otaņo Gipuzkoako AEK-ko arduradunaren hitzetan, garai berriei begira "egokitzapenak" egitea izango da.


"euskadi.net/euskara" PREST

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskararen inguruan egin dituen azterketak, txostenak, argitalpenak eta araudia, besteak beste, aurki daitezke pasa den astetik Interneteko www.euskadi.net/euskara helbidean. Egunez egun berrituko da webgunea. Erakundeen lana herritarrengana helaraztea eta teknologia berrietan euskararen presentzia areagotzea dira ekimen honen helburuak.


13,5 MILIOI PEZETA

Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak Arabako udalerri eta koadriletan euskara ikasi eta bultzatzeko kanpainak eta jarduerak sustatzeko dirulaguntzak onartu zituen iragan astean: hamairu milioi eta erdi pezeta (540.000 libera). Dirulaguntza mota honetatik at geratuko dira publizitate kanpainak direnak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan