Astekaria

 Artikuluak 

OSASUNA

ADINEKOEN BAKARDADE EZA

CISek eginiko inkesta baten arabera, adineko pertsonen %86ak garrantzitsuagotzat jotzen du osasuna beti aipatu ohi diren maitasuna, dirua eta bakardadea baino.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1753. alea
2000-03-12
alde 0    kontra 0

Adineko pertsonen %12a soilik sentitzen da oso bakarrik (eta beste %18ak onartzen du erdipurdi); baina pertsona edadetuen artean gehiengo handi batek (%86ak) garrantzitsuagotzat jotzen du osasuna, topikoak bere kidetzat jotzen dituen dirua eta maitasuna baino, eta baita bakardadearen beldurra baino (%6ak).Izan ere, 65 urtetik gorako zazpi espainoletatik bat soilik bizi da bakarrik, eta horietatik askok (%36ak) nahiago dutela diote, edota baldintzak horretara behartuz gero, ongi egokitu direla bakardade egoerara. Balantzaren alderdi negatiboan, daturik esanguratsuena bakartien %29ak ez dagoela pozik esaten duela litzateke. Datu hauek eta beste hainbat bil-tzen ditu "Bakardadea adineko pertsonetan" izeneko ikerketak, CIS-ek 2.460 inkestetatik abiatuz landua. Ikerketaren arabera, adineko pertsonak nahiko gogobeteta sentitzen dira beren harreman sozialekin (%90) eta konpainia egokia dutela esaten dute (%70). Edadeko pertsona hauek nahiko ondo moldatzen direla diote eguneroko etxeko lanetan. Garbiketa egin, garraio publikoa erabili, bidaiatu edo paperak betetzea bezalako jardueretan bakarrik %10-15 bitarteko portzentaiak laguntza ezinbestekoa izango luke, edo laguntza horrekin ere ezingo lituzke egin. Dena den, ez da ahaztu behar inkesta horren laginean %31 ez zela 79 urtetik gorakoa, eta beste %17 ,75-79 urte bitartean zegoela

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1752
 
azala1751

1753 zenbakia.
2000ko martxoaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza